Lincoln Memorial da Estatu Batuetako 16. presidente Abraham Lincoln-en omenezko oroitzapen-monumentu bat, Washingtoneko National Mall deritzon pasealekuaren mutur batean kokatua.

Lincoln Memorial
Lincoln Memorial
 AEBko Leku Historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Barruti federalKolunbiako Barrutia
Ameriketako Estatu Batuetako hiri Washington
Koordenatuak38°53′21″N 77°03′01″W / 38.88928°N 77.05014°W / 38.88928; -77.05014
Map
Altitudea16 m eta 11 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1922ko maiatzaren 30a
KudeatzaileaParke Nazionalen Zerbitzua Parke Nazionalen Zerbitzua
Izenaren jatorriaAbraham Lincoln
Arkitektura
ArkitektoaHenry Bacon (en) Itzuli
Materiala(k)Yule marble (en) Itzuli, Tennessee marble (en) Itzuli, Sylacauga marble (en) Itzuli, Indiana limestone (en) Itzuli eta Hormigoi armatua
EstiloaNeogreziar arkitektura
Ondarea
AEBko Leku Historikoa66000030
Kontaktua
Helbidea2 Lincoln Memorial Cir NW, Washington, DC 20037
Webgune ofiziala

Eraikina 1922an inauguratu zen, eta estilo doriarreko tenplu greko baten itxura dauka. Barnealdean, Abraham Lincoln eserita irudikatzen duen estatua handi bat agertzen du, eta Lincoln-en bi hitzaldi ospetsuren idazkunak hormetan irarrita erakusten ditu.

Lincoln Memorial elkarretaratze askoren gertalekua izan da, eta, besteak beste, bertatik egin zuen Martin Luther King-ek bere "I Have A Dream" hitzaldi mitikoa, 1963ko abuztuaren 28an eginiko sona handiko Washingtonerako martxan.

Eraikinaren arkitektoa Henry Bacon izan zen, eta Lincoln-en estatuaren egilea, Daniel Chester French. Barnealdeko hormirudiak Jules Guerin-ek margotu zituen.

Abraham Lincoln Presidentearen eskultura itzaltsua, memorialaren barrualdean kokatua.

Lincoln Memorial, gauez argitua. Barruan, Abraham Lincoln Presidentearen eskultura ikusten da.

Kanpo estekak aldatu