Kansas Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdialdean kokatua. Hiriburua Topeka du baina hiri garrantzitsuena Wichita. Guztira 2.7 milioi biztanle inguru ditu estatuak.

Kansas
State of Kansas
 Ameriketako Estatu Batuak
Flag of Kansas.svg
Ereserkia
Home on the Range (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-KS
HiriburuaTopeka
Governor of Kansas (en) ItzuliLaura Kelly
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak38°30′N 98°00′W / 38.5°N 98°W / 38.5; -9838°30′N 98°00′W / 38.5°N 98°W / 38.5; -98
Kansas in United States.svg
Azalera213.100 km²
MugakideakOklahoma, Colorado, Nebraska eta Missouri
Punturik altuenaMount Sunflower (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.937.880 (2020ko apirilaren 1a)
Green Arrow Up.svg26.239 (2015)
Dentsitatea13,79 bizt/km²
Etxebizitzak1.141.985
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaErdialdeko Ordu Estandarra, UTC−06:00 eta America/Chicago (en) Itzuli
kansas.gov

Mugak: iparraldean Nebraska, hegoaldean Oklahoma, mendebalean Colorado eta ekialdean Missouri.

OrografiaAldatu

Belardietatik ordokietarako igarobidean dago; ekialdetik mendebalera pixkanaka igotzen den zabaldia da. Kansas ibaiaren adarrak igarotzen dira iparraldetik, eta Arkansas ibaiarenak hegoaldetik.

KlimaAldatu

Kontinentekoa da; alde handiak daude udako eguraldiaren eta negukoaren artean. Euri kopurua ere oso desberdina da: urteko 500 mm mendebalean, eta 1.000 mm ekialdean.

EkonomiaAldatu

 
Kansasko nekazaritza satelite bidez ikusia

Nekazaritzan oinarritzen da batez ere. Kansas da Estatu Batuetako gari ekoizle nagusia. Gariaz gainera, artoa, oloa eta patatak lantzen dira. Petrolio eta gas natural hobi garrantzitsuak daude. Kimika, janari eta beira industria.

HistoriaAldatu

Francisco Vazquez de Coronadok esploratu zuen Kansas lehen aldiz, 1541ean. 1682an Louisiana frantsesarekin batu zuen Cavalier de la Sallek. 1803an Napoleonek Estatu Batuei saldu zien Kansas Louisianarekin batera. Kolonoen igarobidea izan zen mendebalerako bidean. 1861ean Batasunaren estatu bihurtu zen. Burdinbidea iristean hasi zen ekonomia sendotzen.

Pertsonaia ezagunakAldatu


  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu