Ireki menu nagusia
Zaldi baten gorotzak

Gorotza edo gorozkia animaliek iraizten duten digestio-hondakin solidoa da.[1] Iraizkin hauek uzkiaren (edo kloakaren) bitartez kanporatzen dituzte, kaka egite izeneko prozeduraz.

Animaliek elikatu ondoren, elikaduraren hondakinak kanporatzen dituzte. Jatorrizko elikadurak energia gehiago baduen ere, gorotzek oraindik jatorrizko energiaren %50a eta gehiago izan dezakete.[2] Horretaz baliatzen dira ekosistemako beste animalia edo organismoak, tartean onddo edo intsektu batzuk. Fruitujaleen gorotzek onurak ere ekartzen dizkiote ekosistemari, bertan landareen haziak daudelako.

ErreferentziakAldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Gorotz.
  2. Biology (4th edition) N.A. Campbell (Benjamin Cummings NY, 1996). ISBN 0-8053-1957-3

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gorotz
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.