Juda (patriarka)
- Artikulu hau Itun Zaharreko pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Juda».
Juda[1] (hebreeraz: יְהוּדָה, Yhuda) Bibliako pertsonaia da, hebrearren tribu nagusiaren aitzindaria (Genesia, XXXVII-XXXVIII). Jakoben eta Learen semea zen. Harengandik sortu zen Israelgo tribu jendetsuena. Hegoaldean zegoen Judaren jarraitzaileen lurraldea, Jerusalem eta Hebron aldean, eta eremu hartan osatu zen Judea. Salomon hil ondoren leinuak elkarrengandik bereizi zirenean (K.a. X. m.), Judaren eta Benjaminen ondoko leinuak elkartu eta Judaren erreinua osatu zuten biek. Jerusalem izan zuen hiriburu erresuma horrek.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-11-30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.