Ireki menu nagusia

Basauriko geltokia (Bilboko metroa)

Koordenatuak: 43° 14′ 08″ N, 2° 53′ 29″ W / 43.235446°N,2.891393°W / 43.235446; -2.891393

Infobox train2.png
Basauri
Irudi gabe eraikina.svg
Kokapen mapa
Lineak
Logo Metro Bilbao.svg Bilboko metroa
Geltokia <Linea> Geltokia
Arizko geltokia
Kabiezesko geltokia
2. linea (Bilboko metroa)terminus
Kokapena
Helbidea Marcelino González kalea, 31; 48970
Udalerria Basauri,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea BSR
Gunea 2. gunea
Irekiera 2011ko azaroaren 11
Bidaiariak 1.354.310 (2017)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Automated External Defibrillator (symbol).svg Aiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia Wifi inv.svg 
Aldageltokia Metroa Autobusa 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Eragilea(k) Metro Bilbao
Garraio zerbitzuak
Metroa L2Basauri - Kabiezes
Bizkaibus A3613  Bilbo - Ugao Miraballes - Orozko
A3622  Bilbo - Basauri - Artunduaga - San Miguel - Zaratamo
A3632  Bilbo - Etxebarri - Basauri - San Miguel (Begoña)
A3641  Nerbioi Garaia - Arrigorriaga - Galdakao Ospitalea
A3642  Basauri - Galdakao Ospitalea (Bengoetxe)

Basauri Bilboko metroaren 2. linearen geltoki-burua da, izen bereko udalerriko erdialdean kokatuta dagoena. 2011ko azaroaren 11n inauguratu zen, Bilboko metro sarearen hasierako proiektuari bukaera emanez ekialdeko tartean, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.

SarbideakAldatu

Geltokiak hiru sarbide ditu: bat eskailera mekaniko bidez, beste bat korridore mekaniko bidez eta hirugarrena igogailu bikoitza da.

  •     Bidasoa Ibaia kalea, 2 (Bidasoa irteera)
  •     Basozelai kalea, Udaletxearen aurrean (Basozelai irteera)
  •     Gipuzkoa kalea, 23 (Gipuzkoa irteera)

Gaueko sarbideakAldatu

  •     Bidasoa Ibaia kalea, 2 (Bidasoa irteera)
  •     Gipuzkoa kalea, 23 (Gipuzkoa irteera)

GeltokiaAldatu

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki honetako arkitekturan bi material nagusi erabili dira: hormigoia eta altzairu herdoilgaitza. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak.[2] Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Bidasoa eta Basozelai sarbideetako kanoiak harrizko elementu bilakatzen dira, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko beirazko sarrerak erabili ordez, sarbideak maldan daudelako.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[3] Gainera, 2018ko abuztuaren 17tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[4]

LotuneakAldatu

Geltokitik 200 metrora Renfeko Aldirien Bidebieta-Basauri geltokia dago. Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bost autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:





BidaiariakAldatu

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopuruak zenbatzen ditu:[5]

Basauriko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 2011-2017 (milioi bidaiari)
 

ErreferentziakAldatu

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» 38 or. . Noiz kontsultatua: 2018-10-02.
  2. «Bisitatzeko geltokiak - Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-18.
  3. (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2018-06-18.
  4. (Gaztelaniaz) Europa Press «COMUNICADO: Wifinova ofrece Wifi gratuito en 16 estaciones del metro para las Fiestas de Bilbao» . Noiz kontsultatua: 2018-08-30.
  5. Bizkaiko Garraio Partzuergoa «Garraio publikoari buruzko txostenak» . Noiz kontsultatua: 2018-10-02.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu