Coraline (2002), Neil Gaiman idazle ingelesaren eleberria da. genero fantastikoa eta beldurrezkoa uztartzen dituena. Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian eleberriarekin konparatu izan da[1] eta Henry Selick-ek 2009an izen bereko filmea egin zuen stop motion teknika erabiliz[2]. Julen Gabiriak euskaratu du eleberria[3].

Coraline
Coraline.svg
Datuak
IdazleaNeil Gaiman
Argitaratze-data2002ko uztailaren 24a
Generoaeleberri gotikoa eta fantasiazko eleberria
HerrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaDave McKean (en) Itzuli
OCLC71822484
Neil Gaiman Coraline liburua sinatzen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Coraline eta haren gurasoak 150 urte dituen etxe batera doaz bizitzera. Gurasoak oso lanpeturik daudenez Colarine aspertu egiten da eta ingurua esploratzeari ekiten dio. Eraikin berean bizi diren auzotarrak ezagutzen ditu horrela, erretiroa hartutako bi aktore (Spink eta Forcible andereak) eta Bobo jauna (Bobinsky izena du filmean) saguei musika jotzen eta salto egiten irakasten diena. Katu harro bat ere ezagutzen du.

Halako batean ate itxi bat aurkitzen du. Giltzaz ireki eta mundu alternatibo batetara daraman pasabidea aurkitzen du. Mundu alternatibo horretan "beste ama" eta "beste aita" ditu zain. Gurasoen kopiak dira, baina badute diferentzia nabarmen bat, begien lekuan botoiak dituzte josita. Janari goxoak prestatzen dizkiote Coralineri, berarekin jolasten dute, eta mundu hartan gelditu dadin eskatzen diote. Mundu errealean ezagututako katu bera ere aurkitzen du, baina mundu honetan hitzegiteko gaitasuna du. Egunaren amaieran jatorrizko etxera itzultzen da.

Esnatzerakoan gurasoak falta dituela konturatzen da. "Beste amak" bahitu ditu eta haiek askatzera joatea erabakitzen du. Beste garai batzutako hiru haurren mamuak ere aurkitzen ditu, "beste amak" begiak josi ziezaien utzi ziotenak eta han harrapatuta gelditu zirenak. Haien arimak eta gurasoak aurkitu eta pasabidetik ihes egiten du, baina "beste amaren" eskuak ere lortzen du pasabidea zeharkatzea. Hurrengo gauean Coralinek esku hori putzu sakon batera erakartzen du eta bertan erortzen da atearen giltza eta guzti, mundua "beste amagandik" betirako askatuz.

AdaptazioakAldatu

Henry Selick zuzendari esatubatuarrak izen bereko filmea egin zuen 2009an stop motion teknika erabiliz. Wybourne Lovat pertsonaia sartu zuen, Coralineren laguna izango dena mundu bietan[4].

Eleberri grafikoa bat ere argitaratu zen 2007an Todd Klein gidoilariak eta P. Craig Russell marrazkilariak egindakoa[5]. 2009an Stephin Merritten musika eta hitzekin eta David Greenspanen gidoiarekin musikal bat egin zen. Azkenik bada bideojoko bat ere 2009an D3 Publisher of America-k egindakoa[6].

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Coraline and the Other Imaginary Worlds» Focus Features (Noiz kontsultatua: 2021-07-23).
  2. (Ingelesez) «Coraline (2009)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-07-23).
  3. (Gaztelaniaz) «CORALINE» www.popularlibros.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-23).
  4. (Ingelesez) «Wyborn Lovat» Coraline Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-07-23).
  5. «Newsarama | GamesRadar+» Newsarama (Noiz kontsultatua: 2021-07-23).
  6. (Ingelesez) Blankenship, Mark. (2009-06-03). «The Score and the Story, Inseparable» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-07-23).

Kanpo estekakAldatu