Erromantzatua
Erromantzatua[4][a] (zaraitzueraz: Romanzadue)[b] —izen alternatiboa: Urraul Ekialdekoa—[c] Euskal Herriko udalerri eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioaurrea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 46,0 kilometrora. Altuera 433 eta 1 361 metro artekoa da, eta 91,69 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 188 biztanle zituen.
Erromantzatua | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Arbaiungo arroila eta Zaraitzu ibaia | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Pirinioaurrea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Zangozerria | ||
Izen ofiziala | Romanzado / Erromantzatua | ||
Alkatea (2019-2023) | Aitor Sola Otxotea (Euskal Herria Bildu) | ||
Posta kodea | 31454 | ||
INE kodea | 31209 | ||
Herritarra | erromantzatuar, romanzaduear | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°41′27″N 1°11′31″W / 42.69083518°N 1.19187158°W | ||
Azalera | 91,69 km² | ||
Garaiera | 433-1361 metro | ||
Distantzia | 46,0 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 188 (2023: 4) | ||
Dentsitatea | 0,02 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 16,33 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 76,19 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,51 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 16,60 (2018: %6,67) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1845 (independentzia) | ||
Webgunea | www.romanzado.es |
Urraul ibarretakoak da. Lurralde laua da, nagusiki mendebaldeko nekazaritzakoa, eta ekialdeko zati menditsu eta malkartsua. Zaraitzu ibaiak zeharkatzen du eta Leire eta Ugarra/Idokorri-Illon mendilerroen artean dago. Hainbat arroila ditu, garrantzitsuena Arbaiungoa, Nafarroa osoko handiena. Bertako arkitektura Pirinioaurrekoa da, harri marroizko blokez osatutako etxeekin. Zaraitzu ibarrarako eta Nabaskozeko almiradiarako ate naturala da.
Bertako biztanleak erromantzatuarrak (zaraitzueraz: romanzaduearrak) dira. Ibarburua Domeñu kontzejua da, non udaletxea da.
Izena
aldatuErromantzatua beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Romanzado
- nafar erromantzez: Valle Arromanzada
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]
- Valle Arromanzada (1715)
- Romanzado de Urraul (1726)
- Romanzado (1802)
- El Romanzado (1969)
- Urraul Ekialdekoa (1979)
- Erromantzatua (1998)
Etimologia
aldatuErromantzatua izena, tradizioz, Nafarroa euskaldunaren eta Nafarroa erdaldunaren arteko muga linguistikoarekin lotu izan da. Erromantzatua izena latinezko Romaniceatus hitzetik dator (erromanizatua). Termino kontrajarria "Euskalduntzatua" izango litzateke. Hala ere, Erromantzatua terminoa nahiko berria da eta XVI. mendea Urraul ibarraren azpiatal gisa agertzen da.
XVI. mendetik aurrera, hainbat mendetan zehar, Erromantzatuak lurralde euskaldunaren arteko erromantze-ziri linguistiko moduko bat osatu behar izan zuen. Ramón Menéndez Pidalek uste zuen erromantzea nahikoa berandu sartu zela Erromantzatuan, inguruko lurraldeak, hegoalderago zeudenak, bere erromanizazioaz ahaztuta, horrela deitzeko. Egia esan, Aro Modernoan, Erromantzatua lurralde erdalduna izan zen, eta Urraul ibarraren gainerakoa, berriz, euskalduna.
Julio Caro Barojak, ordea, ez zuen uste ibarraren izenak hizkuntza-bereizketarik adierazten zuenik, baizik eta Urraul ibarraren gainerakoarekiko bereizketa juridikoa, zeinaren bidez Erromantzatua izeneko lurreko biztanleak ingurukoez bestelako arauen mende egongo baitziren.
Nolanahi ere, Nabarzatoren kontrako modua da, Erronkariko ibaxako herri hustua, eta "lingua navarrorum"-goa (euskarakoa) esan nahi du.
Urraul ibarraren zati denez (gaur egungo Urraulgoiti, Urraulbeiti, Erromantzatua, Irunberri eta Ledea) geografikoki, baina administratiboki 1845ean desegin zen arte; zatitu ondoren, Urraul Ekialdekoa deitu zitzaion, gainerako lurraldeekiko zuen egoerari dagokionez.
Julio Caro Baroja da Urraul izena asko eskaintzen dion ikertzaile bakarra: «Baliteke izena "r"-tik "l"-ra (hango izenetan ematen da) pasabide edo alternantzia baten argitan azaltzea, eta horrela izatea Urraun (Eraul Eraun litzateke)». Eta beste batean idazten du: «Menturaz, Zaraitzu bezala, fitonimo bat da, "urra" (hurra) izenarekin erlaziona daitekeena». Amaiera Nafarroako beste izen batzuetan ematen da (adibidez, Eraul, Bidaul, Biaul...). Etimologia herrikoia "hurritz zuritua" da.
