Neil Richard MacKinnon Gaiman[1], Neil Richard Gaiman jaioa, (Portchester, Hampshire, Ingalaterra, 1960ko azaroaren 10a)[2], fikzio labur, eleberri, komiki, eleberri grafiko eta filmen ingeles egilea da. Bere lanen artean Sandman komiki bilduma eta Stardust, American Gods, Coraline, eta The Graveyard Book eleberriak daude. Sari ugari irabazi ditu, besteak beste, Hugo, Nebula, eta Bram Stoker sariak, baita Newbery eta Carnegie dominak. Newbery eta Carnegie dominak lan beragatik irabazi dituen lehen idazlea da, The Graveyard Book (2008) liburuagatik hain zuzen. 2013anThe Ocean at the End of the Lane Urteko Liburu bezala bozkatu zen British National Book Awards sarietan.[3]

Neil Gaiman

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNeil Richard Gaiman
JaiotzaPortchester (en) Itzuli1960ko azaroaren 10a (63 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaMenomonie (en) Itzuli
Familia
AitaDavid Gaiman
Ezkontidea(k)Amanda Palmer  (2011ko urtarrilaren 1a -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakerlezaina, komiki gidoilaria, eleberrigilea, kazetaria, blogaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, idazlea, zientzia-fikzio idazlea, film-zuzendaria, poeta eta television writer (en) Itzuli
Lantokia(k)Minneapolis
Enplegatzailea(k)Bard College (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoafantasia
beldurrezko literatura
zientzia-fikzioa
fantasia iluna
komedia
feminist science fiction (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

neilgaiman.com
IMDB: nm0301274 Allocine: 71862 Allmovie: p333665 TV.com: people/neil-gaiman
Facebook: neilgaiman Twitter: neilhimself Mastodon: neilhimself@mastodon.social Instagram: neilhimself Youtube: UCfmyX1Iy25WXJy630H7q8SQ Last fm: Neil+Gaiman Musicbrainz: 5eb430b0-1c07-41bd-bc04-e0e7a4a8ad1f Songkick: 459799 Discogs: 574063 Allmusic: mn0001516945 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gaimanen familia Poloniako judu eta Ekialdeko Europako beste juduetan du jatorria;[4] bere birraitonak Anberesetik, Belgika, Erresuma Batura emigratu zuen 1914 baino lehen[5] eta bere aitona, Ingalaterra hegoaldera joan zen bizitzera, Portsmoutheko Hampshirera, eta janari-denda kate bat zabaldu zuen. Bere aitak, David Bernard Gaimanek, denda-kate berean lan egin zuen; eta bere ama, Sheila Gaiman (ezkongabetan Goldman) botikaria zen. Bi ahizpa gazteago ditu, Claire eta Lizzy.[6]

Denbora batez, hurbil zegoen Portchester herrian bizi ondoren, Gaimandarrak 1965ean, West Sussexeko East Grinstead herrira mugitu ziren, non bere gurasoek Zientziologiaren Elizaren zentro batean dianetika ikasi zuten; Gaimanen arreba batek Zientziologiaren Elizan egiten du lan Los Angelesen. Gaimanen hitzetan bera ez da zientziologista, eta, judaismoa bezala, Zientziologia bere familiaren erlijioa dela dio.[7] Bere ikuspegi pertsonalari buruz, Gaimanek adierazi du, "uste dut esan dezakegula Jainkoa existitzen dela DC Unibertsoan. Ez nintzateke zutitu eta danborra joko Jainkoaren existentziagatik unibertso honetan. Ez dakit, uste dut 50/50eko aukera dagoela. Ez nau benetan axola."[8]

Gaiman lau urterekin irakurtzeko gai zen. hala esan zuen behin, "Irakurle izan nintzen. Irakurtzea gustuko nuen. Irakurtzeak atsegin ematen zidan. Oso ondo nenbilen eskolan irakasgai gehienetan, ez gaitasun berezirik nuelako, baizik eta eskolan lehen egunean ikasliburuak ematen zizkidatelako eta irakurri egiten nituelako —eta horrek esan nahi du banekiela zen zetorren, irakurria nuelako."[9] Hamar bat urte zituenean, Dennis Wheatleyren lana irakurri zuen eta eragin handia izan zuen beregan, batez ere, The Ka of Gifford Hillary eta The Haunting of Toby Jugg lanek.[10] Inpresio handia eragin zion lan bat J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna izan zen, bere eskolako liburutegian hartua, nahiz eta eleberriaren lehen bi liburukiak bakarrik zituzten. Etengabe atera eta irakurri zituen. Geroago, eskolako ingeleseko saria eta irakurketa saria irabazi zituenean, azkenik, hirugarren bolumena eskuratzeko aukera izan zuen.[9]

Bere zazpigarren urtebetetzean, Gaimanek C. S. Lewisen The Chronicles of Narnia bilduma jaso zuen. Geroago, idazlearen estiloarekiko miresmena adierazi du.[9]

 
Gaiman attended Ardingly College in Ardingly, West Sussex

Lewis Carrollen Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian bere haurtzaroko beste gogoko lan bat izan zen, eta "betirako gustukoen. Alice irakurketa lehenetsia zen, buruz ikasteraino." Batmanen komikiekin ere gozatu zuen umetan.[9]

Gaiman Ingalaterrako Elizaren hainbat eskoletan hezi zen.[11] East Grinsteaden bizi izan da urte askotan, 1965etik 1980ra eta, berriz,1984tik 1987ra.[12] Bere lehen emaztea, Mary McGrath, Zientologia ikasten ari zela ezagutu zuen. Bikotea 1985ean ezkondu zen, Michael, lehen semea, izan ondoren.

Idazle ibilbidea aldatu

Kazetaritza, hasierako idazkera eta literatur eraginak aldatu

Gaiman, Open Rights Group-en babesle, sortzaileen eskubideei buruz dituen kezkez hitzegiten

Haur eta nerabe zela, Gaimanek hainbat idazleen lanak irakurri zituen, hala nola, C. S. Lewis, J. R. R. Tolkien, Lewis Carroll, Mary Shelley, Rudyard Kipling, Edgar Allan Poe, Michael Moorcock, Alan Moore, Steve Ditko,[13] Will Eisner,[14] Ursula K. Le Guin, Harlan Ellison, Lord Dunsany eta G. K. Chesterton.[15][16][17] 19-20 urte inguru zituenean, bederatzi urte zituela aurkitu zuen bere zientzia-fikziozko idazle gogokoenarekin, R. A. Laffertyrekin, kontaktatu zuen eta berak idatzitako Laffertyri buruzko muntaia bidaltzearekin batera idazle bihurtzeko aholkua eskatu zion. Idazleak gutun adoretsu eta informatzaile bat idatzi zion Gaimani, literatur aholkuekin.[18][19]

Gaimanek esan duenez Roger Zelazny izan zen gehien eragin zion egilea,[20] bereziki Gaimanen literatur estiloan eta idazten dituen gaietan ikus daiteke eragin hau.[21] Gaimanek "nire burua jantzi zuten, eta ni idaztera bultzatu ninduten" beste egileak, besteak beste, Moorcock, Ellison, Samuel R. Delany, Angela Carter, Lafferty eta Le Guin dira. Neil Gaimanen inspirazio-iturri izan da ere folk ipuin tradizioa, Otta F Swiren liburuko Skye Uharteari buruzko kondaira aipatuz bere The Truth Is a Cave in the Black Mountainserako inspirazio moduan.[22]

1980ko hamarkadaren hasieran, Gaiman kazetaritzan hasi zen, elkarrizketak egiten eta liburuen kritikak idazten, mundu hura ezagutzeko eta gerora argitaratzen lagunduko zioten kontaktuak egiteko. Asko idatzi zuen eta kritikak egin zituen British Fantasy Societyrako.[23][24] Argitara eman zuen lehen lan profesionala Featherquest istorio laburra izan zen, fantasia istorioa, Imagine Magazinen 1984ko maiatzean.[25]

1984ean, Londresko Victoria geltokian tren baten zain zegoela, Gaimanek Alan Moorek idatzitako Swamp thing topatu eta arretaz irakurri zuen. Mooreen komikienganako hurbilketa fresko eta kementsuak, halako eragina izan zuen Gaimanengan geroago idatzi zuela "hori izan zen, azken saiakera, nire erresistentziak lurra jo zuen unea. Handik aurrera, maiz eta erregularki Londonen dagoen Forbidden Planet dendara komikiak erostera joaten hasi nintzen".[17]

1984an lehen liburua idatzi zuen, Duran Duran bandaren biografia, baita Ghastly Beyond Belief, aipu liburu bat ere, Kim Newmanekin.[15] Nahiz eta Gaimanek lana zeharo txarra zela pentsatu, liburuaren lehen edizioa oso azkar agortu zen. Bere eskubideei uko egitera joan zenean, argitaratzaileak porrot egin zuela jakin zuen.[26][15] Honen ondoren, Penthousek lana eskaini zion baina eskaintza hau errefusatu zuen.[15]

Elkarrizketak eta artikuluak ere Britainia Handiko aldizkari askorentzat idatzi zituen, Knave barneGarai honetan zehar, batzuetan, ezizenez idatzi zuen, Gerry Musgrave, Richard Grey eta "etxe-izen pare bat" barne.[27] Gaimanek esan zuen kazetaritza ibilbidea 1987an bukatu zuela, Britainiar egunkariek egia ez zirenak maiztasunez argitaratzen zituztelako, hain zuzen ere.[28][29] 1980ko hamarkadaren amaieran, Don't Panic: The Official Hitchhiker's Guide to the Galaxy Companion idatzi zuen, bere esanetan, "britaniar umore klasiko" estiloan.[30] Ondoren, aurrerago Terry Pratchett idazle ingelesarekin egingo zuen lankidetzaren hasierak idatzi zituen, Good Omens umorezko eleberriarenak, apokalipsia eragozteari buruzkoa.[31]

Komikiak aldatu

Alan Moore komiki-idazlearen lagun egin ondoren, komikiak idazteari ekin zion Gaimanek,[17] Miracleman hartuz Moorek seriean egindako lana amaitzean. Gaiman eta Mark Buckingham artista serieko hainbat zenbakitan aritu ziren lanean, editorea, Eclipse Comics, porrot egin zuen arte, seriea amaitu gabe utziz. Argitara eman zituen lehen komiki tirak lau Future Shocks labur izan ziren 2000 AD komiki aldizkarirako 1986-87an. Hiru eleberri grafiko idatzi zituen bere kolaboratzaile gogokoenarekin, Dave McKeanekin: Violent Cases, Signal to Noise, eta The Tragical Comedy edo Comical Tragedy of Mr. Punch.[32] Bere lanarekin txundituta, DC Comicsek 1987ko otsailean kontratatu zuen,[33] eta Black Orchid serie mugatua idatzi zuen.[34] Karen Bergerrek, geroago DC Comicsen Vertigoko zuzendari bihurtuko zena, Black Orchid irakurri eta Gaimani lan bat eskaini zion: pertsonaia zahar bat, The Sandman, berriz idaztea, baina bere ukitu propioarekin.[15]

The Sandmanek Dreamen (Amets) pertsonifikazio antropomorfikoaren istorioa kontatzen du, adin gabea, izen askoz ezagutzen dena, Morfeo barne. Seriea 1989ko urtarrilean hasi eta 1996ko martxoan amaitu zen.[35] The Sandmanen zortzigarren alean, Gaimanek eta Mike Dringenberg artistak Death (Heriotz), Dreamen ahizpa nagusia aurkeztu zuten, seriearen pertsonaia nagusia bezain ezagun bihurtuko zena.[36] Death: The High Cost of Living serie mugatuak DCko Vertigo linea 1993an kaleratu eta bultzatuko zuen.[37] Serie erregularreko 75 aleak, ilustratutako testu batekin eta zazpi ipuin biltzen dituen ale berezi batekin batera, 12 liburukitan bildu dira, 14 liburukitan, Death: The High Cost of Living eta Death: The Time of Your Life spin-off-ak kontutan hartzen badira. Parte hartu duten artisten artean, besteak beste, Sam Kieth, Mike Dringenberg, Jill Thompson, Shawn McManus, Marc Hempel eta Michael Zulli daude, Todd Klein letretan, koloreak ematen Daniel Vozzo, eta azalak egiten Dave McKean. Serie hau DCko salduenetako bat bihurtu zen, Batman eta Superman ere eklipsatuz.[38] Les Daniels komiki-historialariak Gaimanen obra "harrigarria" zela adierazi zuen eta The Sandman "fantasiazko, beldurrezko eta umore ironikoko nahasketa, komikietan inoiz ez ikusia" zela oharteman zuen.[39] Paul Levitz DC Comics konpainiako gidoilari eta exekutiboak ikusi zuenez, "The Sandman eleberri grafikoen aparteko lehen arrakasta bihurtu zen, eta, komiki mundura irakurle berriak erakarri zituen, batez ere, unibertsitateko campusetako emakume gazteak, eta Gaiman bera, kultura horren figura ikonikoan bihurtuz zuen."[40]

Gaiman eta Jamie Delano Swamp Thing serieko idazleak izan ziren Rick Veitchen ondoren. DCk Veitchen istorioaren amaiera zentsuratzeko hartutako erabakiaren ondorioz Gaiman eta Delano titulutik erretiratu egin ziren.[41]

1989an Secret Origins serierako bi istorio ekoitzi zituen Gaimanek. Poison Ivyren[42] istorio bat, Mark Buckinghamek marraztua, eta Bernie Mireault eta Matt Wagnerrek ilustratutako Riddleren[43] beste bat. Gaimanek jatorrian Action Comics Weeklyrentzat idatzi zuen istorio bat, 1989an, artxibatu egin zen argitaletxearen kezkengatik, baina azkenean, Green Lantern/Superman: Legend of the Green Flame bezala argitaratu zen.[44]

1990ean, Gaimanek The Books of Magic idatzi zuen, lau zatitako serie txiki bat, munduko magorik handiena izatera deitua den nerabe ingeles bati buruzko istorio baten bidez, DC Unibertsoko zati magiko eta mitologikoetan zehar ibilbide bat egiten duena.[45] Miniserie hau ezaguna egin zen eta John Ney Rieberek jarraipena eman zion.[46]

Gaimanek egin behar zuen Sweeney Todden egokitzapena, Michael Zullik ilustratua Stephen R. Bissetten Taboo argitalpenerako, antologia eten zenean gelditu zen.[47]

1990eko hamarkadaren erdialdean, pertsonaia berri batzuk eta inguru bat sortu zituen, eta Tekno Comixek argitaratutako titulu batean aurkeztuko ziren. Gero, kontzeptuak aldatu eta hiru titulutan banatu ziren, jarraitasun berean: Lady Justice, Mr. Hero the Newmatic Man eta Teknophage,[48] gehi loturak. Gaimanen izena pertsonaien sortzaile gisa nabarmenki agertu zen arren, ez zuen lehen aipatutako liburuetako idazkeran parte hartu.

Gaimanek istorio erdi-autobiografiko bat idatzi zuen Michael Moorcocken Melnibonéko Elric anti-heroiarekiko mutiko baten liluraz Ed Kramerren Tales of the White Wolf antologiarako. 1996an, Gaiman eta Ed Kramerrek The Sandman: Book of Dreams elkarrekin argitaratu zuten. British Fantasy Awarderako izendatua, fikziozko antologia honek Tori Amos, Clive Barker, Gene Wolf, Tad Williams eta beste batzuen historia eta ekarpenekin kontatu zuen.

Gaimanek bi serie idatzi zituen Marvel Comicsentzat. Marvel 1602 zortzi aleko serie mugatua izan zen 2003ko  azarotik 2004ko ekaina arte argitaratua, Andy Kubert eta Richard Isanovek marraztua.[49] The Eternals zazpi aleko serie mugatua izan zen John Romita Jr.ek marraztua eta 2006ko abuztutik 2007ko martxoa arte argitaratua.[50][51]

2009an, Gaimanek bi zatitan Batmanen istorio bat idatzi zuen DC Comicsentzat Batman R. I. P.-en jarraipena izan zedin, Whatever Happened to the Caped Crusader? izenburuarekin A[52] Alan Mooren Whatever Happened to the Man of Tomorrow? Supermanen istorio klasikoaren play-off gisa.[53][54]  Wednesday Comics aldizkarirako Mike Allredek marraztutako hamabi zatitako Metamorpho serie batekin lagundu zuen.[55][56]  Gaimanek eta Paul Cornellek Action Comics # 894 (2010eko abendua) elkarrekin idatzi zuten, Deathen agerraldi bat zuena.[57] 2013ko urrian, DC Comics taldeak The Sandman: Overture kaleratu zuen J.H. Williams III.aren artearekin.[58][59] Gaimanen Angela pertsonaia 2013an Marvel Unibertsoan sartu zen Age of Ultron minisailaren azken alean.[60]

Gaimanek The Sandman Unibertsoa gainbegiratzen du, Vertigok argitaratutako komiki-liburuen linea. Lau serie berriak, House of Whispers, Lucifer, The Books of Magic eta The Dreaming sortzaile talde berriek idatziak dira. Ildo hau 2018ko abuztuaren 8an abiatu zen.[61][62]

Eleberriak aldatu

 
Gaiman 2009an

Terry Pratchett idazlearekin batera, Discworld eleberri sortagatik ezaguna dena, Gaimanek Good Omens nobela argitaratu zen 1990ean.  2011. urtean, Pratchettek esan zuen nahiz eta eleberri guztia bien lankidetzaren ahalegina izan eta ideia gehienak bienak zirela egiazta zitekeen, Pratchettek idazketaren eta edizioaren zati handiago bat egin zuela, Gaimanek Sandmanekin hartua zuen konpromezuagatik besterik ez.[63]

1996ko Gaimanen BBC-ko Neverwhere telesailaren nobelizazioa bakarkako bere lehen eleberria izan zen. Telebista seriearekin batera kaleratu zuten, baina telebistako seriearekin alde nabarmenak ditu. Ordutik, Gaimanek bi aldiz berraztertu du eleberria, Londresko metroarekin ohituta ez dauden estatubatuarrentzat lehen aldiz, eta jatorrizkoarekin pozik ez zegoelako bigarrenez.

1999an, Stardust fantasiazko eleberriaren lehen inpresioak kaleratu ziren. Eleberri estandar bat bezala nahiz testu ilustratu bezala argitaratu izan da.[64] Nobela honetan viktoriar garaiko maitagarrien ipuin eta kulturak eragin handia izan zuten.[65]

American Gods Gaimanen nobela saldu eta sarituenetako bihurtu zen 2001ean.[66] Gaimanek ez du American Godsen zuzeneko bigarren zatirik idatzi, baina pertsonaiak berrikusi ditu. Shadowren Europako bidaiei begiratu bat Eskozian kokatzen duen ipuin batean ikus daiteke, AEBetako jainkoetan garatutako kontzeptu berberak aplikatuz Beowulfen historiari. Anansi Boys 2005. urteko eleberria Anansiri ("Mr. Nancy") buruz ari da, bere bi semeen, erdi-jainkoa bata eta ingeles arrunta bestea, arteko harremana arakatzen duena, bere ondare komuna esploratzen duten bitartean. New York Timeseko salduenen zerrendan lehengo postuan egin zuen debuta.[67]

2008. urtearen amaieran, Gaimanek The Graveyard Book haurrentzako liburu berria kaleratu zuen. Bod izeneko haur baten abenturak kontatzen ditu, familia erahil eta hilerri batean utzia izan ondoren. Rudyard Kiplingen Oihaneko liburuaren eragin handia du. 2009ko urtarrilaren amaieran, hamabost astez, New York Timesen haur-liburu salduenen zerrendan izan zen.[68]

2013an The Ocean at the End of the Lane Urteko Liburu izendatu zuten British National Book Awards sarietan. Eleberriak bere jaioterrira itzuli den gizon baten istorioa kontatzen du, hileta batera joan eta berrogei urte lehenago hasi ziren gertaerak gogoratzen dituela.[69] Norberaren nortasuna bilatzea eta "haurtzaroaren eta helduen arteko deskonexioa" ditu gaitzat.[70]

2016ko irailean, Neil Gaimanek urte batzuz Eskandinaviar mitologiako kontakizunetan lanean aritu zela iragarri zuen.[70] Norse Mythology 2017ko otsailean kaleratu zen.[71]

Filmak eta gidoiak aldatu

Gaimenek BBCko fantasia iluneko Neverwhere telesaila idatzi zuen 1996. urtean. MirrorMask filmaren gidoia bere lagun zen Dave McKeanekin batera idatzi zuen, McKeanek zuzendu zezan. Horrez gain, gidoi japoniarraren itzulpen batean oinarritutako Mononoke printzesa anime filmerako gidoia idatzi zuen ingelesez.[72]

Robert Zemeckisen Beowulfen gidoia idatzi zuen Roger Avaryrekin, elkarkidetza hau bi idazleentzat onuragarria izanik.[73] Gilgamexen epopeiaren egokitzapen zinematografikoan parte hartzeko interesa agertu du Gaimanek.[74]

 
Gaiman Good Omens telesailari buruzko panel batean New Yorkeko Comic Con-ean 2018an.

J. Michael Straczynskiz gain, Gaiman izan zen Babylon 5en azken hiru denboraldietan gidoi bat idatzi zuen pertsona bakarra, bostgarren denboraldiko Day of the Dead atala.[72]

Nicholson Bakerren The Fermata eleberriaren gidoirako gutxienez moldaketaren hiru zirriborro idatzi ditu Gaimanek Robert Zemeckisentzat,[75][76] nahiz eta proiektua bertan behera geratu zen, Zemeckisek Polar Express eta Gaiman-Roger Avaryk idatzitako Beowulf filma egiten zituen bitartean.

Neil Gaiman The History Channeleko Comic Book Superheroes Unmasked dokumentalean agertu zen.

Gaimanen lan originaletako batzuk zinemagintzarako egokitzapena egiteko aukeratu dituzte, besteak beste, Stardust, 2007ko abuztuan estreinatua eta Matthew Vaughnek zuzenduta[77], Charlie Cox, Robert De Niro, Michelle Pfeiffer eta Claire Danes ditu protagonista. 2009ko otsailaren 6an Coralineren stop-motion bertsioa egin zen, Henry Selick zuzendaritzat eta Dakota Fanning eta Teri Hatcher ahotsezko aktoreen paper nagusietan zituela.[7]

Seeing Ear Theatre-ek Gaimanen bi irrati-antzerki burutu zituen, Snow, Glass, Apples, Gaimanen Edurnezuriren berkontaketa eta Murder Mysteries, Erorketaren aurretiko Zeruaren istorio bat, lehenengo krimena egin zenekoa. Bi audio horiek Smoke and Mirrors bilduman argitaratu ziren 1998an.[78]

2009ko Newbery Domina irabazi zuen Gaimanen liburua, The Graveyard Book, pelikula izango da, Ron Howarden zuzendaritzapean.[79]

Gaimanek BBCko Doctor Who zientzia fikzio serieko atal bat idatzi zuen, 2011ean Matt Smith Doktorearen papera egiten zuela bigarren denboraldiz.[80] Grabaketa 2010eko abuztuan hasi zen eta, hasieran, The House of Nothing[81] izenburua izan behar bazuen ere, azkenean, The Doctor's Wife izan zen.[80] Atal honek 2012an Hugo Award for Best Dramatic Presentation (Short Form) irabazi zuen.[82] Gaiman Doctor Whora itzuli zen Nightmare in Silver izeneko atal batekin, 2013ko maiatzaren 11ean emana.[83]

2011ean, Gaimanek Journey to the West film egokitzapen berri baten gidoia egingo zuela iragarri zen.[84][85]

Gaiman bere buruaz egiten agertu zen The Simpsons The Book Job atalean, 2011ko azaroaren 20an emana.[86][87]

2015ean, Starzek Gaimanen American Gods eleberria telebistarako serie bihurtzeko egokitzapenari oniritzia eman zion. Bryan Fuller eta Michael Greenek garatuta, 2017an AEBn eman zen telebistan.[88][89]

Irratia aldatu

2013ko martxoan sei irrati saiotan Neverwhere lana igorri zen, Dirk Maggsek BBC Radio 4 eta Radio 4 Extrarako egokitua. Aktore nabarmenetakoak, besteak beste, James McAvoy Richarden paperean, Natalie Dormer, Benedict Cumberbatch, Christopher Lee, Bernard Cribbens eta Johnny Vegas dira.[90]

2014ko irailean, Gaimanek eta Terry Pratchettek BBC Radio 4rekin bat egin zuten Good Omens eleberriaren lehen dramatizazioa egiteko, abenduan ordu erdiko bost pasarte eta, azkena, ordu beteko konfrontazio apokaliptiko bat emanez.[31]

Jendaurreko emanaldiak aldatu

Gaimanek maiz egiten ditu bere ipuin eta poesiaren irakurketa publikoak eta bere ematzea den Amanda Palmer musikariarekin biran ibili izan da. Horietako emanaldi batzuetan, halaber, abestiak abestu ditu, "nobelagile baten kantuaren bertsioan",[91] nahiz eta, "kanturako ahotsik ez izan".[92]

2015ean, Gaimanek How Stories Last izeneko 100 minutuko hitzaldi bat eman zuen Long Now Foundationentzat narrazioaren izaeraz eta istorioak giza kulturan dirautenari buruz.[93] 2018ko apirilean, Gaimanek The Big Bang Theory telesailan gonbidatu bezala agertu zen, eta bertako fikziozko komiki dendari buruz egin zuen txioa izan zen gai nagusia The Comet Polarization pasartean.[94]

Bloga eta Twitter aldatu

2001eko otsailean, Gaimanek American Gods idazten bukatu zuenean, bere argitaletxeak weblog bat zuen webgune bat sortu zuen sustapenerako, non Gaimanek nobelaren eguneko berrikuspen lana, editoriala eta sustatzeko prozesua deskribatzen zituen. Eleberria argitaratu ondoren, Neil Gaimanen webgune ofizial orokorragoan bilakatu zen.[95]

Gaiman, oro har, Neil Gaiman izatearen eguneroko prozesua deskribatzen du blogean, eta uneko proiektua, edozein dela ere, idazten, berrikusten, argitaratzen edo sustatzen du. Irakurleen mezu elektronikoak argitaratzen ditu eta galderei erantzuten die, modu honetan, zaletuekin zuzeneko elkarreragina izanez. Bloga zergatik idazten duenari buruzko erantzunetako bat "idaztea, heriotza bezala, negozio bakarti bat delako" da.[96]

Blogaren zazpigarren urteurrena ospatzeko, American Gods eleberria dohainik eman zen online hilabete batez.[97]

Gaiman Twitter sare sozialean erabiltzaile aktiboa da, 2018ko ekainean 2,7 milioi jarraitzaile zituela @neilhimself erabiltzaile-izenarekin.[98] 2013an, IGNk Gaiman "Komikilari txiolari onena" izendatu zuen, bere txioak "goren" bezala deskribatuz.[99] Gaimanek ere badu kontu bat Tumblr-en, eta bertan, batez ere, zaleen galderei erantzuten die.[100]

Filmografia aldatu

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2010 Arthur Bere burua (Ahotsa) Falafelosophy/The Great Lint Rush
2011 The Guild Bere burua Downturn
2011 The Simpsons Bere burua (Ahotsa) The Book Job
2013 Jay and Silent Bob's Super Groovy Cartoon Movie Albert the Manservant (Ahotsa)
2015 The Making of a Superhero Musical Melvin Morel
2016 Neil Gaiman Dream Dangerously Bere burua
2018 The Big Bang Theory Bere burua The Comet Polarization
2018 Lucifer Jainkoa Once Upon a Time

Bizitza pertsonala aldatu

Etxea eta familia aldatu

 
Neil Gaiman eta Amanda Palmer (Viena 2011)

Gaiman Wisconsinen dagoen Menomonie herritik gertu bizi da 1992az geroztik. Gaiman, Mary McGrath garai hartako bere emaztearen familiarengana hurbiltzeko mugitu zen bertara. Harekin hiru seme-alaba izan zituen: Michael, Holly eta Madeleine.[15][101][102][103] 2013az geroztik, Gaiman Cambridgen, Massachusetts ere bizi da.[104] 2014an Bard Collegen, New Yorkeko Annandale-on-Hudsonen, arte irakasle izendatu zuen bost urtez.[105]

Amanda Palmer konpositore eta abeslariarekin ezkonduta dago Gaiman, erlazio hau irekia izanik.[106] Bikoteak publikoki iragarri zuen 2009ko ekainean elkarrekin zeudela,[107][108] eta 2010eko urtarrilaren 1ean Twitterren beraien konpromisoa iragarri zuten.[109] 2010eko azaroaren 16an, Amanda Palmerrek legalki loteslea ez den flash mob ezkontza antolatu zuen New Orleansen Gaimanen urtebetetzerako.[110][111] Legez, 2011ko urtarrilaren 2an ezkondu ziren.[112] Abelet Waldman eta Michael Chabon idazleen egongelan ospatu zen ezkontza.[1][113] Palmerrekin ezkondu zenean, bere bigarren izena, Mackinnon, hartu zuen Gaimanek bere izenetako bat izan zedin.[1] 2015eko martxoaren 18an, Facebook eta Twitter kontuen bidez iragarri zuten Palmer bere lehen semeaz haurdun zegoela.[114] Beren semea, Anthony, 2015eko irailaren 16an jaio zen.[115]

Babesa aldatu

2016an, Gaiman, Cate Blanchett, Chiwetel Ejiofor, Peter Capaldi, Douglas Kabina, Jesse Eisenberg, Keira Knightley, Julieta Stevenson, Kit Harington, eta Stanley Tuccirekin batera, Nazio Batuen ACNUR errefuxiatu agentziaren "What They Took With Them" bideoan azaldu zen, errefuxiatu globalei buruzko kontzientzia sortzen laguntzeko.[116][117]

Gaiman Comic Book Legal Defense Fund-eko kontseiluko kide da.[118]

Tori Amosekin adiskidetasuna aldatu

Tori Amos musikaria da Gaimanen lagunik ezagunenetako bat, Sandmanen zalea, Gaimanen lagun bihurtu zen musika proiektu batean erreferentzia egin zionean. Gaimanek, berriz, Stardust bere eleberrian sartu zuen pertsonaia gisa (hitz egiten duen zuhaitz bat). Gerora, Amosek hainbat abestietan aipatu du Neil.[119][120][121] Horrez gain, Gaimanek Amosen Boys for Pele eta Scarlet 's Walk-en birako liburuetarako ipuinak idatzi zituen, American Doll Posse birako libururako gutun bat eta Strange Little Girls diskoko neskato bakoitzaren istorioa. Amosek Gaimanen Death: the High Cost of Living eleberrirako sarrera idatzi eta azalerako posatu zuen. Sister named Desire izeneko abesti bat ere idatzi zuen, Sandmanen pertsonaian oinarritua, Gaimanen tributu albumean sartu zena Where's Neil When You Need Him?

Gaiman Toriren alaba den Tashen aitabitxia da[122] eta biei Blueberry Girl poema idatzi zien.[123] Charles Vess ilustratzaileak poema liburu bihurtu zuen.[124] 2009ko martxoan argitaratu zen, Blueberry Girl izenburupean.

Sariak aldatu

Gaimanek sari asko jaso ditu bere bizitzan zehar, batzuk 10 aldiz baino gehiagotan. Hauek dira garrantzitsuenak:

Lanak aldatu

 
The Sandman

Neil Gaiman sortzaile oparoa izan da. Honako hau bere lan ezagunenen hautaketa bat da.

Komikiak aldatu

  • Black Orchid #1–3 (Dave McKean-ekin, 1988–1989)
  • The Sandman (1989-1996)
  • The Books of Magic #1–4 (John Bolton, Scott Hampton, Charles Vess eta Paul Johnsonekin, 1990–1991)
  • The Spirit: The New Adventures (1998)
  • The Extraordinary Works of Alan Moore (Mark Buckinghamekin, 2003)
  • Eternals #1–7 (John Romita Jr.-ekin, 2007)
  • Death (2009)

Eleberriak aldatu

  • Good omens (Terry Pratchettekin elkarlanean, 1990)
  • Neverwhere (1996)
  • Stardust (1999)
  • American Gods (2001)
  • Coraline (2002)
  • Anansi boys (2005)
  • InterWorld (2007)
  • The Graveyard Book (2008)
  • The Silver Dream (2013)
  • The Ocean at the End of the Lane (2013)
  • Eternity's Wheel (2015)

Haur Liburuak aldatu

  • The Day I Swapped My Dad for Two Goldfish (1997)
  • Otsoak hormetan (The Wolves in the Walls, 2003)
  • Odd and the Frost Giants (2008)
  • Blueberry Girl (2009)
  • Fortunately, the Milk (2013)
  • The Sleeper and the Spindle (2014)

Ipuinak eta poesia aldatu

  • Angels and Visitations: A Miscellany (1993)
  • Smoke and Mirrors (1998)
  • Trigger Warning: Short Fictions and Disturbances (2015)
  • Fragile Things: Short Fictions and Wonders (2006)

Ez Fikzioa aldatu

  • Duran Duran: The First Four Years of the Fab Five (1984) Duran Duran musika taldearen biografia,
  • Don't Panic: The Official Hitchhiker's Guide to the Galaxy Companion (1988) Douglas Adamsen trilogiaren gida.
  • Norse Mythology (2017)

Soinugrabaketak aldatu

  • Warning: Contains Language (1995)Gaimanek irakurritako istorioak, McKeanek musika.
  • Signal to Noise (2000) audio drama.
  • The Neil Gaiman Audio Collection (2004)
  • Where's Neil When You Need Him? (2006) Audioa.

Filmak aldatu

Urtea Izenburua Lana Notes Ref.
Idazle Zuzendari Ekoizle Papera
1997 Princess Mononoke Egokitzaile Japoniar animearen gidoiaren egokitzapena
2003 A Short Film About John Bolton Bai Bai Zuzendaritzan debuta
2005 MirrorMask Bai Gaiman and Dave McKeanen lana, gidoia Gaimanena
2007 Stardust Bai Stardust bere eleberrian oinarritua
Beowulf Bai Bai Roger Avaryrekin. Beowulfen oinarritua [134]
2009 Coraline Coraline bere eleberrian oinarritua
2013 Jay & Silent Bob's Super Groovy Cartoon Movie Bai Animazioako filma. Papera: Albert the Manservant (ahotsa) [135]
2015 The Making of a Superhero Musical Bai Film laburra. Papera: Melvin Morel
2018 How to Talk to Girls at Parties Bai How to Talk to Girls at Parties bere istorio laburrean oinarritua [136]

Telebista aldatu

Telebistarako ere zenbait serietan kapituluak idatzi ditu, adibidez, Neverwhere, Babylon 5, Doctor Who eta beste.

Euskaratuak aldatu

  • Otsoak hormetan (The Wolves in the Walls, 2003). Astiberri, 2004. Itzultzailea: Joxe Rojas.[137]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Neil Richard Gaiman jaioa, "MacKinnon" gehitu zion bere izenari Amanda Palmerekin ezkontzean  (Ingelesez) «Wedding: Palmer — Gaiman» Lexington Minuteman (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  2. (Ingelesez) «Comics Buyer's Guide» Antique Trader (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  3. (Ingelesez) Association, Press. (2013-12-26). «Neil Gaiman novel wins Book of the Year» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  4. (Ingelesez) Golden, Christopher; Bissette, Stephen R., Wagner, Hank. (2008). "The Interview". Prince of Stories: The Many Worlds of Neil Gaiman. New York, New York: St. Martin's Press, 447–449 or. ISBN 978-0-312-38765-5..
  5. Gaiman, Neil. journeys end. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  6. Neil Gaiman's Journal. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  7. a b (Ingelesez) Goodyear, Dana. «Kid Goth.Neil Gaiman’s fantasie» Tne New Yorker (Noiz kontsultatua: 2018/01/06).
  8. (Ingelesez) Whitaker, Steve. (1989, urtarrila). "Neil Gaiman interview". FA (109), 24-29 or..
  9. a b c d (Ingelesez) Abbey, Cherie D.. (2010). Biography Today General Series. Omnigraphics Inc. ISBN 978-0-7808-1058-7...
  10. (Ingelesez) bloomsreader. (2013-10-10). «Before there was Ian Fleming, there was Dennis Wheatley» Bloomsbury Reader (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  11. (Ingelesez) Hooton, Amanda. (2017-02-16). «Deeply unfashionable but wildly successful: author Neil Gaiman is living his own fantasy» The Sydney Morning Herald (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  12. (Ingelesez) «Gaiman "not sad" to see the end of childhood home - East Grinstead Online» East Grinstead Online 2015-11-24 (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  13. Darren Wilshaw. In Search Of Steve Ditko (2007). (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  14. (Ingelesez) Gaiman, Neil. (2017-03-07). «Neil Gaiman on Will Eisner: 'He thought comics were an artform – he was right'» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  15. a b c d e f Abbey p. 68
  16. (Ingelesez) Gaiman, Neil. (2014-10-18). «My hero: Mary Shelley by Neil Gaiman» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  17. a b c (Ingelesez) Olson, Steven P.. (2005). Neil Gaiman. The Rosen Publishing Group ISBN 9781404202856. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  18. «Lafferty Lost and Found | This Land Press - Made by You and Me» thislandpress.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  19. (Ingelesez) Barnett, David. (2014-08-13). «RA Lafferty – the secret sci-fi genius more than ready for a comeback» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  20. "Of Meetings and Partings" Neil Gaiman, This Mortal Mountain: Volume 3 of The Collected Stories of Roger Zelazny-ren sarrera, NESFA Press, David G. Grubbs, Christopher S. Kovacs, eta Ann Crimminsek editatua, 2009, 12. orrialdea.
  21. (Ingelesez) Walton, Jo. (2012-11-11). «Something Else Like… Roger Zelazny» Tor.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  22. (Ingelesez) Lee, Felicia R.. (2014-06-13). «A Literary Expert on Driving in the Dark» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  23. «Neil Gaiman | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  24. (Ingelesez) Booker, M. Keith. (2010-05-11). Encyclopedia of Comic Books and Graphic Novels [2 volumes: [Two Volumes]. ] ABC-CLIO ISBN 9780313357473. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  25. «Neil Gaiman, por David Caro» www.tebeosfera.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  26. Talks at Google. Neil Gaiman: "Fragile Things" | Talks at Google. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  27. «Neil Gaiman's Journal: Rumour control?» web.archive.org 2012-02-15 (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  28. (Ingelesez) Gaiman, Neil. (2010-01-29). «This is why I stopped being a journalist in 1987. Just as true today: http://bit.ly/7qIV1t» @neilhimself (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  29. (Ingelesez) Kanazawa, Satoshi. British Newspapers Make Things Up. (Noiz kontsultatua: 2019/01/06).
  30. «Science Fiction Weekly Interview» web.archive.org 2008-06-12 (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  31. a b «BBC - Radio 4 to make first ever dramatisation of Good Omens - Media Centre» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  32. «DAVE MCKEAN ehundura konplexuko unibertsoa» www.entzun.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  33. (Ingelesez) Bender, Hy. (1999). The Sandman Companion. DC Comics, 20-22 or. ISBN 978-1563894657..
  34. (Ingelesez) Irvine, Alex. (2008). "Black Orchid". In Dougall, Alastair. The Vertigo Encyclopedia. London, United Kingdom: Dorling Kindersley, 32–34 or. ISBN 978-0-7566-4122-1..
  35. Manning "1980s" Dolanen, 238 o.:"Komiki moderno seriatuen lorpen handienetako batean, Neil Gaiman idazleak The Sandman hirurogeita hamabost gai sortu zituen, eta beldurrezko eta fantasiazko mundu konplexu bat aurkezten die irakurleei".
  36. Manning "1980s" Dolanen, 240 o.:"Neil Gaimanek, Mike Dringenberg marrazkilariak lagunduta, Death (heriotza) pertsonaia aurketu zion publiko liluratu bati... Heriotza bat-bateko arrakasta izan zen eta Sandman bera baino ezagunagoa egin zela esan liteke ".
  37. Manning "1990s" Dolanen, 262 o.: "1993ko martxoan, DC Comicsek hiru zenbakidun serie mugatu bat egin zuen:Death: The High Cost of Living... Neil Gaimanek idatzi eta Chris Bachalo komiki-izar berriak marraztuta, The High Cost of Living ezaugarri nabarmena zuen, gainera: bere azalak logotipo berri bat erakusten zuen. Debut honekin jaio zen DC irakurle helduaren aztarna berria, Vertigo ".
  38. (Ingelesez) Hoad, Phil. (2013-10-22). «Neil Gaiman and Dave McKean: how we made The Sandman» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  39. (Ingelesez) Daniels, Les. (1995). "The Sandman's Coming: A New Approach to Making Myths". DC Comics: Sixty Years of the World's Favorite Comic Book Heroes. New York, New York: Bulfinch Press, 206 or. ISBN 978-0821220764...
  40. (Ingelesez) Levitz, Paul. (2010). "The Dark Age 1984–1998". 75 Years of DC Comics The Art of Modern Mythmaking. Cologne, Germany: Taschen, 567 or. ISBN 9783836519816...
  41. (Ingelesez) Duncan, Randy; Smith, Matthew J.. (2013). Icons of the American Comic Book: From Captain America to Wonder Woman. ABC-CLIO ISBN 9780313399237. (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
  42. (Ingelesez) Dougall, Alastair, ed., Manning, Matthew K.. (2014). "1980s". Batman: A Visual History. London, United Kingdom: Dorling Kindersley, 183 or. ISBN 978-1465424563..
  43. Manning "1980s" Dougallen (2014), 179: o.Secret Origins Special No. 1 "Gaimanek Riddler-en istorioa idatzi zuen, Bernie Mireault artistaren laguntzaz."
  44. (Ingelesez) Martin, Brian. (2017, abuztua). "Where the Action is...Weekly". Back Issue! (98): 77. .
  45. Manning "1990s" Dolanen, 247 o.: "Neil Gaimanek Timothy Hunter ikasle magikoaren abenturen kronika egin zuen minisail honetan. Gai bakoitzak magiaren erresumak esploratzen zituen, pintore desberdinek erretratatzen zitun bezala ".
  46. «Tegneserier :: Interview with John Ney Rieber :: SERIEJOURNALEN» web.archive.org 2008-06-20 (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  47. «Get Your Free Neil Gaiman And Michael Zulli Sweeney Todd Comic Here» www.bleedingcool.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  48. «Teknophage - neilgaiman.info» www.neilgaiman.info (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  49. (Ingelesez) Gilbert, Laura, ed., Manning, Matthew K.. (2008). "2000s". Marvel Chronicle A Year by Year History. London, United Kingdom: Dorling Kindersley, 317 or. ISBN 978-0756641238..
  50. «CCI XTRA: Spotlight on Neil Gaiman | CBR» www.cbr.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  51. «Following in the Footsteps: Romita Talks "Eternals" - Comic Book Resources» web.archive.org 2013-10-15 (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  52. Cowsill, Alan "2000s" Dolanen, 337 o.: "Neil Gaiman idazlea eta Andy Kubert marrazkilaria elkartu egin ziren Batman hildakoarentzat gaubeila baten istorio hunkigarri bat aurkezteko... Dark Knighten istorioa luzearei maitasun-abesti bat... SFXen Komiki Onenaren saria irabazi zuen 2010ean."
  53. «CCI: DC One Weekend Later - Gaiman on "Batman" | CBR» www.cbr.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  54. (Ingelesez) «SDCC '08 - More on Gaiman-Batman with Dan DiDio» Newsarama (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  55. Cowsill "2000s" Dolanen, 338 o.: "[Serieak] hamabost istorio jarraitu zeuzkan, barne... 'Metamorpho 'Neil Gaimanen gidoiarekin eta Michael Allredek ilustratua'.
  56. «Gaiman & Allred on Metamorpho | CBR» www.cbr.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  57. «Neil Gaiman Co-Wrote Action Comics #894?» www.bleedingcool.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  58. (Ingelesez) Armitage, Hugh. (2012-07-13). «Neil Gaiman returns to 'The Sandman'» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  59. Hudson, Laura. (2013-07-25). «25 Years Later, Neil Gaiman's Sandman Returns With a Prequel» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  60. «Gaiman Returns to Marvel, Brings "Spawn's" Angela | CBR» www.cbr.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  61. Bishop, Bryan. (2018-03-01). «Neil Gaiman is turning The Sandman into an expanded comics universe» The Verge (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  62. Polo, Susana. (2018-03-01). «The Sandman Universe is Neil Gaiman’s next comics project» Polygon (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  63. «The Annotated Pratchett File v9.0 - Words from the Master» www.lspace.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  64. Gaiman, Neil. on Stardust and Chu and 5 books, three of which are already written. (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  65. (Ingelesez) Newbery Award Winning Authors. PediaPress (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  66. «Neil Gaiman - American Gods wins a Hugo!» web.archive.org 2013-09-20 (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  67. «The New York Times > Books > Best-Seller Lists > Hardcover Fiction» web.archive.org 2013-10-27 (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  68. Gaiman, Neil. Beyond tea. (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  69. (Ingelesez) Byatt, A. S.. (2013-07-03). «The Ocean at the End of the Lane by Neil Gaiman – review» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  70. a b (Ingelesez) «With The Ocean at the End of the Lane, fantasy master Neil Gaiman presents a mythical view of childhood's fears» Nashville Scene (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  71. (Ingelesez) «Neil Gaiman Puts His Spin On Thor In Norse Mythology Novel» Comicbook.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  72. a b (Ingelesez) Golden, Christopher; Bissette, Stephen R., Wagner, Hank. (2008). "The Scripts". Prince of Stories: The Many Worlds of Neil Gaiman. New York, New York: St. Martin's Press, 413–448 or. ISBN 978-0-312-38765-5..
  73. «Neil Gaiman and Roger Avary: Shaping Beowulf's story | STV Video» web.archive.org 2012-06-25 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  74. (Ingelesez) Ambrose, Tom. (December 2007). «He Is Legend» Empire p. 142 (Noiz kontsultatua: 2019/01/08).
  75. «Neil Gaiman | Cool Stuff | Essays | Essays About Neil | Neil Gaiman's Film Work» www.neilgaiman.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  76. «Neil Gaiman Takes Hollywood | UGO.com» web.archive.org 2011-05-13 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  77. (Ingelesez) Berria.eus. «Komikiak maite ditu Vaughnek» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  78. Neil, Gaiman. (1998). Smoke and mirrors : short fictions and illusions. (1. argitaraldia) Avon Books ISBN 0380973642. PMC 38884018. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  79. (Ingelesez) «Ron Howard in Talks to Direct Disney's 'Graveyard Book' (Exclusive)» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  80. a b (Ingelesez) «SFX | GamesRadar+» gamesradar (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  81. (Ingelesez) Masters, Tim. (2010-05-24). «Gaiman on power of writing Dr Who» BBC News (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  82. «The 2012 Hugo Awards Liveblog | Genreville» web.archive.org 2013-10-13 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  83. (Ingelesez) Jeffery, Morgan. (2012-11-09). «Doctor Who Gaiman on 'scary' Cybermen» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  84. Gaiman, Neil. A quick in and out. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  85. (Ingelesez) «Neil Gaiman to script 'Journey' - Entertainment News, International Top Story, Media - Variety» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  86. (Ingelesez) «Gaiman to guest star on Simpsons» BBC News 2011-01-13 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  87. (Ingelesez) «Neil Gaiman on His Simpsons Appearance, Teen Lit and Trolls» CBR 2011-11-19 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  88. (Ingelesez) «Neil Gaiman's 'American Gods' gets series order at Starz» EW.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  89. «Jainkoak gure artean» www.kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  90. (Ingelesez) «BBC Radio 4 Extra - Neil Gaiman - Neverwhere - About Neverwhere» BBC (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  91. (Ingelesez) Sisario, Ben. (2012-06-05). «Amanda Palmer Takes Connecting With Her Fans to a New Level» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  92. (Ingelesez) «Amanda Palmer & Neil Gaiman, Queen's Hall, Edinburgh» The Independent 2012-08-14 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  93. «Neil Gaiman: How Stories Last - The Long Now» longnow.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  94. «What Neil Gaiman Did On The Big Bang Theory» CINEMABLEND 2018-04-20 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  95. «Neil Gaiman» neilgaiman.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  96. Gaiman, Neil. M is for Mirrors you'll stare in forever/ N is for Night and for Nothing and Never. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  97. Gaiman, Neil. Death, and Free revisited.. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  98. «Neil Gaiman (@neilhimself) | Twitter» twitter.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  99. (Ingelesez) Yehl, Joshua. (2013-02-20). «The Best Tweeters in Comics» IGN (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  100. (Ingelesez) «Neil Gaiman» Neil Gaiman (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  101. Gaiman, Neil. All Questions, All the Time. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  102. (Ingelesez) Rabinovitch, Dina. (2005-12-12). A writer's life: Neil Gaiman. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  103. «Furor keeps building over author's $45,000 speech fee» Star Tribune (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  104. (Ingelesez) Gaiman, Neil. (2013). The Ocean at the End of the Lane. William Morrow and Company, azal-hegala or. ISBN 978-0062255655..
  105. (Ingelesez) Bury, Liz. (2013-11-01). «Neil Gaiman becomes professor at US college» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  106. (Ingelesez) «Amanda Palmer Gets Intimate» www.out.com 2012-09-20 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  107. «Amanda Palmer, Neil Gaiman Perform Together in NYC» Spin 2009-06-03 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  108. Gaiman, Neil. Telling the World: An Official Announcement. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  109. (Ingelesez) Palmer, Amanda. (2010-01-01). «new years was all that and more. might have told @neilhimself i'd marry him but also might have been drunk. heading to breakfast.» @amandapalmer (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  110. «blog « amanda palmer» web.archive.org 2010-11-20 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  111. Gaiman, Neil. The Wedding Mystery Explained. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  112. «Amanda Palmer and Neil Gaiman Marry | Ology» archive.ph 2012-09-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  113. «Neil Gaiman And Amanda Palmer’s Wedding In TwitPics» www.bleedingcool.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  114. Reporter, Meredith Goldstein-. «Amanda Palmer is pregnant - The Boston Globe» BostonGlobe.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  115. Gaiman, Neil. Our Not-So-Humble Bundle.. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  116. (Ingelesez) «2016 Stories» World Refugee Day (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  117. (Ingelesez) «What They Took With Them» World Refugee Day 2016-09-07 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  118. «CBLDF- Articles: Neil Gaiman Talks Sandman, CBLDF on NPR» web.archive.org 2009-08-14 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  119. MrPopcultfan. Tori Amos - Tear in Your Hand (Lyrics). (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  120. «Everything Tori | Carbon» web.archive.org 2010-09-22 (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  121. «Everything Tori | Space Dog» web.archive.org 2010-09-23 (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  122. Gaiman, Neil. listening to unresolving. (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  123. Neil. Blueberry Girls. (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  124. News from Green Man Press » Blog Archive » Blueberry Wanderings. (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  125. «1991 Harvey Award Nominees and Winners» www.hahnlibrary.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  126. (Ingelesez) «1991 Award Winners & Nominees» Worlds Without End (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  127. (Ingelesez) «1990s» Comic-Con International: San Diego 2012-12-02 (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  128. «The Locus Index to SF Awards: 2000 Bram Stoker Awards» web.archive.org 2010-04-03 (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  129. a b (Ingelesez) «2002 Award Winners & Nominees» Worlds Without End (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  130. (Ingelesez) «2006 Award Winners & Nominees» Worlds Without End (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  131. The Shirley Jackson Awards » 2010 Shirley Jackson Awards Winners. (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  132. «The Locus Index to SF Awards: Index of Literary Nominees» web.archive.org 2013-10-14 (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  133. Gaiman, Neil. (Insert amazed and delighted swearing here). (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  134. (Ingelesez) Boyd, Betsy; Boyd, Betsy. (2007-07-26). «Stars align for Neil Gaiman» Variety (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  135. Jay and Silent Bob's Super Groovy Cartoon Movie (2013). (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  136. (Ingelesez) «Elle Fanning to Star in Neil Gaiman Adaptation 'How to Talk to Girls at Parties' (Exclusive)» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  137. (Gaztelaniaz) «Otsoak hormetan - Astiberri Ediciones» www.astiberri.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).

Kanpo estekak aldatu