Bilbao Ría 2000
Bilbao Ría 2000, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Espainiako erakunde publikoak biltzen dituen sozietate anonimo publiko eta irabazi asmorik gabekoa da, 1992an sortutakoa. Erakunde eratzaileen artean SEPES (Sociedad Estatal de Promoción y Equipamiento de Suelo), Bilboko Portu Agintaritza, Adif, FEVE, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Barakaldoko Udala daude.
Elkartearen zeregina da Bilbo metropolitarreko industria-eremu degradatuak eraberritzea. Horretarako, hirigintza, garraio eta bestelako arloetako egitasmoak koordinatu eta sustatzen ditu. Erabakiak administrazio-kontseilu batek hartzen ditu, beraz, esan daiteke lurzoru publikoak kudeatzen dituen enpresa pribatu baten moduan aritzen dela.
Ekintza guztien zerrenda
aldatu- Bilbo
- Abando
- Alhóndiga Bilbao aisialdirako gunea
- Zabalburuko geltokia (Renfeko Aldirien Hegoaldeko Saihesbidea)
- Abandoko geltokiaren berritzea (Renfeko Aldirien Hegoaldeko Saihesbidea)
- Bilbao-Concordia geltokiaren birmoldaketa
- Abandoibarra
- Doña Casilda Parkearen luzapena
- Abandoibarra eta Leizaola Lehendakaria etorbideak
- Unibertsitateen etorbidea
- Deustuko Unibertsitateko liburutegi berria
- Zubiarte (merkataritza-gunea)
- Etxebizitza eraikinak, Abandoibarrean
- Abandoibarraren eta Deustuko zubiaren arteko eskailerak eta igogailua
- Sheraton Bilbao hotela
- Euskotren Tranbiaren A Linea (Bilboko tranbia)
- Bizkaia Aretoa (EHUko paraninfoa)
- Ingelesen Landako parkea
- Erriberako parkea
- Pedro Arrupe zubia
- Memoriaren pasealekua (hiri artea)
- Euskadi plaza
- Iberdrola dorrea
- Ametzola
- Euskotren Tranbiaren A Linearen luzapena (Bilboko tranbia)
- Ametzolako geltokia (Renfeko Aldirien Hegoaldeko Saihesbidea eta Feveren geltokiaren berritzea)
- Kale berriak
- Ametzola parkea
- Miguel Navarroren pieza Ametzola parkean (hiri artea)
- Vicente Larrearen pieza Ametzolako geltokiko Renfeko nasetan (hiri artea)
- Zabor bilketa sistema automatikoa aire konprimitu bidez
- Adifen trenbideen lurperatzea
- Autonomia
- Euskotren Tranbiaren A Linearen luzapena (Bilboko tranbia)
- Burdinbidearen etorbidea
- Autonomiako geltokia (Renfeko Aldirien Hegoaldeko Saihesbidea)
- Basurtu
- Euskotren Tranbiaren A Linearen luzapena (Bilboko tranbia)
- Feverentzako Basurtu-Ospitalea geltokia lurpean
- Feverentzako Elexabarriko geltokia lurpean (eraikitzen)
- Feveko trenbideen estalketa (lanean)
- Bilbo Zaharra
- Mariaren Bihotzaren plaza
- Miribilla Eskola Publikoa
- Kantaloja zubia
- Marzana, Urazurrutia eta Mesedeetako kaien hirigintza
- Garellano
- San Mames geltokia (Renfeko Aldirien Hegoaldeko Saihesbidea)
- Jesús Mª Lazkanoren esku hartze piktorikoak San Mames geltokiko nasetan (hiri artea)
- Garellano dorreak (eraikitzen)
- Abusu
- Miribilla
- Suhiltzaileen eta Bilboko udaltzaingoaren egoitzak
- Miribillako geltokia
- Olabeaga
- Olabeagako geltokian aldaketak (Renfeko Aldirien Hegoaldeko Saihesbidea)
- Hiri zuzenketa plana (proiektuan)
- Adifen instalazioen lekualdatzea (proiektuan)
- Abando
- Barakaldo
- Ekintza ekonomikoen gunea (Galindo operazioa)
- Lasesarre futbol zelaia
- Gizarte Zerbitzuen zentroa
- Portuko kaia
- Ilgner eraikina
- Inguralde eraikina
- Adifen Barakaldoko geltokiaren berritzea (proiektuan)
- Errepide sare berria
- Kale berriak eta kaleen zaharberritzea
- Etxebizitza berriak Urban-Galindon
- Erriberako pasealekuak
- Lasesarreko parkea
- Galindoko erriberaren parkea
- Desertuko plaza
- Pormetxeta plaza
- Lasesarre kiroldegia
- Herriko Plazaren berreraketa
- Mineral kargaleku zaharraren zaharberritzea
- Foruen pasealekuaren berritzea eta oinezkoentzako egitea
- Zabor bilketa sistema automatikoa aire konprimitu bidez
- Basauri
- Santurtzi
Erakundearen akziodunen egitura
aldatu- %25 SEPES (Sociedad Estatal de Promoción y Equipamiento de Suelo), Espainiako Etxebizitza Ministerioa
- %15 Eusko Jaurlaritza
- %15 Bizkaiko Foru Aldundia
- %15 Bilboko Udala
- %10 Bilboko Portu Agintaritza
- %10 Adif
- %5 Barakaldoko Udala
- %5 FEVE