Ezaugarriak
aldatuArmarria
aldatuErromantzatuko armarriak honako blasoi hau du:[6]
« | Hondo gorri batez eta aurrean pieza biribil batek zulatutako urrezko hiruki batez osatuta dago, bi gari-galbururen artean kokatua | » |
Bandera
aldatuErromantzatuko banderak Erromantzatuko armarria dauka hondo gorri baten gainean.
Geografia
aldatuErdialdeko Pirinioaurrean kokatua, Urraulgoiti, Urraulbeiti ibarren eta Nabaskoze almiradioaren artean. Zaraitzu ibaiak ibarra sortu zuen.
Mugakideak
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuErromantzatua Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 46 kilometrora dago. Udaletxea Domeñun dago. Erliebe handiko ibarra da. Mendebaldeko tarteak lautada bat osatzen du, Longida, Urraulbeiti eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.
Klima
aldatuErromantzatuko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.
Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira udalerriko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.
Estazio meteorologikoak
aldatuErromantzatuan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Urraulbeiti pareko udalerrian, estazio bat dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 21.5 | 27.0 | 29.5 | 36.0 | 39.0 | 42.0 | 40.0 | 38.0 | 30.0 | 21.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.4 | 14.3 | 16.6 | 20.6 | 26.4 | 29.4 | 28.6 | 24.1 | 18.9 | 12.3 | 8.9 | 18.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.8 | 5.5 | 8.4 | 10.5 | 14.3 | 19.1 | 21.6 | 21.3 | 17.4 | 13.4 | 8.1 | 4.9 | 12.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.6 | 0.5 | 2.4 | 4.4 | 8.0 | 11.8 | 13.9 | 14.1 | 10.7 | 7.9 | 3.9 | 0.9 | 6.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -12.0 | -12.0 | -4.0 | 0.0 | 0.0 | 6.0 | 6.0 | 0.0 | -2.0 | -9.0 | -13.0 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 57.6 | 54.0 | 56.1 | 68.5 | 61.8 | 40.6 | 32.9 | 34.1 | 50.9 | 71.9 | 72.5 | 74.4 | 675.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 32.0 | 34.0 | 35.5 | 47.0 | 39.5 | 37.0 | 44.5 | 46.0 | 71.0 | 82.0 | 31.5 | 48.5 | 82.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.0 | 9.4 | 9.2 | 11.7 | 12.0 | 6.8 | 4.9 | 5.2 | 7.0 | 10.4 | 11.9 | 12.2 | 110.4 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.6 | 1.5 | 1.2 | 0.3 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 1.1 | 6.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Banaketa
aldatuErromantzatuko herrien mapa |
Erromantzatuak 3 kontzeju ditu:
Gainera, beste 3 leku batzuk ere badaude, hala nola:
Bestalde, etxalde bakarra da ibarran:
Azkenik, udalerrian 7 herri hustu daude:
Historia
aldatuXVI. mendearen lehen erdian Nafarroa Gaztelako koroan sartu ondoren, Erromantzatua ibarra gaur egun dituen mugekin geratu zen.
1835-1845eko udal-erreformetara arte, ibarrak berezko berezitasun administratiboak izateaz gain, lotura administratibo berezia izan zuen ibar konfinatzaileekin, Urraulgoiti eta Urraulbeitirekin batera "Urraul" udalerria osatzen baitzuten. Hirurek beste hainbeste diputatuk osatutako taldea osatzen zuten, urtero bailara bakoitzeko erregidoreek izendatuak. Urraulbeitikoa lehendakaria zen, eta batzarrak Puiuko San Gregorio baselizan egiten ziren, Artieda kontzejuari dagokionez. Jurisdikzio zibil eta kriminala Irunberri hiribilduarena zen, eta hiribilduari ere oso lotuta zeuden.[9]
1847an, ibarran garia biltzen zen nagusiki, eta mahastia, behi-azienda eta artilezko zerbait zeuden.
Demografia
aldatu2023 urteko erroldaren arabera 188 biztanle zituen Erromantzatuak.[10]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
718 | 956 | 972 | 866 | 841 | 838 | 856 | 884 | 826 | 746 | 724 | 637 | 519 | 297 | 177 | 158 | 157 | 179 | 187 |
Ekonomia
aldatuErromantzatuko biztanleria batez ere adinekoa da, eta horregatik gehienak erretiratuta daude. Gainerako biztanleek nekazaritzan lan egiten dute ia erabat, batez ere mendebalderago dagoen ibarrean, non landu daitekeen azalera handiagoa den.
Politika
aldatuErromantzatuko udaletxea Domeñu kontzejuaren erdialdean dago, eta idazkaria, era berean, Irunberriko Udalako idazkaria da. Udalbatza ibarreko alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Aitor Sola Otxotea da, Euskal Herria Bildu hautagai gisa aurkeztu zena.
