Sarong

malaysiar artxipelagoko jantzi tradizionala, Kultura Malaytik sortua, gorputzaren behealdean oihal zerrenda bat bilduz osatua

Saronga Asiako hegoaldean eta hego-ekialdean (Malaysia, Indonesia...), Arabiar penintsulan, Afrikako Adarrean eta Ozeano Bareko uharte batzuetan erabiltzen den gona estu baten antzeko jantzia da.

Javako gizon sarongdunak

Gizonezkoek nahiz emakumezkoek erabili ohi dute. Kolore bizi ikusgarriak izaten ditu, eta lauzpabost metrokoa da. Gorputzaren behealdea estaltzen du, eta gerrian lotzen da, gona baten gisa. Belaunetaraino edo orkatiletarainoko luzera izan dezake.

Sarong preziatuenak Batu Barakoak eta Sumatrakoak dira: urrezko hariz ehunduak izaten dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu