Ester[1] (hebreeraz: אֶסְתֵּר‎ʼEstēr) edo Hadasa (hebreeraz: הדסה‎) Itun Zaharreko pertsonaia izan zen. Edertasun handiko gazte judua, Benjaminen leinukoa. Persiako errege Asueroaren (tradizioaren arabera, Xerxes I.a) emaztea zen. Erregearen ministro Hamanek juduei erasotzeko agindua eman zuen, baina Esterrek eragotzi zuen sarraskia. Haman hiltzera kondenatua izan zen eta Esterren herrikideak aske geratu ziren.

Ester (Biblia)
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
JaiotzaAkemenestar Inperioa, K.a. VI. mendea
HeriotzaAkemenestar Inperioa, K.a. V. mendea
Sexuaemakumezkoa
Jarduerapolitikaria
Familia
AitaAbihail
Ezkontidea(k)Asuero
FamiliaTribe of Benjamin (en) Itzuli
Artikulu hau Bibliako erreginari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ester».

Izenaren jatorria eta esanahia

aldatu

Esterren Liburuaren arabera, hebrear jatorriko neska gazte honek Hadassah zuen izena, "mirto" esan nahi duena.

Erregearen harenean sartu zenean, Mardoqueoren gomendioz Ester izena erabiltzea erabaki zuen. Izen berri hau mediarrek mirtoari deitzeko modu batetik eratorria izan daiteke (izena adierazten duen hitzaren errotik oso gertu baitago, kurdueraz edo persieraz; eta mirtoak ere izar formako lore bat sortzen du). Beste aditu batzuek Istar jainkosaren izenetik eratorrarazten dute.

Ester izenaren esanahia antzinako persiar jatorriko Sarta terminotik eratorria dirudi, izar, astro esan nahi duena. Tradizio hebraikoko Targum batek dio bera zela "gaueko izarrik" ederrena.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.