Andrew Johnson
Andrew Johnson (Raleigh, Ipar Carolina, 1808ko abenduaren 29a - Carter's Station, Tennessee, 1875eko uztailaren 31a) Ameriketako Estatu Batuetako 17. presidentea izan zen.
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko diputatua (1843-1853), Tennesseeko gobernaria (1853-1857) eta senataria (1857) izan zen. Errepublikarekin bat egin zuen hegoaldeko estatuen zatiketaren aurka. Tennesseen gobernadore militar izendatu zuen Abraham Lincoln lehendakariak, eta 1864an lehendakariorde izendatu zuten. Lincoln hil zutenean, Johnson lehendakari bilakatu zen (1865eko apirilaren 15a-1869ko martxoaren 4a). Errusiak Estatu Batuetako Gerra Zibilean Lincolnekin izandako harreman onak aprobetxatuz, Alaska erosi zion Errusiari (1867ko martxoaren 30a).
Tirabirak izan zituen erradikalekin, ez baitzuen onartzen beltzen eta zurien arteko erabateko berdintasuna. Traidoretzat jo zuten baina epaiketan libre atera zen. Gerora, konstituzio gaietan aritu diren askok aldeztu izan dute Johnsonek kongresuan hartutako jarrera.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Ipar Carolinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |