Orkatila
Giza anatomian, orkatila, aztal-belarri edo axiroina[1] oina eta berna lotzen diren tokian eratutako artikulazioa da. Hiru hezurrek osatzen dute: Tibia, peronea eta astragalo edo tortolosa. Kalkaneoak eta eskafoideak, orkatilaren zati ez diren arren, lotailu garrantzitsuak bidaltzen dituzte artikulazio honetara.
Orkatila | |
---|---|
![]() Gizaki baten orkatilaren ikuspegia ![]() | |
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | articulatio talocruralis |
MeSH | A02.835.583.378.062 |
TA | A01.1.00.041 |
FMA | 9665 |
Terminologia anatomikoa |
Lotailu garrantzitsuenak, artikulazioari egonkortasuna ematen diotenak baitira, honako hauek dira:
- Deltoidear lotailua: Astragaloa eta kalkaneoa tibiarekin lotzen dituzte. Orkatilaren barnealdean dago.
- Alboko lotailuak: Astragaloa eta kalkaneoa, peronearekin lotzen dute. Kanpoaldean dago.
- Lotailu sindesmosikoak: Tibia peronearekin lotuta mantentzen dituzten lotailuak dira.
Kanpo estekak Aldatu
Anatomia | Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ «aztal-beharri - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).