Alergia
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Alergia organismoak kanpoko substantzia baten aurrean izaten duen hipersentikortasun erreakzioa edo gehiegizko erantzuna da, substantzia horrekiko oso sentikorra delako. Erreakzio alergikoa eragiten duen substantziari alergeno deritzo; alergeno ohikoenak hautsaren akaroak, polena, janari batzuk eta zenbait animalia izaten dira.
Alergia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | immunoglobulin mediated immune response (en) ![]() particular disease (en) ![]() |
Espezialitatea | Immunologia |
Arrazoia(k) | Alergeno |
Sortzen du | errinorrea allergic response (en) ![]() |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | omalizumab (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | T78.40 |
GNS-10 | T78.4 |
GNS-9 | 995.3 |
DiseasesDB | 33481 |
MedlinePlus | 000812 |
eMedicine | 000812 |
MeSH | D006967 |
Disease Ontology ID | DOID:1205 |

Erantzun alergikoaren oinarrian immunitate-sistema dago. Alergenoak antigeno moduan jarduten du, antigorputzen sintesia eragiten. Antigorputz hauek erreakzio bortitzak dituzte bigarren aldiz alergenoa gorputzean sartzen denean.
Alergia prozesuetan agertzen diren antigorputzak E immunoglobulinak dira (Ig E).
Alergiaren mekanismo molekularraAldatu
Alergenoek Ig E-aren eraketa bultzatzen dute. Eratutako Ig E molekulak mastozitoen azalean pilatzen dira. Mastozitoak odol-hodietan dauden zelulak dira, histamina sintetizatzen dutenak. Alergenoa berriz gorputzean sartzen denean alergiaren sintomak azaltzen dira: alergenoa mastozitoen gainean dagoen Ig E-ri lotzen da, histamina-ren kopuru handia askatuz lotura hori dela eta. Histamina horrek alergiaren ohiko sintomak eragiten ditu: eritema, urtikaria, asma, eztula, etab.
Histaminak erreakzio alergikoaren sintomatologia sortzen duenez, alergiak tratatzeko erabiltzen diren botikak anti-histaminikoak dira.
Alergiaren sintomatologiaAldatu
Erreakzio alergikoek honako sintoma hauek eragin ditzakete:
- larruazalean: urtikaria, dermatitis, ekzema...
- arnas aparatuan: asma, disnea (arnasa hartzeko zailtasuna)...
- begietan: konjuntibitis
- digestio-aparatuan: sabeleko mina, gorakoak, beherakoak...
- sudurrean: errinitis, sinusitis...
- anafilaxi edo shock anafilaktikoa: erreakzio alergikorik larriena, hilkorra izan daitekeena. Sistemikoa da, hots, gorputz osora zabaltzen den erreakzioa izaten da. Shock hori eragiten duten alergeno ohikoenak animalien pozoiak dira (erleenak, esaterako) eta zenbait sendagai eta botika (antibiotiko batzuk, analgesikoak...)
Kanpo estekakAldatu
- Alergia:arriskua nonahi
- (Gaztelaniaz) Alergología ( Alergiei buruzko informazio orokorra, gaztelaniaz)
- (Frantsesez) Allergies ( Alergiei buruzko informazioa, frantsesez]