Aretako geltokia

Arabako tren geltokia

Areta Euskal Herriko Arabako tren eta autobus geltoki bat da, Laudio udalerrian kokatuta dagoena.

Areta
Hurrengo trenak
Geltokiko ikuspegia
Map
Lineak
« Arakaldo    Laudio »
Kokapena
HelbideaGeltoki bidea, 4; 01400
UdalerriaLaudio,  Araba
Geltokiaren datuak
Kodea13107
Gunea4. gunea
Irekiera1863ko martxoaren 2a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua Itxaron gela 
AldageltokiaTrena 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Urduña
Araba Bus  Gasteiz Laudio – Artziniega
 Eskema

Geltokia 1863ko martxoaren 2an ireki zen.

Egoera aldatu

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak aldatu

  •      Geltoki bidea, 4

Irisgarritasuna aldatu

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea[2]

2019an geltokia guztiz irisgarri egiteko lanak amaituko dira, eta dagoeneko nasa arteko aldaketa trenbideak azpitik gurutzatzen dituen tunela erabilita egiten da, trenbideen gaineko pasonibela ordeztuz.[3]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Geltoki bidea, 4   
Nasak 1. trenbidea   
2. trenbidea   
Trenak 1. trenbidea   
2. trenbidea   

Historia aldatu

Geltokia 1863ko martxoaren 2an ireki zen, Nafarroa eta Bizkaia Errioxa eta Araba bidez lotu nahi zituen trenbidearen Miranda Ebro-Bilbo zatia ireki zuenean, Castejondik Bilborako Burdinbide Konpainia delakoak, Castejon-Bilbo burdinbidea.[4]

Berehala, konpainia hondatu egin zen eta Norteko Konpainiak bere gain hartu zuen. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideen konpainiaren esku geratu zen, bere titulartasuna mantendu zuen 1941ean nazionalizatu eta sortu berria zen RENFEn integratu zuten arte.[5]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[6]

Geltokia aldatu

Laudio udalerriko iparraldean kokatzen da. Geltokiaren instalazioak bidaiarien eraikin nagusi batez eta beste hiru eraikin txikiagoz osatzen da, horien artean markesina bat. Bidaiarien eraikinak oin laukizuzena eta bi solairu ditu, eta sarbide bakarra du, gorputzaren mendebaldetik, non zirkuluerdiko arku handia dagoen, zeharkatu ondoren trenbideetara jotzen duen estalpe funtzioa betetzen duena. Barrualdean itxaron-gela eta txartel salmenta makinak daude. Harlanduzko zokaloa eta luzituz estalitako harginlanezko hormak ditu, eta estalkia bi isurialde asimetrikoko teilatua da.

Bi trenbide eta bi alboko nasa ditu, nasa bakoitza markesinaz hornituta dagoela. Nasen arteko aldaketa trenbideen gaineko pasonibela gurutzatuta egiten da. Kanpoaldean aparkalekua dago.

2018ko urtarrilean lanak hasi ziren geltokian, irisgarritasun neurriak hartu eta nasen arteko pasonibela ezeztatzeko. 1,5 milioi euroko aurrekontuaz eta urte beteko epeaz, geltokia guztiz ixten ari dira eta bidaia txartela balioztatuta baino ezin izango da geltokian sartu. Bi igogailu instalatzen ari dira eta trenbideak azpitik gurutzatuko dituen pasabidea eraiki da, dagoeneko martxan dabilena. Gainera, nasen altuera handitu, argiztapena hobetu eta bidaiarien eraikinaren sarrera moldatu da.[7][3]

Zerbitzuak aldatu

Aldiriko tren aldatu

  Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  C-3 Bilbo
Abando
Miribillala PeñaOllarganBidebieta–BasauriAbaroa–San MigelBasauriArrigorriagaUgao-MiraballesBakiolaArrankudiagaArbideArakaldoAretaLaudioSanta Kurutz–LaudioLuiaondoSalbioAmurrio–IparraldeAmurrioIñarratxu Urduña

Hiriarteko autobus aldatu

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega

Erreferentziak aldatu

  1. EuroFerroviarios. «Areta (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) EAreta. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
  3. a b «Laudioko tren geltokiko obrak 2019an esleituko dituzte eta Aretako tunela erabilgarri dago jadanik - Aiaraldea.eus» aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-06).
  4. «Zaragozatik Iruñera eta Altsasura» web.archive.org 2011-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  5. Herri Lanen Memoria 1884
  6. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
  7. (Gaztelaniaz) «ADIFek pilak jarri ditu Aretako geltokian» radiollodio.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-16).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Arakaldo Areta Laudio
Bilbo–Abando                                   Castejon