Arkansas
Arkansas Ameriketako Estatu Batuetako hego-erdialdeko estatua da. 137.733 km2 ditu, eta 2,9 milioi biztanle zituen 2010eko zentsuan. Estatuko hiriburua eta hiri nagusia Little Rock da.
Inguru naturalaAldatu
Behe Mississsippiren arroan, Arkansas ibaiadarrak zeharkatzen du ipar-mendebaldetik hego-ekialdera. Mississippi ibaiaren alubioi zabaldiak hartzen ditu estatuko ekialde eta hegoaldea. Mendebaldea eta iparraldea menditsuak dira (Ozark mendiak, Ouachita mendiak).
HistoriaAldatu
Espainiarrek esploratu ondoren, Arkansas Louisiana frantsesaren parte izan zen. 1803. urtean Ameriketako Estatu Batuen mendera igaro zen, eta 1836an estatu federal bihurtu zen.
Hegoaldekoekin lerratua 1861ean (Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila), 1868an, berriz, Estatu Batuetako estatu bihurtu zen.
Orval Faubus bertako gobernadoreak eskolari zegokionez bultzaturiko politika arrazistak (zuriak eta beltzak eskola bereizitan banatuak) tirabirak sortu zituen Arkansasko biztanleria zuriaren eta aginpide federalaren artean (1957-1959).
EkonomiaAldatu
Nekazari herria da gehienbat (soja, kotoia, arroza); meatzeak ere garrantzitsuak dira: petrolioa, gas naturala eta, batez ere, bauxita. Industria guztiz berria da.
Arkansastar ospetsuakAldatu
- Bill Clinton (1946-), AEBetako presidentea (1993-2001).
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.