Ireki menu nagusia

Koordenatuak: 43° 15′ 01″ N, 2° 55′ 50″ W / 43.250407°N,2.930459°W / 43.250407; -2.930459

Infobox train2.png
Miribilla
Miribillako geltokia eraikina.JPG
Geltokiaren eraikina
Kokapen mapa
Lineak
Renfe Aldiriak.svg Bilboko Renfe Aldiriak
Geltokia <Linea> Geltokia
Abandoko Indalecio Prieto geltokia
 
C-3 trenbidea
La Peñako geltokia
Kokapena
Helbidea Santiago de Compostela kalea, 13; 48003
Udalerria Bilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea 13120
Gunea 0. gunea
Irekiera 2008ko abenduaren 18a
Irisgarria Geltoki ez irisgarria 
Zerbitzuak Automated External Defibrillator (symbol).svg Aiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Trena Autobusa 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-3  Bilbo-Abando - Orduña
Bilbobus 30  Txurdinaga - Miribilla
57  Miribilla - Ospitalea

Miribilla ADIFek Bilbo udalerriko izen bereko auzoan duen lurpeko tren geltokia da. Renfe Operadora eragileak ustiatzen du, Bilboko Renfe Aldirien C-3 lineari dagokiola. 2008ko abenduaren 18an inauguratu zen eta Renfeko Aldirien sareko 0. tarifa-guneari dagokio.

KokapenaAldatu

Geltokia, itsas mailatik 64 metrora, zabalera iberiarra duen 700. linearen (Casetas - Bilbo trenbidea) parte da, 247,9. puntu kilometrikoan kokatzen dela.[1]

Geltokitik Abandoko geltokirako zentzuan 100 metrora, hots, 248,0. puntu kilometrikoan, lotura orratza dago, 726. linearen (La Casillako adarra - Lotura orratza trenbidea) burua izanik. Linea honek bypassa egiten du 720. linearekin (Bilbo - Santurtzi trenbidea) lotura lortzeko. Bypass hau zama-garraioko zein zerbitzuz kanpoko trenek erabiltzen dute, Abandoko geltokira heldu eta norabide aldaketa egitea ekiditzeko.

SarbideakAldatu

Sarbide bakarreko geltokia da, bestibulua kaleko kotan egonda, eta igogailu bidez nasen kotara jaisten delarik. Gainera, larrialdietarako eskailera bidez bestibulua eta nasak lotuta daude.

  •     Santiago de Compostela kalea, 13

IrisgarritasunaAldatu

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan eta geltokiak irisgarritasun neurriak betetzen dituen arren, nasa eta trenaren arteko maila ezberdintasuna dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria.

Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Etorkizunean Bilboko Renfeko Aldirien sarean mugikortasun urriko pertsonei egokitutako trenak ezartzea espero da. Bitartean, 2018ko udan zehar plataforma irisgarri mota ezberdinekin hainbat froga egin ziren.[3]

Geltokira sarbidea Santiago de Compostela kalea   
Nasara sarbidea 1. trenbidea   
2. trenbidea   
Trenera sarbidea 1. trenbidea   
2. trenbidea   

GeltokiaAldatu

Hiru urte eta erdiko iraupena izan zuten lanen ondoren, geltokia 2008ko abenduaren 18an inauguratu zen. Eraikuntzak, Bilbao Ría 2000 erakundeak bultzatuta, 17,5 milioi euroko kostua izan zuen.[4]

Geltokia lurpean kokatzen da, 50 metroko sakoneran. Horrek ADIFen sare osoko geltokirik sakonena bihurtzen du. Eraikuntza gauzatzeko hiru putzu egin behar izan ziren, igogailuak, aireztapena eta larrialdietarako hustubideak kokatzeko. Igogailuen putzuak 50 metroko sakonera eta 15 metroko diametroa dauka. Gainera, gaur egun geltokia kokatzen den trenbide tunela handitu behar izan zen, bitartean ibiltzen zen tren zerbitzua gelditu gabe.

Nasetara sarbidea bestibulu nagusi batetik egiten da, Miribilla eraikinaren aurrean dagoen plazan kokatzen dena. Bestibulua, 0 solairuan dagoena, beiradun eraikuntza bat da, 300 metro koadroko azaleraduna eta txartel salmenta, balioztatze makinak eta leihatila batez hornituta dagoena. Nasetara jaisteko sei igogailu panoramiko daude, horietariko bakoitzak 21 pertsona jaso ditzake eta 30 segundotan ibilbidea egiten du. Igogailuetatik artifizialki argiztaturiko putzua ikus daiteke.

-1 solairua 42 metroko sakoneran dago, eta bertan dago Urduña zentzuan ibiltzen diren trenen nasarako sarbidea. -2 solairuan, 47 metroko sakoneran, Abandoko geltokira doazen trenen nasarako sarbidea dago. 0 eta -1 solairuen artean S1, S2, S3 eta S4 solairuak daude, solairu iristezinak direnak.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[5]

LotuneakAldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus zerbitzua hornitzen duen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Red ferroviaria española Sustapen Ministerioa
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko (PDF) ESTUDIO-DIAGNÓSTICO ACCESIBILIDAD y TRANSPORTE - Miribilla . Noiz kontsultatua: 2018-06-18.
  3. (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública «La lucha de Maria Luisa fuerza a Renfe a adaptar la estación de Orduña» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-03.
  4. El Correo «Inauguran la estación de tren de Miribilla» . Noiz kontsultatua: 2014-07-14.
  5. (Gaztelaniaz) «Renfe instalará desfibriladores en 11 estaciones de Cercanías de Bizkaia» Bilbao Actual . Noiz kontsultatua: 2018-06-19.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu