Ireki menu nagusia
Abandoibarra - Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea operazioa egin aurretiko egoera, 1998an.

Abandoibarra - Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea operazioa (OAVS) Bilbao Ría 2000 erakundeak 1994. urtean eraikitzen hasi eta 2000ko hamarkadan gauzatutako proiektua da, Bilbo erdiguneko trenbideak berrantzolatzeko.[1] Erakundeak trenbide azpiegituren inguruan egindako aktuaziorik garrantzitsuena da.

Operazioa lau fasetan burutu zen, eta Abandoibarra gunea sortzeko baldintza izan zen, gaur egungo Abandoibarra sortu aurretik gune hori trenbideak eta Bilboko portuko zama terminalak okupatzen baitzuten.

Eduki-taula

AmetzolaAldatu

Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidearen lehenengo fasea Ametzolatik igarotzen zen FEVEren trenbidea aldatzea izan zen.

Zama-garraioen terminalak eraitsi, trenbideak estali eta Ametzola parkea sortu zuten.

Aldirien Hegoaldeko LineaAldatu

 
Aldirien Hegoaldeko Linearen planoa Bilbon.     Hegoaldeko Linea egin aurreko trenbidea eta geltokiak      Hegoaldeko Linea eta Renfeko aldirien geltoki berriak      Feveren trazadura eta geltokiak

Operazioaren bigarren fasea Aldirien Hegoaldeko Linea izan zen. Linea honek Renfeko Aldirien trazadura Bilbo erdigunean aldatu zuen, San Mamés, Autonomía, Ametzola eta Zabalburu geltoki berriak martxan jarriz, eta C-1 eta C-2 lineen helmuga Abandoko geltokia bihurtuz.

Era berean, aurreko trenbidea, Olabeagatik Uribitarte eta Erripa kaietara eta horiek gurutzatuta Bilbao-La Naja geltokira heltzen zena, eraitsi eta Bilboko tranbiaren trazaduragatik ordezkatu zen, Abandoibarra gunea eraikitzen hasi zuten bitartean.

Linea berria 1999ko martxoan inauguratu zen.

Trenbidearen etorbideaAldatu

Operazioaren hirugarren fasean Trenbidearen etorbidea izeneko kalea sortu zen, Gordoniz eta Luis Briñas kaleak lotuz.

San Mamés geltoki intermodalaAldatu

Laugarren fasean San Mames geltokiaren estaltzea eta zama-garraiorako trenenentzako trenbide bereizia egin zen, izan ere garai horretan geltokia behin-behinekoa zen eta lurgainean zegoen.

SariakAldatu

Bilbao Ría 2000 erakundeak hainbat sari jaso zituen egindako operazio honengatik.

  • 2004an Pragan Hirigileen Europar Kontseiluak (ECTP) erakundea saritu zuen operazioak eragindako hiri-birsorkuntzagatik.[2]
  • Urte berean Veneziako IX. Arkitekturaren Biurtekoan Uraren hiriak saria eman zitzaion Bilbo hiriari, Abandoibarrean egindako jardunagatik. Sariak ibai edota itsasertzeko inguruetan hiri-birgaitze proiekturik onena saritzen du.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  Bilbao aldizkaria «Confluencia de viajeros - Inaugurada la estación intermodal de San Mamés» . Noiz kontsultatua: 2014-08-23 .
  2.   Bilbao Ría 2000 «Bilbao Ría 2000 aldizkaria, 10. alea - Editoriala» 3. orrialdea . Noiz kontsultatua: 2014-08-23 .
  3. (Gaztelaniaz)  López Chollet Dalmau estudioa «Premios y Menciones» . Noiz kontsultatua: 2014-08-23 .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu