Christopher Catesby Harington (Acton, Ingalaterra, 1986ko abenduaren 26a - ) Game of Thrones telesailean Jon Elurren papera egiteagatik ezaguna den aktorea da.

Kit Harington

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristopher Catesby Harington
JaiotzaActon (Londres)1986ko abenduaren 26a (37 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaCanonbury (en) Itzuli
Worcestershire
Ipswich
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
Familia
AitaSir David Harington, 15th Baronet
AmaDeborah Catesby
Ezkontidea(k)Rose Leslie  (2018ko ekainaren 23a -
Anai-arrebak
LeinuaHarington baronets (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCentral School of Speech and Drama 2008)
The Chantry School (en) Itzuli 2003)
Worcester Sixth Form College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea, aktorea eta telebista-aktorea
Altuera1,78 metro
Enplegatzailea(k)Marvel Studios  (2021 -
Izengoitia(k)Kit Harington

IMDB: nm3229685 Allocine: 405374 Rottentomatoes: celebrity/kit_harington Allmovie: p701733 TCM: 12741427 Metacritic: person/kit-harington TV.com: people/kit-harington Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Hamaika urte zituenean konturatu zen bere berezko izena Christopher zela, eta ez “Kit”. Jatorri noblea du, zehazki Haringtoneko Baroien ondorengo da. Gainera, Jhon Harington, bere arbasoa, komunaren asmatzailea izan zen.

1992tik 1998ra arte Southfieldko eskolan ikasi zuen eta 1998tik 2003ra arte Martley-ko Chantry High School delakoan ikasi zuen. Drama eta antzerki ikasketak egiteko Worcester Sixth Form College ikastetxean egon zen 2003tik 2005era. 2008an Central School of Speech and Drama ikastetxean eskola-graduatua lortu zuen.

Ordutik antzerkian aritu zen eta 2011 urtean antzeztu zuen telebistarako lehen papera, Game of Thrones telesailean, eta horrek famatu egin zuen. Geroztik hainbat paper antzeztu ditu, bai zineman baita telebistan ere.

Ibilbide profesionala aldatu

Game of Thrones egin baino lehen Kit esperientzia handiko aktorea zen. 2008 eta 2009an War Horse antzerkian protagonista izan zen.

2011n aktore famatu bilakatu zen Game of Thrones telesailan hasi zenean. Telesailaren bigarren denboraldiaren hasieran Rose-Leslierekin (Ygritte Game of Thronesen) zegoelako zurrumurruak hasi ziren. Hilabate batzuk pasa eta gero zurrumurru horiek baieztatu ziren eta gaur egun bikote dira.

2014an Pompeya filmean protagonista gisa parte hartu zuen, Milo, gladiadore bihurtzen den morroiaren pertsonaia interpretatuz. Urte berean How to Train Your Dragon filmean pertsonaia sekundario bati ahotsa ipini zion. Geroago, Testament of Youth-en lan egin zuen, Lehen Mundu Gerraren oroimenez egindako filmean. Bere papera Roland Leightonekoa izan zen, protagonistaren senarra haren lagunekin batera gerra-tokira bidaltzeari buruz mintzatzen da filma. 2014an, bere azken filma egin zuen, Seventh Son, The Spook’s Apprenticen oinarrituta, non Billy Bradley-ren papera interpretatu zuen.

2015eko lehenengo papera 7 Days in Hell, HBOko telesailan izan zen, Grand Slameko finalerako sailkapena lortu duen tenis jokalari famatu bati buruzko dokumental faltsu bat. Bosgarren setera heltzen direnean ezein jokalarik ezin du behar duten abantaila lortu eta jokua aste betez luzatzen da. Urte berean, paper nagusia interpretatu zuen Spooks: The Greater Good filmean (Spooks telesailaren filma).

Bizitza pribatua aldatu

2016an, Haringtonek Rose Leslie (GOT-eko kide) aktorearekin harreman bat zuela baieztatu zuen. 2017an, Haringtonek harekin ezkontzeko hitza eman zuen eta hurrengo urtean ezkondu ziren[1].

Filmografia aldatu

Filma Urtea Papera Zuzendaria Oharrak
Silent Hill: Revelation 2012 Vincent Smith Michael J. Bassett
Pompeii 2014 Milo Paul W. S. Anderson
How to Train Your Dragon 2 2014 Eret Dean DeBlois Ahotsa
Testament of Youth 2014 Roland Leighton James Kent
Seventh Son 2014 Billy Bradley Sergei Bodrov
Spooks: The Greater Good 2015 Will Holloway Bharat Nalluri
Brimstone 2016 Samuel Martin Koolhoven
The Death and Life of John F. Donovan 2018 John F. Donovan Xavier Dolan Post-produkzioa

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Game of Thrones stars hold castle wedding. 2018-06-23 (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).

Kanpo estekak aldatu