Lewis Carroll, (jaiotza izena, Charles Lutwidge Dodgson, Daresbury, Cheshire, Ingalaterra, 1832ko urtarrilaren 27Guildford, Surrey, Ingalaterra, 1898ko urtarrilaren 14) idazle, matematikari eta argazkilari britainiarra izan zen. Dudarik gabe, mundu osoan ezaguna izan bazen Alice's Adventures in Wonderland (Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian) bere idazlanagatik izan zen.

Lewis Carroll

(1855)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles Lutwidge Dodgson
JaiotzaDaresbury (en) Itzuli1832ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Ingalaterra
BizilekuaIngalaterra
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
HeriotzaThe Chestnuts (en) Itzuli eta Guildford1898ko urtarrilaren 14a (65 urte)
Hobiratze lekuaSurrey
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaCharles Dodgson
AmaFrances Jane Lutwidge
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaChrist Church (en) Itzuli
Oxfordeko Unibertsitatea
Rugby School (en) Itzuli
Richmond School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaMaster of Arts (en) Itzuli
HizkuntzakIngeles britainiarra
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, logikaria, argazkilaria, poeta, Diakonoa, haur literatura idazlea, eguneroko-idazlea, eleberrigilea, idazlea, autobiografialaria eta filosofoa
Lateralitateaezkerra
Lantokia(k)Ingalaterra
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Lewis Carroll
Genero artistikoahaur literatura
logika matematikoa
literary nonsense (en) Itzuli
olerkigintza
Aljebra lineala
social choice theory (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

IMDB: nm0140902 IBDB: 7319
Last fm: Lewis+Carroll Musicbrainz: 1bfc42b4-ba8f-4303-87e5-518c8a91eb44 Discogs: 435140 IMSLP: Category:Carroll,_Lewis Allmusic: mn0001609412 Find a Grave: 2213 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Dodgsonen arbasoak Ingalaterrako iparraldekoak ziren. Horietako gehienak armadan eta elizan hartu zuten lanbidea. Bere birraitona apezpikua izan zen; bere aitona, armadako kapitaina. Hau gerran hil egin zen bere seme-alabak txikiak zirenean.

Charles Dodgsonen aitak, Charles ere zuena izena, elizako karrera aukeratu zuen. 1827an bere lehengusinarekin ezkondu zen eta herri txiki bateko parrokoa izan zen.

Honen seme Charles Cheshireko Daresbury parrokia txikian jaio zen. Dodgson bikotearen seme-alabetarik hirugarrena izan zen eta mutiletarik lehena. Gero beste zortzi seme-alaba etorri ziren –zazpi neska eta lau mutil, guztira- eta denak bizi ziren helduak izan arte, garai horretan oso arraroa izan zena. Charlesek zazpi urte zituenean bere aita Ipar Yorkshireko Croft-on-Teesko parroko izendatu zuten. Beraz, familia osoa hango erretoretxe handira joan zen eta han bizi ziren 25 urtez.

Charles gazteak bere etxean bertan jaso zuen hezkuntza. Bere haurtzaroko irakurketek adimenez aurreratua zela erakusten dute: zazpi urterekin John Bunyanen The Pilgrim’s Progress liburua irakurri zuen. Minusbalia bat eduki zuen: totela zen, eta honek eragin kaltegarria zekarkien bere gizarte-harremanei. Gorreria ere zuen eskuineko belarrian gaixotasun baten kariaz. Hamabi urterekin eskola pribatu batera bidali zuten Richmondera, non oso pozik egon baitzen, eta 1845ean Rugby Schoolera lekualdatu zuten, non txartoago egon baitzen.

 
Lewis Carroll bere argazki kamaren lentea garbitzen. Oscar Gustav Rejlanderren argazkia.

Rugby School utzi zuen 1850ko amaieran eta 1851ko urtarrilean Oxfordeko Unibertsitatera joan zen, non bere aitaren “college”an sartu baitzen, Christ Church-en. Hala ere, bigarren egunean etxera itzuli behar izan zuen, bere amaren heriotza dela eta. Izan ere, meningitis batek ama eraman zuen berrogeita zazpi urte zituenean.

Amaren heriotzak sortu zizkion sentimenduak zirenak zirela, ez zuten aldendu Oxfordera eraman zuen helburutik. Charles oso adimentsua zen eta emaitza bikainak lortu zituen. 1857an matematiketako irakasle postu bat lortu zuen Christ Churchen. Hogeita sei urtez jardun zuen horretan. 1861ean diakono ordenatu zuten.

Oxforden epilepsia diagnostikatu zioten, zeina estigma gogorra zen garai horretan. Hala ere, Illinoiseko (Chicago) Unibertsitateko zuzendariak, John R. Hughes, akats bat izan zela aldarrikatu du.

Argazkigintza aldatu

1856an Lewis Carrollek beste arte bat aurkitu zuen: argazkigintza, hasiera batean, bere osaba Skeffington Lutwidgen eraginez, eta gero Oxfordeko bere lagun batena, Reginald Southeyrena, eta Oscar Gustav Rejlanderena (argazkigintzaren aitzindariarena). Dodgsonek berehala lortu zuen bikaintasuna arte honetan, bere barruko filosofiaren adierazpena bihurtu zuena: jainkotasunaren sinesmena, kontuan harturik jainkotasuna edertasuna zela berarentzat. Bere ustez, edertasuna zen hobezintasun moral, estetiko edo fisikoa. Argazkigintzaren bidez, Carroll saiatu zen bateratzen askatasunaren eta edertasunaren ereduak Edeneko errugabetasunarekin, non gorputza eta gisa harremanak goza daitezkeen erru sentimendurik gabe. Heldua zenean ideia hori edertasunaren bilaketa bihurtu zen, grazia egoera baten gisa: galdutako errugabetasuna berreskuratzeko bidea. Aurrekoak, antzerki zaletasunarekin batera, arazoak eragin zizkion viktoriar moralarekin, baita bere familiaren jatorri anglikanoekin. Bere biografo nagusiak, Morton Cohenek, esan zuenez, Carrollek uko egin zion bekatu orijinalari buruzko jatorri kalbinistari eta bere lekuan ipini zuen berezko jainkotasunarena.

 
Alice Liddellen argazkia, Lewis Carrollek aterata. (1858)

Bere argazkilari-jarduerari buruzko libururik zehatzenak (Lewis Carroll, Photographer, Roger Taylor (2002)), geratu diren Carrollen argazki guztiak sailkatzen ditu. Taylorrek kalkulatu du Carrollen argazkien erdia baino gehiago neskatoen erretratoak zirela. Modelo gisa gehien aritu zena Alexandra Kitchin («Xie») izan zen, Winchesterreko katedraleko deanaren alaba. Lau urtetik hamasei urtera arte, berrogeita hamar aldiz atera zizkion argazkiak. 1880an argazkia bainujantziz ateratzen saiatu zen, baina ez zioten utzi. Dodgsonek biluzien argazkiak itzultzen zizkietela familiei edo apurtzen zituela suposatu da. Pentsatzen zen horrelako argazki guztiak galdurik zeudela, baina biluzien sei argazki aurkitu dira. Seietatik lau argitaratuak izan dira eta beste biak ia ezezagunak dira. Argazki horiek eta beren zirriborroek Dodgson pedofiloa zelako zurrumurrua sortarazi zuten. Goi mailako pertsonaien erretratuez gain, paisaiak eta anatomiari buruzko ikasketak ere egin zituen maiz.

Argazkigintzak erraztu zion bere garaiko gizartearen goiko mailetan sartzea. Bere estudioa eduki zuenean goi mailako pertsonaiei egin zizkien erretratuak: John Everett Millais, Ellen Terry, Dante Gabriel Rossetti, Julia Margaret Cameron eta Alfred Tennyson. Paisaiak ere egin zituen maiz.

Ekoizpen aipagarria aldatu

Argazkigintzan aritzeari utzi zion bat-batean 1880an. Hogeita lau urte pasa eta gero arte hori menperatzen zuen eta Christ Church Oxfordeko elizako Tom Quad eremuan zeukan bere estudioa. Hiru mila argazki inguru sortu zituen. Mila baino gutxiago gordeta daude, besteak galdu edo apropos apurtu egin ziren. Arduraz erregistratzen zituen argazkien sorketaren gorabeherak, baina bere erregistroa suntsitu zuten. Hil eta gero, bere argazkilari-lanak jaso zuen onarpena Julia Margaret Cameronenarekin batera, argazkilari piktoralisten errebindikazioei eta Bloomsbury taldearen laguntzari esker (talde horretan zegoen Virginia Woolf idazlea). Gaur egun, viktoriar garaiko argazkilaririk onenetakoa izan zela onartzen da, eta ziur aski gaur egungo argazkigintza artistikoan eragin handia izan zuena.

Literatur karrera aldatu

Dodgsonek olerkiak eta ipuinak idatzi zituen. Aldizkarietara bidaltzen zituen eta arrakasta apala lortu zuen. 1854 eta 1856 artean, bere idazlanak The Comic Times eta The Train estatu-mailako aldizkarietan agertu ziren, baita hedapen txikiagoko Whitby Gazette eta Oxford Critic agerkarietan ere. Idazlan horiek gehienak umorezkoak eta satirikoak dira.

1856an ospetsu egingo zuen goitizenarekin argitaratu zuen bere lehen idazlana The Train aldizkarian: "Solitude" izeneko olerki erromantikoa, Lewis Carrollek sinatutakoa. Goitizena bere amaren izen-abizena latinera lehenik eta ingelesera gero itzultzean asmatu zuen: Lutwidge Charles Ludovicus Carolus bihurtu zen, eta hau Lewis Carroll.

[[1856]an ere, Henry Liddell, dean berria heldu zen Christ Churchera bere emazte eta alabekin batera. Carrolek adiskidetasun handia egin zuen emazte eta hiru alabekin: Lorina, Alice eta Edith. Sarritan eraman zituen neskak ibaiara picnic bat egitera, Godstowen edo Nunehamen.

 
Alicen irudia, John Tennielek eginda.

Horretako txango batean, 1862an uztailaren 4an, Dodgsonek ospetsu bihurtu zuen istorioa asmatu zuen. Robinson Duckworth bere lagun apaizarekin batera, hiru ahizpak (Lorina, hamahiru urtekoa, Alice, hamar urtekoa, eta Edith, zortzi urtekoa) eraman zituen Tamesis ibaitik txalupan ibiltzera. Dodgsonek bat-batean asmatu zuen neskak liluratu zituen istorioa. Txangoa amaitu eta gero, Alicek eskatu zion istorioa idaztea. Gau osoa pasatu zuen eskuz idazten eta hurrengo Gabonetan Alice Liddelli oparitu zion. Eskuko idazlanak Alice's Adventures Under Ground (Aliceren lurpeko abenturak) izenburua zuen eta idazlearen marrazkiak zituen. Istorioaren protagonista Alice Liddell bera zela pentsatu zen, baina Dodgsonek hori ukatu zuen.

Hiru urte geroago, bere eskuko idazlanak irakurleen artean arrakasta izan zuenez gero, Dodgsonek Macmillan argitaldariari eraman zion, istorioa doitu eta gero. 1865ean argitaratu zen Alice's Adventures in Wonderland (Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian) izenburuarekin, Lewis Carrollek sinatuta. Lehen argitalpenaren marrazkiak John Tennielek egin zituen.

Lortutako arrakasta eskergak bigarren zatia idaztera behartu zuen: Through the Looking-Glass and what Alice Found There (Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena).

Eztabaidak eta zalantzak aldatu

Drogen kontsumoa aldatu

Asko hitz egin da Dodgsonek drogak hartzen zituen gaiari buruz. Ez dago froga argirik, baina gehienek noizean behin laudanoa hartzen zuela uste dute. Laudanoa bere garaian asko erabilitako analgesikoa da eta ziur aski Dodgsoni artritisaren minaren aurka lasaigarri izan zitzaion. Laudanoa opiotik eratortzen da eta dosi handietan hartzen bada eragin psikotropikoak izan ditzake. Hala ere, inork ez du uste Dodgsonek abusatu zuenik.

Beste aldetik, batzuek uste dute Alicek sufritzen dituen eldarnioak substantzia psikodelikoen erreferentzia direla. Adibidez, Amanita Muscaria zizak makrostesia eta mikrostesia dakartza eta hori da Aliceri gertatu zitzaiona zizak jatean.

Apaizgoa aldatu

Dodgsonek nahitaezkoa zuen apaiza izatea, Christ Churcen bizi zelako. Hala ere, ideia hori ukatzen hasi zen eta diakono bihurtzea atzeratu zuen 1861era arte. Urte bat geroago, apaiz bihurtu behar zuen, baina uko egin zion apaizgoari. Henry Liddelli jakinarazi zion bere erabakia eta honek esan zion Christ Churchetik alde egin beharko zuela, baina, hala ere, eta ez dakigu zergatik, iritziz aldatu zuen eta utzi zion Christ Churchen geratzen.

Inork ez daki zergatik uko egin zion apaizgoari. Batzuek uste dute bere toteltasunagatik izan zela. Hala ere, Dodgsonek jendaurrean hitz egiten zuen arazorik gabe, baita ipuinak kontatu ere. Gainera, bere azken urteak, nahiz eta apaiza ez izan, predikatzen zuen. Beraz, hori ezin da izan zergatia.

Lewis Carroll Jack Destripatzailea izango ote zen susmoa aldatu

Nahiz eta beti ameslari kaltegabetzat jo, 1996an Richard Wallace autoreak, Jack Destripatzailearen goitizenpean ezkutatuta zegoen gizona Lewis Carroll izan zela salatu zuen.[1] Ustez salatzen zuten frogak, 1888ko udazkeneko hilketa baino hemeretzi urte lehenagoko bere liburuetan idatzitako esaldi kriptikoak ziren. Teoria honen arabera, idazle desorekatuak arrastoak utzi zituen bertan, egin nahi zituen krimenak aurreratzen.[2]

Bibliografia aldatu

  • 1845 - Useful and Instructive Poetry
  • 1848 - The Rectory Magazine
  • 1850-1853 - The Rectory Umbrella
  • 1855-1862Mischmasch
  • 1856-1857 - The Train, (aldizkaria)]] - kolaborazioak
  • 1858 - The Fifth Book of Euclid Treated Algebraically
  • 1860 - A Syllabus of Plane Algebraic Geometry, Systematically Aranged with Formal Definitions, Postulates, and Axioms
  • 1860 - Notes on the First Two Books of Euclid, Designed for Candidates for Responsions
  • 1864 - Alice's Adventures Under Ground (1886an argitaratua)
  • 1865 - Alice's Adventures in Wonderland (Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian)
  • 1866 - Condensation of Determinants, Being a New and Brief Method for Computing their Arithmetic Values
  • 1867Russian Journal
  • 1867 - An Elementary Treatise on Determinants with their Application to Simultaneous Linear Equations and Algebraic Geometry
  • 1867 - Bruno's Revenge (1924 argitaratua)
  • 1868 - The Fifth Book of Euclid Treated Algebraically, so far as it Relates to Commensurable Magnitudes.
  • 1869 - Phantasmagoria and Other Poems
  • 1872 - Through the Looking-Glass, and what Alice found there (Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena)
  • 1873 - The Enunciations of Euclid I-VI, Together with Questions on the Definitions, Postulates, Axioms, &c.
  • 1873 - The Vision of the Three T's
  • 1875 - The Hunting of the Snark
  • 1876 - The Game of Logic
  • 1879 - Euclid and His Modern Rivals
  • 1882 - Euclid, Books I, II
  • 1883Rhyme and Reason
  • 1885 - Supplement to Euclid and His Modern Rivals
  • 1885 - A Tangled Tale'
  • 1889 - The Nursery Alice
  • 1889 - Sylvie and Bruno
  • 1893 - Sylvie and Bruno Concluded
  • 1896 - Symbolic Logic, Part I
  • 1898 - Three Sunsets and Other Poems

Euskaraz aldatu

Sei argitalpen daude nola-halako ahalegin txukuna egin dutenak obra hau euskarara ekartzeko:[3]

  1. 1968an Imanol Berriatuaren itzulpena izan zen lehena, La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxearen eskutik, Alizia gauza miragarrien munduan izenburuarekin.[3][4]
  2. Bigarrena Jose Maria Satrustegik egina da, Montserrateko abadetxearen babespean, 1974an, Alizia izenburuarekin, eta 34 orrialde eskasetan. Laburpen bat izan zela pentsatzekoa da, agian Carrollek The Nursery Alice izenburuarekin kaleratu zuen laburpenaren itzulpena.[3]
  3. Urte gutxi batzuk geroago, 1979an, lehen edizio txukuna iritsi zitzaigun Lur argitaletxearen babespean, Alizia herrialde harrigarrian izenburuarekin.[5] Xabier Egaña izan zen ilustratzailea, eta Cruz Mujika Arbizu itzultzailea. Hordago bilduma guztiz gogoangarrian argitaratu zuten, London, Salgari, Twain eta enparau idazle ezinbestekoen obrekin batera, poltsikoko edizioetan. Argitalpen horrek izan zuen berrargitalpen bat, 2000. urtean, Hiria argitaletxearen eskutik, baina edizio «estrainioa» da, ez baitu aitortzen iturria zein den, nahiz eta testua literalki fusilatua eman. Hori bai, izenburua apur bat aldatu zioten Hiriakoek: Alizia lurralde harrigarrian.[3]
  4. Itzulpen kanonikoa hamar urte geroago iritsi zen, 1989an, Manu Lopez Gaseniren eskutik Aliceren abenturak lurralde miresgarrian izenburuarekin, Pamiela argitaletxearen babesean.[6] Kanoniko adjektiboa eman zion Imanol Mercerok bertsio horri, itzultzaileak ahalegin izugarria egin zuelako testu originala fidelki errespetatzen, eta, aldi berean, euskara jaso eta txukun batera iraultzen. Pamiela etxeak ere bere onena eman zuen argitalpena mimo handiz osatzeko: liburua tamaina handikoa da, tapa gogorrekoa; Erramun Landaren azala artelan bat da, eta barruko ilustrazioak, jatorrizko argitalpenarenak, John Tenniel-enak.[3]
  5. Azken argitalpena 2015ean iritsi zen, eta aurrekoa hobetzera etorri zen. Aurrekoan bezala, Lopez Gaseni aritu da itzultzaile lanetan, eta testua berriz eraiki du goitik behera. Aurreko edizioak jatorrizkoarekiko fideltasun muturrekoan erakusten zituen ulermen zailtasunak ezabatzen ahalegindu da, eta testu askoz eskuragarriago bat eskaini zuen. Oro har idazki ulergarriago bat osatu zuen, sintaxi zailtasunak leunduz eta esaldi askoz arinagoak erabiliz. Lexikoa ere samurtu zuen, nahiz eta kultismoetarako joera agertzen zuen, tarteka (Orain: «eskifaia alegera»; lehen: «tripulazio alaia»). Kultur erreferentziak euskaldundu zituen arrakastaz, irakurketan gozatu handia hartzen baita halakoekin. Pamielakoek, euren aldetik, koloreztatu egin zituzten ilustrazioak, eta horretan ere hobekuntza zegoen.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Wallace, Richard. (1996). Jack the Ripper: Light-Hearted Friend. Gemini Press ISBN 978-0-9627195-6-1. (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  2. (Ingelesez) Jack the Ripper, Light-Hearted Friend. 2020-03-07 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  3. a b c d e f Mercero, Imanol. «Alice Alizia bihurtu zenekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).
  4. Lewis, Carroll. ([19--?]). Alizia gauza miragarrien munduan. La Gran Enciclopedia Vasca PMC 920164919. (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).
  5. Carroll, Lewis. (D.L. 1979). Alizia Herrialde Harrigarrian. Lus ISBN 84-7099-143-4. PMC 431915347. (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).
  6. Carroll, Lewis. (1995). Aliceren abenturak lurralde miresgarrian. Pamiela ISBN 84-7681-129-2. PMC 971794719. (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).

Bibliografia aldatu

  • Clark, Ann (1979). Lewis Carroll: A Biography. London: J. M. Dent. ISBN 0-460-04302-1.
  • Cohen, Morton (1996). Lewis Carroll: A Biography. Vintage Books. pp. 30–35. ISBN 0-679-74562-9.
  • Collingwood, Stuart Dodgson (1898). The Life and Letters of Lewis Carroll. London: T. Fisher Unwin.
  • Leach, Karoline (1999). In the Shadow of the Dreamchild: A New Understanding of Lewis Carroll. London: Peter Owen.
  • Pizzati, Giovanni: "An Endless Procession of People in Masquerade". Figure piane in Alice in Wonderland. 1993, Cagliari.
  • Reed, Langford: The Life of Lewis Carroll (1932. London: W. and G. Foyle)
  • Taylor, Alexander L., Knight: The White Knight (1952. Edinburgh: Oliver and Boyd)
  • Taylor, Roger & Wakeling, Edward: Lewis Carroll, Photographer. 2002. Princeton University Press. ISBN 0-691-07443-7. (Catalogues nearly every Carroll photograph known to be still in existence.)
  • Thomas, Donald (1996). Lewis Carroll: A Biography. Barnes and Noble, Inc. ISBN 978-0-7607-1232-0.
  • Wilson, Robin (2008). Lewis Carroll in Numberland: His Fantastical Mathematical Logical Life. London: Allen Lane. ISBN 978-0-7139-9757-6.
  • Woolf, Jenny: The Mystery of Lewis Carroll. 2010. New York: St Martin's Press. ISBN 978-0-312-61298-6
  • Black, Duncan (1958). The Circumstances in which Rev. C. L. Dodgson (Lewis Carroll) wrote his Three Pamphlets and Appendix: Text of Dodgson's Three Pamphlets and of 'The Cyclostyled Sheet' in The Theory of Committees and Elections, Cambridge: Cambridge University Press
  • Bowman, Isa (1899). The Story of Lewis Carroll: Told for Young People by the Real Alice in Wonderland, Miss Isa Bowman. London: J.M. Dent & Co.
  • Carroll, Lewis: The Annotated Alice: 150th Anniversary Deluxe Edition. Illustrated by John Tenniel. Edited by Martin Gardner & Mark Burstein. W. W. Norton. 2015. ISBN 978-0-393-24543-1
  • Dodgson, Charles L.: Euclid and His Modern Rivals. Macmillan. 1879.
  • Dodgson, Charles L.: The Pamphlets of Lewis Carroll
  • Douglas-Fairhurst, Robert (2016). The Story of Alice: Lewis Carroll and the Secret History of Wonderland. Harvard University Press. ISBN 9780674970762.
  • Goodacre, Selwyn (2006). All the Snarks: The Illustrated Editions of the Hunting of the Snark. Oxford: Inky Parrot Press.
  • Graham-Smith, Darien (2005). Contextualising Carroll, University of Wales, Bangor. PhD thesis.
  • Huxley, Francis: The Raven and the Writing Desk. 1976. ISBN 0-06-012113-0.
  • Kelly, Richard: Lewis Carroll. 1990. Boston: Twayne Publishers.
  • Kelly, Richard (ed.): Alice's Adventures in Wonderland. 2000. Peterborough, Ontario: Broadviewpress.
  • Lovett, Charlie: Lewis Carroll Among His Books: A Descriptive Catalogue of the Private Library of Charles L. Dodgson. 2005. ISBN 0-7864-2105-3
  • Waggoner, Diane (2020). Lewis Carroll's Photography and Modern Childhood. Princeton: Princeton University Press. ISBN 978-0-691-19318-2.
  • Wakeling, Edward (2015). The Photographs of Lewis Carroll: A Catalogue Raisonné. Austin: University of Texas Press. ISBN 978-0-292-76743-0.
  • Wullschläger, Jackie: Inventing Wonderland. ISBN 0-7432-2892-8. — Also looks at Edward Lear (of the "nonsense" verses), J. M. Barrie (Peter Pan), Kenneth Grahame (The Wind in the Willows), and A. A. Milne (Winnie-the-Pooh).
  • N.N.: Dreaming in Pictures: The Photography of Lewis Carroll. Yale University Press & SFMOMA, 2004. (Places Carroll firmly in the art photography tradition.)

Ikus, gainera aldatu