Nebraska
Nebraska Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdian kokaturik dago. Bere hiriburua Lincoln da eta hiri garrantzitsuena Omaha. 2 milioi biztanle inguru ditu.
Nebraska | ||
---|---|---|
State of Nebraska | ||
Ereserkia: Beautiful Nebraska (en) ![]() | ||
Goiburua: Equality before the law | ||
| ||
Map of USA NE.svg | ||
Geografia | ||
Hiriburua | Lincoln 40°48′32″N 96°40′44″W | |
Hiririk handiena | Omaha | |
Azalera | 200.520 Ura %0,68 | |
Punturik altuena | Panorama Point (en) ![]() | |
Punturik sakonena | Missouri ibaia | |
Mugakideak | Hego Dakota, Missouri, Colorado, Iowa, Kansas eta Wyoming | |
Administrazioa | ||
Gobernadorea | Dave Heineman | |
Governor of Nebraska (en) ![]() | Pete Ricketts (en) ![]() | |
Legebiltzarra | Nebraska Legislature (en) ![]() | |
Epai autoritatea | Nebraska Supreme Court (en) ![]() | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.896.190 (2015)![]() | |
Dentsitatea | 9,46 bizt/km² | |
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| |
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| |
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 19 genero guztiak: 17 | |
Derrigorrezko eskolaratzea | -18 | |
Ekonomia | ||
BPG nominala | 128.808.700.000 US$ (2020) 130.011.800.000 US$ (2019) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019) | |
Historia | ||
Sorrera data: 1867ko martxoaren 1a | ||
Bestelako informazioa | ||
Ordu eremua | ikusi
| |
nebraska.gov |
GeografiaAldatu
Biztanleriaren bi herenak hiri ingurunean bizi dira. Gorabehera handirik gabeko ordokia da. Klima kontinental lehorra du; estepako landaredia da nagusi, oihan lurraldea (pinua eta haritza) mendebalera hedatzen delarik. Ibai sarea Missouri ibaiaren arroari dagokio eta ibai nagusia Platte da; ibai horren arroak lurraldearen hegoaldeko erdia hartzen du.
MugakAldatu
Iparraldean Hegoaldeko Dakota; ekialdean Iowa eta Missouri; hegoaldean Kansas; hego-mendebalean Colorado eta mendebalean Wyoming.
HistoriaAldatu
K.a. 8000. urteko biztanleen aztarnak aurkitu dira Nebraskan. Europarrak agertu ziren garaian zenbait tribu estatuko sortaldean eta erdialdean modu erdi egonkorrean kokaturik zeuden han: ponka, omaha, ute eta pawnee. Nebraskako sartaldea beste leinu batzuen ehiza eremua zen: siux (oglala, brule); arapahoe, komantxe eta txeiene. XVI-XVIII. mendeetan espainiarrek eta frantsesek esploratu zuten. Estatu Batuek 1803an frantsesei erosi zieten Louisianarekin batera. 1867an Nebraska estatu federatu bilakatu zen. 1880 inguruan indiarren azken erresistentziagunea hautsi zuten.
EkonomiaAldatu
Nekazaritza ekonomia jarduera garrantzitsua da (biztanleriaren %26). Abeltzaintzak (behi azienda gehienbat) nekazaritza sarreren ia hiru laurden ematen ditu. Laborantza lurren eremua handitu da ureztatze sistemari esker. Nekazaritzako gai nagusiak: artoa, garia, zekalea, oloa, basartoa, etab.
- Industria: elikadura, makineria, kimika ekoizpenak, plastikoak, zur industria, etab.
- Mea baliabide nagusiak: petrolioa eta gas naturala.
Pertsonaia ezagunakAldatu
- Harold Lloyd (1893-1971), aktorea.
- Gerald R. Ford (1913-), AEBetako presidentea (1974-1977).
- Marlon Brando (1924-2004), aktorea.
- Alexander Payne (1961-), zinema zuzendaria.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |