Irauregiko geltokia

Bizkaiko tren geltokia

Irauregi Euskal Herriko Bizkaiko tren geltoki bat da, Alonsotegi udalerriko Irauregi auzoan kokatuta dagoena.

Irauregi
Geltokiko ikuspegia
Map
Lineak
« Zaramillo    Kastrexana »
Geltoki-burua Lanak  Bilboko metroaren 4. linea  Kastrexana »
Kokapena
HelbideaBazteita auzoa, 2; 48810
UdalerriaAlonsotegi,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea05461
Gunea1. gunea 2. gunea
Irekiera1890eko abenduaren 5a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
AldageltokiaTrena 
Nasak2
Trenbideak4
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Feve
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Balmaseda
Renfe Feve  Bilbo Santander
  Bilbo Leon
 Eskema

Geltokia 1890eko abenduaren 5an ireki zen.

Egoera aldatu

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak aldatu

Historia aldatu

Kadagua ibaiaren arroan trenaren behin betiko proiektua Victor Txabarri, Manuel Allendesalazar, Enrique Aresti eta Ramón Bergé ingeniariek aurkeztu zuten 1888ko maiatzean. Urte bereko uztailean onartu zen. Burdinbidea onura publikokotzat jo zen, 99 urterako ustiapen batekin. Kadaguako Trenbidearen Konpainia 1888ko uztailaren 2an eratu zen kudeatzeko. Linea Zorrotzan abiatu behar zen, Bilbotik Portugaleterako burdinbideak auzo horretan zuen geltokian.[2]

Burdinbidea 1890eko abenduaren 5an inauguratu zen. Urtean gutxienez 96 000 bidaiari garraiatzeko asmoa zuten, eta jarduerak hasi eta lau urte eskasera 219 504 bidaiari mugitzen zituzten. Geltoki hori burdinbidearen gainerakoarekin batera inauguratu zen 1890eko abenduaren 5an.[3]

1898an sortu zen Bilbo-Santander burdinbidea, Zorrotza-Balmaseda trenbidea Santander-Solares eta Zalla-Solares burdinbidetarekin lotu ondoren, Bilbo eta Santander arteko ibilbideak ahalbidetuz.[4]

1911n Roblako Trenbidearen Konpainiak burdinbide berria eraiki zuen, Santanderretik Bilborako Trenbide Konpainiaren trenbide bera ez partekatzeko. Hala ere, Irauregiko geltokian trenen arteko gurutzadura nahitaezkoa izaten jarraitu zuen. 1923an Leon-Matallana burdinbidea erabilita Leonera burdinbidea luzatu zen.[5]

1972an FEVE eragileak trenbideen ustiapena bere esku hartu ondoren, 1975ean Bilbo-Leon eta Bilbo-Santander burdinbideak lotu zituen Arangurengo geltokian. Handik aurrera bai Santanderretik bai Leonetik zetozen trenek trenbide beretik heltzen dira Irauregira. Lutxanako eta Roblako saihesbideak zama-garraiorako trenentzako besterik ez ziren mantendu.

1994an Bilbo-Leon burdinbidea itxi ostean, trenek Balmasedako geltokira baino ez ziren heltzen.[6] 2003an berriro ireki zen Bilbo-Leon burdinbidea, batipat Robla kotren turistiko zerbitzua ezartzeko, eta baita egunean zentzu bakoitzeko tren bat jartzeko. Bere aldetik, Bilbo-Santander burdinbidea irekita mantendu zen, gaur egun egunean zentzu bakoitzeko hiru tren daudelarik.[7]

Bilbo-Leon burdinbideari dagokionez, 2009an Galtzarako geralekura luzatuta, trenek aldiriko zerbitzua egiten dute Bilbora arte, eta tren bat ibiltzen da 30 minutuko maiztasunaz. Burdinbide hau, aipatutakoen artean guztiz elektrifikatuta dagoen bakarra da.[8]

Geltokia aldatu

Geltokiak sarbide bakarra du, eskaileraz zein arrapalaz irisgarri. Nasa aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da.

Zerbitzuak aldatu

Eskualdeko trenak aldatu

  Renfe Feve
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
R3 Bilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiIrauregiZaramilloSodupeAranguren–GeltokiaMimetizTraslaviñaArtzentalesVillaverde TurtziozKarrantzaGibajaUdallaMarronLimpiasTretoCiceroGamaBerangaHoz de AneroVillaverde de PontonesPuente AgueroOrejoHerasAstilleroMaliañoValle RealNueva MontañaValdecilla Santander
R3b Bilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiIrauregiZaramilloSodupeGueñesAranguren–GeltokiaMimetizTraslaviñaArtzentalesVillaverde Turtzioz Karrantza
R4 Bilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiIrauregiZaramilloSodupeAranguren–GeltokiaAranguren–GeralekuaZallaBalmasedaArla–BerronUngo–NavaMercadilloCadaguaBercedoQuintanaEspinosa de los MonterosRedondoSotoscuevaPedrosaDosante–CidadRobredo–AhedoSoncilloArijaLlanolas RozasMontes Claroslos CarabeosMataporqueraCillamayorSalinas de PisuergaVado–CerveraCastrejon de la PeñaVillaverde–TarilonteSantibañez de la PeñaGuardo–GeralekuaGuardo–Geltokiala EspinaValcuendePuente AlmuheyCerezal de la GuzpeñaPrau de la GuzpeñaLlama de la GuzpeñaValle de las CasasSorribaCistiernala ErcinaBoñarela VeciellaMatallana de ToriuSan FelizAsuncion/Universidad Leon
Matallana

Aldiriko trenak aldatu

  Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  C-4f Bilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiSanta AgedaKastrexanaIrauregiZaramilloQuadraSodupeArtxubeLanbarriGueñesAranguren–GeltokiaAranguren–GeralekuaZallaColegioIbarraBolunburuHerreraBalmaseda Galtzara

Erreferentziak aldatu

  1. EuroFerroviarios. «Irauregi (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. Iberiar Penintsulako trenbide txikietako historia. Fundación de los Ferrocarriles Españoles DL 2005 ISBN 84-88675-97-6. PMC 804307216. (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  3. Roblatik Balmasedarako trenaren kronologia. Via Libre aldizkaria, 465. zenbakia. 2003ko ekaina.
  4. «Santaderretik Bilbora Trenbidearen Konpainia» web.archive.org 2016-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  5. (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril. «Leon-Matallana adarra» (Noiz kontsultatua: 2014-08-31).
  6. (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril. «Bilbo-Robla burdinbidea: geltokiak» (Noiz kontsultatua: 2014-08-31).
  7. (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril. «Bilbo-Robla burdinbidea: ibilbidea» (Noiz kontsultatua: 2014-08-31).
  8. Treneando. «Fevek geraleku berri bat inauguratu zen Balmasedan» (Noiz kontsultatua: 2013-04-07).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Zaramillo Irauregi Kastrexana
Leon–Matallana                                   Bilbo–Concordia