Alvia

Renfe Alvia» orritik birbideratua)

Alvia Espainiako Sustapen Ministerioaren menpe dagoen Renfe Operadora eragilearen zerbitzu bat da, eta Espainian distantzia luzeko tren zerbitzuak eskaintzen ditu, ibilbidean abiadura handiko lineak ohiko abiadurako lineekin tartekatzen dituelarik. Trenek 250 km/h abiadura har dezakete,[1] eta zabalera internazionaleko (1.435 mm) zein iberiar zabalerako (1.668 mm) trenbideetan ibiltzen dira, trena zabalera aldaketa egiteko azpiegituratik pasaraziz.

Alvia

Alvia zerbitzua eskaintzen duen Renfe Operadoraren 130 Serieko trena Abandoko Indalecio Prieto geltokian.
Datu orokorrak
Garraio motaAbiadura handiko trena
EskualdeakEspainia
Lineak25
JabeaEspainiako Sustapen Ministerioa
EgoitzaPío XII etorbidea, 110; 28036 Madril
WebguneaRenfe Alvia
Ustiapena
Hasiera2006ko maiatzaren 17a
EragileaRenfe Operadora
Ibilgailuak12 S-120, 30 S-130, 15 S-730
Datu teknikoak
Galiboa1.435 mm eta 1.668 mm
Abiadura maximoa250 km/h
Alvia zerbitzuak ibiltzen diren abiadura handiko zabaleradun (urdinez) eta ohiko abiadurako zabaleradun (gorriz) trenbideak 2013an

Ezaugarriak

aldatu

Espainiako trenbide sareak bi zabalera ezberdin ditu: iberiar zabalera, 1.668 mm-duna, ohiko abiadurako lineetan, eta zabalera internazionala, 1.435 mm-duna, abiadura handiko lineetan. Azken hauetatik ibiltzeko bereziki eraiki ziren trenak, AVE zerbitzuak eskaintzen dituztenak alegia, ezin dute ohiko abiadurako lineetatik ibili, trenen zabalera internazionala baita. Arazo horri aurre egiteko, Alvia zerbitzuak eskaintzen dituzten trenak eraiki ziren, zeintzuek zabalera aldaketa egiten baituten, eta hala abiadura handiko lineak zein ohiko abiadurako lineak erabil ditzakete ibilbide berean. Horren ordainean, baina, har dezaketen abiadura maximoa 250 km/h-koa da. Zerbitzu honi esker abiadura handiko trenbideak ez dituzten hainbat hiriren tren zerbitzuetan ibilbideen denborak txikiagotu dira.

Zabalera aldaketa egiteko trena azpiegitura batetik pasarazten da, gurpilen arteko zabalera automatikoki aldatzen delarik, tren-makina aldatzeko beharra alde batera utzita.

Zerbitzuetan turista eta preferente motatako eserlekuak eskaintzen dira, mugikortasun urriko pertsonei egokituriko sarbideak, eta kafetegia. Sarbidean kontrol-gunea dago.

Historia

aldatu

Zabalera aldaketa

aldatu
 
Tren bat zabalera aldaketa egiteko azpiegituratik pasatzen
 
120 saileko Alvia trena
 
130 saileko Alvia trena

Madril - Sevilla abiadura handiko linea eraikitzeko proiektuarekin batera, 1988an abiadura handiko trenbideen zabalera Europako gainontzeko herrialdeen bera izatea erabaki zen, etorkizunean zerbitzu internazionalak eskaini ahal izateko. Ordura arte, Espainiako trenbide guztiek iberiar zabalera zuten, 1.668 mm-koa. Zabalera internazionalak, 1.435 mm-koak, ekarri zuen Madril eta Sevilla arteko abiadura handiko linea uharte gisa gelditzea, eta AVE zerbitzuek ezin zuten iberiar zabaleradun trenbideetatik ibili.

Zabalera ezberdinen arteko ibilbideak egin ahal izateko, Renfek tren serie bat eskatu zion Talgo enpresari, eta 1993an Madril eta Málaga arteko ibilbidean hasi ziren tren berriak ibiltzen, Talgo VI edo Talgo 200 izenez ezagunak. Tren mota honek, baina, arazo bat zeukan: bagoiak propultsatzen zituen tren-makinak ez zeukan zabalera aldatzeko gaitasunik, eta beraz, zabalera aldaketa egiteko zabalera bateko tren-makina kendu, trena zabalera aldagailutik pasarazi, eta behin aldagailutik pasata zabalera berriko beste tren-makina bat erantsi behar zen. Sistema hau hamar urte baino gehiago egon zen indarrean, Renfe Operadorak Renferen 120 Seriea eskatu zuen arte. Serie honek zabalera aldaketa ahalbidetzen du tren-makina aldatu gabe, eta trena gelditu gabe.

Alvia zerbitzuaren hastapenak eta hedapena

aldatu

120 Serie berriarekin batera Alvia izeneko zerbitzuak eskaintzen hasi ziren 2006ko maiatzaren 17tik aurrera, Madril - Zaragoza - Bartzelona Frantziar muga abiadura handiko linea eta Lleidako Puigvertko zabalera aldagailua inauguratzearekin batera. Zerbitzu berriak Madril eta Bartzelona lotzen zituen Altaria zerbitzua ordezkatu zuen.

2007an Alvia S-130 Serieko lehenengo tren-makinak jaso ziren. Tren-makina hauek Talgo bagoiak bultzatzen dituzte, bagoiak ordura arte ohiko trenbideetan ibiltzen zirelarik Madril eta Oviedo eta Gijón artean; eta Alacant eta Oviedo eta Gijón artean, eta kasu hauetan ere Altaria zerbitzuak Alvia bihurtu ziren.

Hilabete batzuk pasata Madril - Segovia - Valladolid abiadura handiko linea ireki zen, eta Valladoliden eta Valdestillasen eraiki ziren zabalera aldagailuei esker Alvia zerbitzu berriak ezarri ziren, Santander, Bilbo eta Hendaiara.

2008ko otsailaren 20an abiadura handia Bartzelona-Sants geltokira heldu zen, eta ordutik Madril - Bartzelona lineako Alvia zerbitzuak AVE zerbitzuz ordezkatu zen. Zerbitzuen berregituraketarekin batera, Alvia S-120a Madril Logroño, Iruñea, Hendaia eta Santanderrekin lotura ezarri eta handitzeko erabiltzen hasi zen.

Urte bereko irailaren 15etik S-120 trenek Bartzelona - Vigo ibilbidea egiten dute, eta abenduaren 14tik Bartzelona - Bilbo eta Bartzelona - Donostia - Irun ibilbideak egiten dituzte.

2009ko ekainaren 14an Madril - Huelva eta Madril - Cádiz zerbitzuak hasi ziren.

2013ko uztailaren 12an udan zehar Bilbo - Málaga ibilbidea egiten duen Alvia Picasso zerbitzua ezarri zen.

Alvia Euskal Herrian

aldatu

2007ko abenduaren 21ean Madril eta Valladolid espainiar hirien arteko abiadura handiko trena inauguratu zen. Trenbide berri horrek AVE trenaz gain, abiadura handian bidaiatu dezaketen trenak ibiltzea posible egin zuen. Horien artean Alvia motako Talgoa. Horrela, Bilbo, Donostia eta Gasteiz Madrilekin elkartzen zituen Alvia motako tren zerbitzua jarri zen.

Trenak Valladoliderainoko bidea ohiko trenbidetik egiten du, eta ondoren eraiki berri den abiadura handiko trenbidea erabiltzen du. Ohiko Talgoa baino arinago joateagatik, bidaia denborak asko arinduz. Lehen Bilbo eta Madril bitarteko bidaia egiteko sei ordu behar baziren, Alvia trena jartzearekin batera 4 ordu eta 45 minutura gutxitu da. Bidaia azkarragoa izateaz gain, Renfek prezio merkeagoak ere jarri ditu. Horrela, Madrilerako bidaia 20 euro baino gutxiagora jaitsi zen, internet bidez erosita.

Bilbotik Madrilera egindako lehen bidaia 2007ko abenduaren 21ean egin zen, lehen ibilbidea 135 bidaiarik egin zuten eta trena Abandoko geltokira ailegatzean txaloz hartu zuten bertan zeuden pertsona gehienek. Bertan zeuden beste batzuek abiadura handiko trenaren aurkako kontzentrazioa egin zuten, trenaren ibilbidea oztopatuz.

2013ko istripua

aldatu

2013ko uztailaren 24an Madril eta Ferrol arteko ibilbidea egiten zuen Alvia tren batek istripua izan zuen Santiago de Compostelan, non trena trenbidetik irten baitzen, 79 hildako eta ehun zauritu baino gehiago eragin zituela.

Material mugikorra

aldatu

Alvia zerbitzuak eskaintzen dituzten trenek mutur bakoitzean tren-makina bana dute, eta tartean bagoiak. Azken hauek Arabako Rivabellosan Talgo enpresak duen tailerrean ekoizten dira. Trenok zabalera aldaketa gehienez 15 km/h abiaduran egin dezakete, gelditu gabe.

Hiru Alvia tren serie ibiltzen dira:

  • Alvia S-120, CAFek ekoitzia, turista klasean 156 jarleku eta preferente klasean 81 jarleku ditu. 4 bagoiz osatzen da.
  • Alvia S-130, Talgok ekoitzia, turista klasean 236 jarleku eta preferente klasean 63 jarleku ditu. 11 Talgo bagoiz osatutako multzoaz, gehi mutur bakoitzean tren-makina banaz konposatuta dago.
  • Alvia S-730, Talgok ekoitzia, S-130aren moldaketa da, zeintzuei diesel sorgailu bana erantsi baitzaion tren-makina bakoitzaren ondoan. Hala, trena elektrifikatutako zein elektrifikatu gabeko trenbideetatik ibil daiteke.

Ibilbideak

aldatu
Trena Jatorria Tarteko geltokiak Helmuga Oharrak
S-130 Madrid-Puerta de Atocha Ciudad Real CentralPuertollanoCórdoba CentralSevilla-Santa JustaJerez de la FronteraEl Puerto de Santa MaríaSan Fernando-Bahía Sur Cádiz Zentzu bakoitzeko 4 tren egunero
Majarabique⁠n trenbide zabaleraren aldaketa
S-130 Madrid-Puerta de Atocha Córdoba CentralLa Palma del Condado Huelva-Término Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero
Majarabique⁠n trenbide zabaleraren aldaketa
S-130 Madrid-Puerta de Atocha Cuenca-Fernando ZóbelValencia-Joaquín SorollaSaguntoCastelló de la PlanaBenicàssimOropesa del MarBenicarló-Peñíscola Vinaròs Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero
Valentzian trenbide zabaleraren aldaketa
Neguan Castelló de la Planan amaitzen dira
S-120 Madrid-Puerta de Atocha Guadalajara-YebesCalatayudTuteraAlfaroCalahorra Logroño Astean zentzu bakoitzeko 6 tren
Plasencia de Jalónen trenbide zabaleraren aldaketa
S-120 Madrid-Puerta de Atocha Guadalajara-YebesCalatayudTuteraCastejón de EbroTafalla Iruña Zentzu bakoitzeko 3/4 tren egunero
Plasencia de Jalónen trenbide zabaleraren aldaketa
S-120 Madrid-Chamartín Segovia-GuiomarValladolid-Campo GrandeBurgos-Rosa de LimaMiranda de Ebro Abando Indalecio Prieto Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero
Valladoliden trenbide zabaleraren aldaketa
S-130 Madrid-Chamartín Segovia-GuiomarValladolid-Campo GrandeBurgos-Rosa de LimaMiranda de EbroGasteizAltsasuZumarragaTolosaDonostiaIrun Hendaia Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero
Valladoliden trenbide zabaleraren aldaketa egiten da
S-130 Madrid-Chamartín Segovia-GuiomarValladolid-Campo GrandePalenciaSahagúnLeónPola de LenaMieres-PuenteOviedo Gijón Zentzu bakoitzeko 3/4 tren egunero
Valladoliden trenbide zabaleraren aldaketa
S-130 Madrid-Chamartín Segovia-GuiomarValladolid-Campo GrandePalenciaAguilar de CampooReinosaTorrelavega Santander Zentzu bakoitzeko 2/3 tren egunero
Valladoliden trenbide zabaleraren aldaketa
S-121 Madrid-Chamartín Segovia-Guiomar Salamanca Zentzu bakoitzeko tren 3/4 egunero
Medina del Campo AVn trenbide zabaleraren aldaketa
S-120 Madrid-Chamartín Segovia-GuiomarValladolid-Campo GrandeBurgos-Rosa de LimaMiranda de Ebro Gasteiz Astean zentzu bakoitzeko 6 tren
Valladoliden trenbide zabaleraren aldaketa
S-730 Madrid-Chamartín Segovia-GuiomarMedina del CampoZamoraPuebla de SanabriaA GudiñaOurense-EmpalmeSantiago de Compostela A Coruña Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero
Medina del Campon trenbide zabaleraren aldaketa
S-730 Madrid-Chamartín Segovia-GuiomarMedina del CampoZamoraPuebla de SanabriaA GudiñaOurense-EmpalmeGuillareyRedondelaVigo-Guixar Pontevedra Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero
Medina del Campon trenbide zabaleraren aldaketa
S-730 Madrid-Chamartín Segovia-GuiomarMedina del CampoZamoraPuebla de SanabriaA GudiñaOurense-EmpalmeMonforte de LemosSarriaLugoGuitirizTeixeiroCurtisBetanzos-InfestaBetanzos-CiudadPontedeume Ferrol Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero
Medina del Campon trenbide zabaleraren aldaketa
S-121 Madrid-Chamartín Valladolid-Campo GrandePalenciaLeónVeguellinaAstorgaVega-MagazBrañuelasTorre del BierzoBembibreSan Miguel de las Dueñas Ponferrada Astean zentzu bakoitzeko 5 tren
Valladoliden trenbide zabaleraren aldaketa
S-120 Barcelona-Sants Camp de TarragonaLleida PirineusZaragoza-DeliciasTuteraCastejón de EbroAlfaroCalahorraLogroñoHaroMiranda de Ebro Abando Indalecio Prieto Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero
Zaragozan trenbide zabaleraren aldaketa
S-120 Barcelona-Sants Camp de TarragonaLleida PirineusZaragoza-DeliciasTuteraCastejón de EbroTafallaIruñeaAltsasuZumarragaTolosaDonostiaIrun Hendaia Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero
Zaragozan trenbide zabaleraren aldaketa
Hendaian ez ditu bidaiaririk hartzen
S-130 Barcelona-Sants Camp de TarragonaLleida PirineusZaragoza-DeliciasTuteraCastejón de EbroTafallaIruñeaGasteizMiranda de EbroBurgos-Rosa de LimaPalenciaSahagúnLeónAstorgaBembibrePonferradaO Barco de ValdeorrasA Rúa-PetínSan Clodio-QuirogaMonforte de LemosOurense-EmpalmeSantiago de Compostela A Coruña Astean zentzu bakoitzeko 4 tren
Zaragozan trenbide zabaleraren aldaketa egiten da
Vigo eta Gijónera loturak
S-130 Barcelona-Sants Camp de TarragonaLleida PirineusZaragoza-DeliciasTuteraCastejón de EbroTafallaIruñeaGasteizMiranda de EbroBurgos-Rosa de LimaPalenciaSahagúnLeónAstorgaBembibrePonferradaO Barco de ValdeorrasA Rúa-PetínSan Clodio-QuirogaMonforte de LemosOurense-EmpalmeO PorriñoRedondela de Galicia Vigo-Guixar Astean zentzu bakoitzeko 3 tren
Zaragozan trenbide zabaleraren aldaketa egiten da
Coruña eta Gijónera loturak
S-130 Barcelona-Sants Camp de TarragonaLleida PirineusZaragoza-DeliciasTuteraCastejón de EbroTafallaIruñeaGasteizMiranda de EbroBurgos-Rosa de LimaPalenciaSahagúnLeónLa RoblaPola de LenaMieres-PuenteOviedo Gijón Astean zentzu bakoitzeko 6 tren
Zaragozan trenbide zabaleraren aldaketa egiten da
S-130 Alacant-Terminal Villena Alta VelocidadAlbacete Los LlanosCuenca-Fernando ZóbelMadrid-Puerta de AtochaMadrid-ChamartínSegovia-GuiomarValladolid-Campo GrandePalenciaSahagúnLeónPola de LenaMieres-PuenteOviedo Gijón Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero
Valladolid, Madril eta Albaceten trenbide zabaleraren aldaketa egiten da
S-130 Alacant-Terminal Villena Alta VelocidadAlbacete Los LlanosCuenca-Fernando ZóbelMadrid-Puerta de AtochaMadrid-ChamartínSegovia-GuiomarValladolid-Campo GrandePalenciaAguilar de CampooReinosaTorrelavega Santander Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero
Valladolid, Madril eta Albaceten trenbide zabaleraren aldaketa egiten da
S-730 Alacant-Terminal Villena Alta VelocidadAlbacete Los LlanosCuenca-Fernando ZóbelMadrid-Puerta de AtochaMadrid-ChamartínSegovia-GuiomarMedina del CampoZamoraPuebla de SanabriaA GudiñaOurense-EmpalmeSantiago de Compostela A Coruña Astean zentzu bakoitzeko tren 1
Valladolid, Madril eta Albaceten trenbide zabaleraren aldaketa egiten da
S-730 Alacant-Terminal Villena Alta VelocidadAlbacete Los LlanosCuenca-Fernando ZóbelMadrid-Puerta de AtochaMadrid-ChamartínSegovia-GuiomarMedina del CampoZamoraPuebla de SanabriaA GudiñaOurense-EmpalmeGuillareyRedondela de GaliciaVigo-Guixar Pontevedra Astean zentzu bakoitzeko tren 1
Valladolid, Madril eta Albaceten trenbide zabaleraren aldaketa egiten da

Erreferentziak

aldatu
  1. Berria. «Alvia trenarekin Madril gertuago» (Noiz kontsultatua: 2013-07-29).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu