Getxoko Zirkuitua
Getxoko Zirkuitua urtero uztailaren 31n Getxo Punta Galea T.E.k antolatutako lasterketa da[1]. Lehendabizikoz, 1924an egin zuten. XXI. mendean, Otxoa anaien memorian ospatzen da.
2024ko Getxoko Zirkuitua | |
Ezaugarriak | |
---|---|
Data | Uztailaren 31n |
Eskualdea | Bizkaia |
Euskarazko izena | Getxoko Zirkuitua |
Modalitatea | Errepidea |
Txapelketa | UCI Europe Tour |
Mota | Egun bateko lasterketa |
Antolatzailea | Punta Galea T.E. |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1924 |
Edizio kopurua | 79 (2024) |
Lehenengo irabazlea | Domingo Gutiérrez |
Garaipen gehien | Federico Ezkerra (3 aldiz) |
Amaierako edizioa | Jon Barrenetxea |
Ibilbidea
aldatuEgun bateko lasterketa (klasikoa), ia laua den 16'85 kilometroko hiri-zirkuituan egiten dute (aldapa bakarra 600 metroko luzera duen Txomintxu da). 11 itzuli eman ondoren, guztira 183'35 km du. Ibilbideak Getxo Berango eta Leioa zeharkatzen ditu[2].
Meta Neguriko Arriluze kaian kokatzen zen, Arriluze Galeriak (Punta Begoña), Ereaga eta Lezama-Legizamon jauregitik gertu.
1987tik aurrera Punta Galea T.E.k antolatzen du eta 2001 aurrera Ricardo Otxoa oroimenezko lasterketa da, anaia Javierrekin batera entrenatzen ari zela kotxe istripu batean hildako bertako txirrindularia. 2019. urtetik aurrera, Otxoa Anaien Memoriala deitzen da. Javier hil ostean erabaki zuten hori.
Egun 1.1 Maila du Kontinental lasterketen artean. Hala ere, zenbait ProTour taldek ere hartzen dute parte. 2022. urtean, ibilbidea aldatu zuen eta azken kilometroetan artxanda igo zuten eta txomintxu aldaparen goikaldean amaitu zuten.