Benedict,Timothy Carlton eta Wanda Ventham antzezleen semea, Londresen jaio zen. Brambletye eskolan, West Sussexen kokatzen dena, eta Harrow eskolan, Londreseko ipar-ekialdean aurkitzen den eskola pribatu eta ospetsuan, egin zituen bere ikasketak. Harroweko irakaskuntza kostuak bere amamak ordaindu zituen, eta bertan eman zuen hasiera bere aktore ikasketei. Graduonoko ikasketak amaituta, urte sabatiko bat hartu zuen ingelesa irakasteko tibetar monasterio batean.
Ondoren, Manchesterreko unibertsitatean matrikulatu zen, non bere arte dramatiko ikasketak egin zituen, eta behin graduatuta, London Academy of Music and Dramatic Art-en jarraitu zuen bere prestakuntza.
2002an, Benedict Hills Like White Elephants metraje laburreko filmean parte-hartu zuen, Ernest Hemingwayren moldaketa. Geroago, 2003an To Kill A King pelikulan lan egin zuen.2006 urtean, Amazing Grace pelikulan William Pitten papera interpretatuz, bere lehen sari proposamena lortu zuen British Breakthrough Acting Awarderako, London Film Critics Circleren partez.
Beste hainbat pelikuletan lan egin du, hala nola, Atonement (2007), The Other Boleyn Girl eleberriaren moldaketan, eta Rachel Weisz protagonista zuen The Whistleblower (2010) filman.
2011n Peter Guillam antzeztu zuen, Tinker Tailor Soldier Spy pelikulan, Tomas Alfredson zuzenduta eta hau ere, John Le Carréren eleberri izenkidearen moldaketa. 2011an baita ere lan egin zuen War Horse filman, Steven Spielbergen zuzendaritzapean, Mayor Stewart interpretatzen.
El hobbit (2012 - 2013) izeneko bilogian lan egingo du, Smaug herensugeari eta Nigromante izeneko pertsonaiari mugimendu harrapaketa teknikaren bidez, eta bere ahotsa hutsiz.
2012ko urtarrilean, bere agente komertziala egiaztatu zuen Star Trek XIIko aktore zerrendara batuko dela, J.J. Abramsen zuzendaritzapean.
Cumberbatch telebistan hasi zen Heartbeat (2000) programarekin; 2002an Tipping The Velvet telesailean Freddy interpretatu zuen eta 2003an Cambridge Spiesen lan egin zuen.
Hugh Laurie protagonistatzat zuen Fortysomething izeneko sailan Rory interpretatu zuen (2003) ,baina bere ospea Hawkin izeneko telesailari sor dio, zeinean Stephen Hawking-en papera antzeztu zuen, eta BAFTA sarietarako proposatu zioten.
Beste bi sail txikietan agertu zen Benedict, Dunkirk-en Jimmy Langley Tenientea antzeztuz, eta To the Ends of the Earth, William Goldingen trilogiaren moldaketa izan zena.
Geroago, 2007an Tom Hardyrekin Stuart: A Life Backwards liburuaren moldaketan protagonista izan zen. 2008an Satellite Awards gizonezko zerrendako aktore onena saria irabazteko proposatu zuten, BBC katearekin egindako lana dela eta,The Last Enemy dramazko telesailan.
2009an Marple: Murder Is Easyn pelikulan antzeztu zuen Luke Fitzwilliam. Urte berean Small Islandnen egindako paperak beste BAFTA sari baterako proposapena balio izan zion. 2009an, South Pacific izeneko dokumentalari ahotsa jarri zion, BBC Two katean eman zutena. Handik urte batera, Digital Spyk egin zion elkarrizketa batean, Benedictek aitortu zuen Doctor Who telesailaren jarraitzailea zela, eta nahiz eta bertan antzezteko asmoa izan, azkenean erabaki zuen ez zuela bere asmoa gauzatuko.
2010ean Sherlock Holmes antzeztu zuen, 3 pasarteko Sherlok telesailan, arrakasta handia lortuz. Arrakasta hori dela eta, telesailarekin jarraitu zuten. Bere hurrengo proiektuen artean, Rebecca Hallekin Parade's End-en egingo duen Ford Madox Foxen antzerkiaren moldaketa dago, BBC eta HBOen eskutik.
Urtea |
Telesaila |
Pertsonaia |
Notak
|
2012 |
Parade's End |
Christopher Tietjens |
Telesaila
|
2011 |
The Rattigan Enigma by Benedict Cumberbatch |
Aurkezle |
Dokumentala
|
2010 – gaur egun |
Sherlock |
Sherlock Holmes |
Telesaila
|
2010 |
Have I Got News For You |
Aurkezle gonbidatua |
Show
|
Van Gogh: Painted with Words |
Vincent van Gogh |
Dokudrama
|
2009 |
Small Island |
Bernard Bligh |
Telesaila
|
Marple: Murder Is Easy |
Luke Fitzwilliam |
Telebistako filma
|
2008 |
The Last Enemy |
Stephen Ezard |
Telesaila
|
2007 |
Stuart: A Life Backwards |
Alexander Masters |
Telebistako filma
|
2005 |
Nathan Barley |
Robin |
Telesaila; 2 pasarte
|
Broken News |
Will Parker |
Telesaila; 3 pasarte
|
To the Ends of the Earth |
Edmund Talbot |
Telesaila
|
2004 |
Hawking |
Stephen Hawking |
Telebistako filma
|
Dunkirk |
Teniente Jimmy Langley |
Dokudrama
|
2003 |
Fortysomething |
Rory Slippery |
Telesaila
|
Spooks |
Jim North |
Telesaila; pasarte bakarra
|
Cambridge Spies |
Edward Hand |
Telesaila; pasarte bakarra
|
2002 |
Silent Witness |
Warren Reid |
Telesaila ; 2 pasarte
|
Tipping the Velvet |
Freddy |
Telesaila
|
Fields of Gold |
Jeremy |
Telebistako filma
|
2000 – 2002 |
Heartbeat |
Charles |
Telesaila; 2 pasarte
|
2001 urtetik aurrera, Benedictek Regent's Park Open Air Theatre, Almeida Theatre, Royal Court Theatre eta Royal National Theatrerren dozena bat antzerkilanetan agertu da. 2005eko martxoaren 16an, Almeida Theatrerren Tesman paperaren antzezpenarekin Hedda Gabler antzerki-lanean beste sari-proposamen bat lortu zuen.
2010eko azaroko 14an, Old Vic aretoan, The Children's Monologuesen izen handiko antzezleekin lan egin zuen, esate baterako, Sir Ben Kingsley eta Gemma Arterton.
2011ko otsailaren 5an Victor Frankenstein antzeztu zuen, Danny Boyle zuzendutako Frankenstein antzerki-lanean, Royal National Theatrerrean.
Benedictek bere bizitza pertsonala eta amodio-kontuak bere karreraz aparte mantendu ditu. 10 urte igaro zituen Olivia Pouletekin, Manchesterreko unibertsitatean ezagutu zuena, baina amodio honen amaiera 2011n heldu zen.
Sariak eta sari proposamenak
aldatu
Broadcasting Press Guild Awards
|
Urtea |
Kategoria |
Izenburua |
Emaitza
|
2011 |
Aktore Onena |
Sherlock |
Irabazlea
|
Crime Thriller Awards
|
Urtea |
Kategoria |
Izenburua |
Emaitza
|
2010 |
Aktore Onena |
Sherlock |
Irabazlea
|
Critics' Choice Television Award
|
Urtea |
Kategoria |
Izenburua |
Emaitzak
|
2012 |
Aktore Onena - Telesail txikia |
Sherlock |
Irabazlea
|
London Critics Circle Film Awards
|
Urtea |
Kategoria |
Izenburua |
Emaitza
|
2008 |
Britaniar Errebelazio Onena - Aurkezpena |
Amazing Grace |
Irabazlea
|
Montecarlo Telebista Festibala
|
Urtea |
Kategoria |
Izenburua |
Emaitza
|
2006 |
Aurkezpen Onena- Telesail txikia |
To the Ends of the Earth |
Irabazlea
|
2004 |
Aurkezpen Onena - Telebista filma |
Hawking |
Irabazlea
|
National Television Awards, UK
|
Urtea |
Kategoria |
Izenburua |
Emaitza
|
2011 |
Dramaren Aurkezpen Dramatikorik Onena |
Sherlock |
Izendatuta
|
TV Quick Awards, UK
|
Urtea |
Kategoria |
Izenburua |
Emaitza
|
2010 |
Aktore Onena |
Sherlock |
Izendatuta
|
Critics' Circle Theatre Awards
|
Urtea |
Kategoria |
Izenburua |
Emaitza
|
2012 |
Aktore Onena |
Frankenstein |
Irabazlea ( Jonny Lee Millerrekin partekatuta)
|
Evening Standard Theatre Awards
|
Urtea |
Kategoria |
Izenburua |
Emaitza
|
2012 |
Aktore Onena |
Frankenstein |
Irabazlea (Jonny Lee Millerrekin partekatua)
|