Koma (grezieratik κῶμα edo κωμα, koma, "lo sakona") osasun egoera larria da, gorputzaren funtzio gehienak, kontzientzia barne, arnasketa eta zirkulazioa izan ezik —bizitzeko ezinbestekoak—, galtzen direnean sortua. Hainbat egoerak sor dezakete: intoxikazioak (alkohola, drogak edo toxikoak) edo anomalia metabolikoak (hipogluzemia, hipergluzemia, zetosia), nerbio-sistema zentraleko gaixotasunak, istripu zerebrobaskularrak, garuneko traumatismoak, konbultsioak, espasmoak, hipoxiak... Kausa metabolikoak ohikoenak izaten dira.

Koma (egoera)
Deskribapena
Motadisorder of consciousness (en) Itzuli, zantzu klinikoa, state of consciousness (en) Itzuli, alteration of consciousness (en) Itzuli
unconsciousness (en) Itzuli
Espezialitateaneurologia
medikuntza intentsiboa
Identifikatzaileak
GNS-9-MK780.01
GNS-10R40.2
GNS-9780.01
DiseasesDB16940
MeSHD003128
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Koma egoeran arnas eta zirkulazio funtzioak bete ohi dira baina konortea eta mugimendu, sentikortasun eta adimen funtzioak erabat apaltzen dira. Mota askotako koma egoerak bereizten dira: egoera arinenetan, eriak esnatua dagoela dirudi, ametsetan bezala hitz egiten baitu eta mugitu egiten baita; larrienean, berriz, elektroentzefalograma laua izaten da eta bihotzean eta arnasketan gorabeherak gertatzen dira. Koma egoerak ez du iraupen jakinik: badira ordu edo egun batzuk igarota koma egoeratik esnatzen diren gaixoak, baina badira garuneko zeluletan gertatuko kalteen ondorioz sekula esnatzen ez direnak. Koma egoera hainbat arrazoirengatik sor daiteke, hala nola eritasuna, infekzioak eta tumoreak. Hori guztia kontuan hartuta, sindrome bat dela esan daiteke, burmuineko gorabeherak sortzen dituena. Horregatik, askotan heriotza eragiten du.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.