1999ko Getxoko Zirkuitua

1999ko Getxoko Zirkuitua
Datu orokorrak
Lasterketa54. Getxoko Zirkuitua
Data1999.eko uztailak 31
HerrialdeaESP Espainia
Emaitzak
TxapeldunaDEN Jesper Skibby (Home-Jack & Jones)
TxapeldunordeaSWE Michel Lafis (TVM-Farm Frites)
HirugarrenaESP Francisco Mancebo (Banesto)
◀19982000
Dokumentazioa

1999ko Getxoko Zirkuitua lasterketa honen LIV. ekitaldia izan zen. 1999ko uztailaren 31n egin zen eta txirrindulariak goizeko 9:00etan atera ziren 188,4 km egiteko. 108 txirrindularik parte hartu zuten eta horietatik, 76k amaitu zuten.

Bederatzigarren biran zortzi laguneko ihesaldi bat sortu zen. Bertan, Gaizka Lejarreta eta Peter Luttenberger, ONCE taldekoak, Aitor Osa eta Francisco Mancebo (Banesto), Roger Hammond eta Hans de Clerq (Palmans), Michael Lafis (TVM) eta Jesper Skibby (Jack & Jones) zeuden. Lehenengo momentuan gogotik lan egin zuten guztiek batera, baina helmuga heltzear zegoela, ika mika hasi ziren. Orduan, Mancebo, Skibby eta Lafis aurrera egin zuten. Azken sprintean, Skibbyk bere 23. garaipena lortu zuen (urteko hirugarrena).

Sailkapena aldatu

  1. Jesper Skibby (Jack & Jones) 4h 22min 52s.
  2. Michael Lafis (TVM) d.b.
  3. Francisco Mancebo (Banesto) d.b.
  4. Michael Blaudzun (Home Jack Jones) 7s-ra.
  5. Servais Knaven (TVM) d.b.

Taldekako sailkapena aldatu

  1. TVM 13h 8min 50s.
  2. Palmans Ideal 7s-ra.
  3. Once d.b.

Kanpo estekak aldatu