Hauteskundeak
aldatuUdal hauteskundeak
aldatuAlderdia | Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | |
Euskal Herria Bildu | 3 | ||||||||||
Erromantzatuko Ibarkide Independenteen Elkartea | 4 | 2 | |||||||||
Erromantzatuko Ibarkideak-Arbaiun | 4 | ||||||||||
Ekialde | 2 | 1 | |||||||||
Erromantzatuko Elkarte Independentea | 3 | 0 | |||||||||
San Pedro | 5 | 5 | 5 | 5 | 4 | ||||||
Erromantzatuko Ibarkideak | 1 | 1 | |||||||||
Erromantzatuko Elkartea | 4 |
Foru hauteskundeak
aldatuHauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
|
|
Udala
aldatuUdalaren egoitza eta udaletxea Domeñu ibarburuan dago.
XIX. mendean altxatu zen inguruko eraikinen antzeko ezaugarriekin. Udaletxeaz gain, eraikinean bake-auzitegia, anbulategia eta herriko udal langilearentzako etxebizitza daude.
- HELBIDEA: Nabaskozerako errepidea z/g
Egungo banaketa
aldatuErromantzatuko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Aitor Sola Otxotea da, Euskal Herria Bildukoa. Zinegotziak 4 daude:
- Iñigo Puncel Arandigoien (Euskal Herria Bildu)
- Ibai Moreno Ibañez (Euskal Herria Bildu)
- Beatriz Garcia Hernandez (Erromantzatuko Ibarkide Independenteen Elkartea)
- Jesus Maria Albisu Garcia (Erromantzatuko Ibarkide Independenteen Elkartea)
Alkateak
aldatu1979tik, Erromantzatuak 7 alkate izan ditu:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[11] | |
Martin Alonso Zuza[12] | 1979 | 1983 | San Pedro | |
Carmelo Albisu Ekiza[12] | 1983 | 1987 | San Pedro | |
Felix Maria Zabalza Etxeberria[13] | 1987 | 1995 | San Pedro | |
Oscar de Carlos Zabalza | 1995 | 1999 | Erromantzatuko Elkartea | |
Oscar de Carlos Zabalza | 1999 | 2003 | San Pedro | |
Jose Enrique Iturri Malon | 2003 | 2007 | San Pedro | |
Carmelo Albisu Ekiza[14] | 2007 | 2011 | Erromantzatuko Elkarte Independentea | |
Beatriz Garcia Hernandez | 2011 | 2015 | Erromantzatuko Ibarkideak-Arbaiun | |
Beatriz Garcia Hernandez | 2015 | 2019 | Erromantzatuko Ibarkide Independenteen Elkartea | |
Aitor Sola Otxotea[15] | 2019 | jardunean | Euskal Herria Bildu |
Garraioa
aldatuNafarroako Autobus Konpainiak Erromantzatua Iruñekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Erromantzatua ez-euskal-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[16]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erromantzatua ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[17]
Izenak adierazten duen bezala, eremu honetan Nafar erromantzea izan da tradizioz hitz egiten den hizkuntza, duela gutxi gaztelaniak ordezkatu duena.
Jaiak
aldatu- Biotzariko Santiagoko jaiak, ekainaren laugarren asteburuan
- Domeñuko Jasokundeko Ama Birjiniaren jaiak: abuztuaren bigarren asteburuan
- Murillo Berroiako San Bizenteko jaiak, irailaren lehengo asteburuan
- Usungo San Saturninoko jaiak, maiatzaren bigarren asteburuan
Ondarea
aldatuOndasun nabarmenak
aldatu- Arbontzeko San Esteban eliza, XIII. mendeko kristiau eliza, gotiko estiloan.
- Biotzariko Santa Eulalia eliza, XII. mendeko kristiau eliza, erromaniko estiloan.
- Biotzariko zubia, Zaraitzu ibaiaren gaineko Erdi Aroko zubia.
- Domeñuko Garbikundeko Andre Mariaren eliza, XII. mendeko kristiau eliza, gotiko estiloan.
- Murillo Berroiako San Bizente eliza, XIII. mendeko kristiau eliza, gotiko estiloan.
- Napariko Garbikundeko Andre Mariaren eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
- Usungo San Saturnino eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
- Usungo San Pedro baseliza, IX. mendeko kristiau baseliza eta monasterio zaharra.
Eremu naturalak
aldatu- Arbaiungo arroila, Zaraitzu ibaiak osatutako arroila.
- Ugarrongo arroila, Areta ibaiak osatutako arroila.
Erromantzatuar ospetsuak
aldatu- Jose Areso (1797-1878), apaiz, misiolari eta idazle.
Irudiak
aldatuOharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Erromantzatua - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- ↑ Artiedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ Nafarroako Entziklopedia Handia | URRAULGOITI. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
- ↑ «Erromantzatua» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ a b «ERROMANTZATUA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- ↑ «ROMANZADUE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) DN.es. (2011-05-01). «Erromantzatun IND ROMANZATUTAKO nekazaritzarako hautagaitza» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vidondo, Aser. (2020-11-19). «Erromantzatuak eta Irunberrik urratsak eman dituzte turismoak fokeak kolapsatu ez ditzan» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.