Ireki menu nagusia

Marvel Comics AEBetako komiki-liburuen argitaletxe handia da, 1939an "Timely Comics" izenarekin New Yorken sortua eta zientzia-fikzio arloan eta bereziki superheroietan espezializaturik. Bere lehiakide zuzena DC Comics argitaletxea da.

Marvel Comics
MarvelLogo.svg
Sektorea Edizioa
Sorrera 1939 (Timely Comics izenaz)
Sortzailea Martin Goodman
Egoitza 417 Fifth Avenue, New York
Presidentea Axel Alonso
Merkatuak AEB
Salmentak 125,7 milioi $ (2007)
Irabaziak 53,5 milioi $ (2007)
Webgunea marvel.com

Marvelek pertsonaia oso ezagunen abenturak argitaratu izan ditu, tartean Spiderman, Hulk, Captain America, Lau Izugarriak, X-Men edo Ghost Rider. Gehienak irudimenezko mundu edo unibertso bateko biztanleak dira, "Marvel Universe" izenekoa.

Gaur egun enpresa handia eta arrakastatsua da, munduan zehar ezaguna, urtero milioika dolar egiten duena. Euren ekoizpenek paperetik telebista eta zinemarako jauzia aspaldian egin zuten gainera.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marvel Comics  


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.