Oranges - whole-halved-segment.jpg

Laranja jatorriz Asiakoa den laranjondoak ematen duen fruta zitriko jangarria da. Izatez, azal gogor eta lodiko hesperidio bat da. Bere mamia zukuz betetako hainbat atalez osaturik dago. Aberatsa da C bitaminan, flabonoideetan eta esentzia-olioetan.

Laranja

Laranja aspaldian sortutako hibridoa da, seguru asko arabisagarraren eta mandarinaren nahastea. Munduan gehien kontsumitzen den frutetako bat da. Klima epel eta hezea duten eskualdeetan lantzen da.

EtimologiaAldatu

Laranja hitza sanskritoko "laranjondo" hitzetik eratorria da, (sanskritoz: नारङ्गnāraṅga), baina ziur asko jatorri drabidikoa duen hitza da[1]. Tamilez narandam (நரந்தம்) esaten zaion "laranja mingotsa"ri eta nagarukam (நாகருகம்) "laranja gozoa"ri,nari (நாரி) "fragantzia" esateko.[2] Indiako beste hizkuntza batzuetan antzeko izenak aurki daitezke: teluguz: నారంగముnāraṃgamu; malabareraz: നാരങ്ങnāraṅṅa; edo kannadaz: ನಾರಂಗಿnāraṃgi.

Sanskritora persieratik iritsi zen Europako hizkuntzetara (persieraz: نارنگ‎nārang), lehenago arabieratik pasatuz (arabieraz: نارنج‎nāranj zuhaitzerako eta نرنجة naranjah fuiturako)[3].

Europara iristerakoan hainbat aldaketa izan zituen hitzak. Horrela portugesez hasierako n soinua l batez aldatu zen, laranja hitza emanez. Italieraz l hori "la" artikulua izan daitekeenez kendu egin zuten, eta arancia deitzen dute. Arabierazko nāranj hitzetik abiatuz antzinako okzitanierara igaro zen, auranja moduan, eta hortik antzinako frantsessera, orenge gisa. Ipar Euskal Herrian erabiltzen den liranja hitza[4] (euskara baturako aproposa ez dena) Okzitaniatik iritsi dela proposatu dute, l'irange hitz-elkarketatik[5]. Ingelera ertainera frantsesetik pasa zen, hori baitzen hizkuntza landua Ingalaterran, orange gisa (zehazki pomme d'orenge hitzetik)[6]. Latinez frantsesezko orange horretako or hasiera urrearekin lotu zen, eta hortik dator aurantium hitza. Garai hartan ezagutzen zen laranja bakarra mingotsa zenez, barietate honek Citrus × aurantium izena du gaur egun.

Kolorearen izendapena fruituaren ostean sartu zen hizkuntzara[7], lehen aldiz ingeleraz 1512an.[8][9]

Europako beste hizkuntza batzuetan, ordea, ez da bide horretatik iritsi. Gaur egun ezagutzen dugun laranja barietate nagusia "gozoa" da, (Citrus × sinensis) eta Europara Portugalgo merkatariek ekarri zuten. Horregatik munduko hainbat hizkuntzatan Portugalen izena darama fruitu honek. Albanieraz, portokall deitzen da, bulgariera портокал (portokal), grezieraz πορτοκάλι (portokali), mazedonieraz portokal, persieraz پرتقال (poerteghal), turkieraz portakal eta errumaniera portocală. Izen antzekoak aurki daitezke beste hizkuntza batzuetan, adibidez arabiera البرتقال (bourtouqal), georgiera ფორთოხალი (p'ort'oxali) eta amhareraz ብርቱካን birtukan. Italian arancia esaten bada ere, napolieraz portogallo edo purtuallo esaten da.[10][11]

Era berean portugaldarrek barietate hau Txinatik ekarri zutenez erreferentzia batzuetan geratu da. Gazteleraz "naranjas de la China" esamoldea erabiltzen da (literalki, "Txinako laranjak") eta "naranja mandarina". Xabier Letek egindako Leonard Cohenen Suzanne abestiaren itzulpenean ere Txinako laranjak erabiltzen du.[12] Beste Indoeuropear hizkuntza batzuetan ere eraikuntza hau egiten da. Txinako sagarra gisako itzulpenak agertzen dira Behe alemanez (Apfelsine), nederlanderaz (appelsien eod sinaasappel), suedieraz (apelsin) eta norvegieraz (appelsin). Errusieraz ere Апельсин esaten da (Apel'sin). Hortik igaro zen Sobietar Batasuna osatzen zuten herrialde askotan hizkuntzatera. Gazteleraz china esaten da Puerto Ricon. [13][14]

Lehen aipatu dugun Antzinako frantsesezko pomme d'orenge hitzetik (literalki laranja-sagarra) hitzetik eslovakierazko pomaranč, txekierako pomeranč, eslovenierazko pomaranča eta polonierazko pomarańcza hitzak eratorri dira.[15][16]

BarietateakAldatu

Informazio nutrizionalaAldatu

Laranja
100 gramoko balio nutrizionala[17]

ura: 86,75 g errautsa: 0,44 g zuntz: 2,4 g balio energetikoa: 47 kcal
karbono hidratos: 11,75 g azukrea: 9,35 g proteina: 940 mg lipido: 120 mg
Oligoelementuak
potasio: 181 mg kaltzio: 40 mg fosforo: 14 mg magnesio: 10 mg
burdina: 100 µg zink: 70 µg kobre: 45 µg sodio: 0 mg
Bitaminak
C bitamina: 53,2 mg B1 bitamina: 87 µg B2 bitamina: 40 µg B3 bitamina: 282 µg
B5 bitamina: 250 µg B6 bitamina: 60 µg B9 bitamina: 0 µg B12 bitamina: 0 µg
A bitamina: 225 UI erretinol: 0 µg E bitamina: 0,18 µg K bitamina: 0 µg
Gantz-azidoak
gantz-azido saturatuak: 15 mg gantz-azido monoinsaturatuak: 23 mg gantz-azido poliinsaturatuak: 25 mg kolesterol: 0 mg

EkoizpenaAldatu

FAOren arabera, hauek dira munduko ekoizlerik handienak (2005ean, tonatan):

1.   Brasil 17.804.600
2.   AEB 8.393.276
3.   Mexiko 4.112.711
4.   India 3.100.000
5.   Txina 2.412.000
6.   Espainia 2.294.600
7.   Italia 2.201.025
8.   Iran 1.900.000
9.   Egipto 1.789.000
10.   Pakistan 1.579.900

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Orange definition and meaning | Collins English Dictionary. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  2. (Ingelesez) Katzer, Gernot. Spice Pages: Orange (Citrus sinensis/aurantium). (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  3. Anders, Valentin. NARANJA. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  4. Euskaltzaindia. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  5. A propos du mot "liranja" :: Liburu eta aldizkariak :: Euskomedia. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  6. orange - definition of orange in English | Oxford Dictionaries. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  7. (Ingelesez) Paterson, Ian. (2004-01-01). A dictionary of colour: a lexicon of the language of colour. Thorogood ISBN 1417595981. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  8. (Ingelesez) Sign IN - Open University. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  9. (Ingelesez) Maerz, A; Paul, M. Rea. (1930-01-01). A dictionary of color. McGraw-Hill Book Co. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  10. Citrus. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  11. (Ingelesez) Ostergren, Robert Clifford; Boss?, Mathias Le. (2011-01-01). The Europeans: A Geography of People, Culture, and Environment. Guilford Press ISBN 9781609181406. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  12. Xabier, Lete Bergaretxe. (2015-12-29). Xabier Lete. Abestitzak eta poema kantatuak. Elkarlanean, S.L. ISBN 9788490274989. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  13. (Ingelesez) Blog. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  14. (Gaztelaniaz) Duff, Charles. (1971-01-01). SPANISH FOR BEGINNER. Harper Collins ISBN 9780064632713. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  15. (Ingelesez) What is the meaning of the Slovak word pomaranč?. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  16. (Ingelesez) Orange (France) facts, information, pictures | Encyclopedia.com articles about Orange (France). (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  17. Iturria: USDA Nutrient Database
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: laranja .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu