Calahorrako geltokia
Calahorra Errioxako Autonomia Erkidegoko Kalagorri udalerriko geltokia da. Renfe Operadorako distantzia Ertain eta Luzeko zerbitzuak ditu.
Calahorra Calahorra | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hurrengo trenak | ||||||||
| ||||||||
![]() | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Udalerria |
Kalagorri, ![]() | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | 81108 | |||||||
Irekiera | 1863ko abuztuaren 31a | |||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 4 | |||||||
Jabea | ADIF | |||||||
Eragilea(k) | Renfe Operadora | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Distantzia ertaina | 22 Zaragoza ↔ Logroño |
EgoeraAldatu
Geltokia Castejon—Bilbo burdinbidearen 27,70 kilometro-puntuan dago, 324 metroko altueran, Lodosa eta Rincon de Soto geltokien artean. Tartea bide bakarrikoa da eta elektrifikatuta dago.[1]
HistoriaAldatu
Geltokia 1863ko abuztuaren 31an inauguratu zen Castejón - Haro tartea martxan jarri zenean Castejon—Bilbo burdinbidea erradialean.
Berehala, konpainia hondatu egin zen eta Norteko konpainiak bere gain hartu zuen. Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de Españaren esku geratu zen, bere titulartasuna mantendu zuen 1941ean nazionalizatu eta sortu berria zen RENFEn integratu zuten arte.
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[2]
GeltokiaAldatu
Hirigunearen ipar-ekialdean dago. Bidaiarientzako eraikina, jatorrizko diseinua mantentzen ez duena, laukizuzen formako oinarria eta bi altuera ditu. Ageriko adreiluz eraikita dago, eta metalezko markesina bat du atxikita, nasa nagusia partzialki estaltzen duena. 1, 2, 3 eta 5 zenbakidun lau bide ditu. Batetik besterako aldaketak maila berean egiten dira.
Itxarongela, txartelen salmenta, komunak, autoen alokairua, banku-zerbitzuak, posta-zerbitzuak eta desgaitasuna duten pertsonei egokitutako zerbitzuak ditu. Kanpoaldean aparkaleku bat dago.
ZerbitzuakAldatu
| |||||||||||||||
|
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Calahorra (Apt.) :: © EuroFerroviarios ® :: El Punto de Encuentro de los Trabajadores Ferroviarios» euroferroviarios.net Noiz kontsultatua: 2020-05-05.
- ↑ https://web.archive.org/web/20160702083546/http://www.spanishrailway.com/2012/02/20/caminos-de-hierro-del-norte-de-espana/
- ↑ https://www.renfe.com/viajeros/larga_distancia/productos/index.html
- ↑ https://www.renfe.com/viajeros/larga_distancia/productos/alvia.html
- ↑ https://www.renfe.com/viajeros/mediadistancia/mapas_y_trayectos/mapa_norte.html