Kolesterol
Kolesterola gorputz-ehunetan eta odol-plasman dagoen esterola (lipidoa) da. Batez ere, gibel, bizkarrezur-muin, are eta burmuinean dago. Giza-gorputzaren funtzionamendurako ezinbestekoa, hainbat egitura eta organoetan hainbat funtzio betetzen ditu. Horien artean nerbio-zuntzen mielinazko bandena eta hormonak ekoizteko oinarrizkoa da.
Kolesterol | |
---|---|
Formula kimikoa | C27H46O |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | C[C@H](CCCC(C)C)[C@H]1CC[C@@H]2[C@@]1(CC[C@H]3[C@H]2CC=C4[C@@]3(CC[C@@H](C4)O)C)C |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono, oxigeno eta hidrogeno |
Mota | Esterol |
Estereoisomeroa | (20S)-Cholesta-5-ene-3beta-ol (en) , [[(3S,8S,9R,10R,13S,14S,17S)-10,13-dimethyl-17-[(2R)-6-methylheptan-2-yl]-2,3,4,7,8,9,11,12,14,15,16,17-dodecahydro-1H-cyclopenta[a]phenanthren-3-ol|(3S,8S,9R,10R,13S,14S,17S)-10,13-dimethyl-17-[(2R)-6-methylheptan-2-yl]-2,3,4,7,8,9,11,12,14,15,16,17-dodecahydro-1H-cyclopenta[a]phenanthren-3-ol]] (en) , [[(3R,8S,9S,10R,13S,14S,17R)-10,13-dimethyl-17-[(2R)-6-methylheptan-2-yl]-2,3,4,7,8,9,11,12,14,15,16,17-dodecahydro-1H-cyclopenta[a]phenanthren-3-ol|(3R,8S,9S,10R,13S,14S,17R)-10,13-dimethyl-17-[(2R)-6-methylheptan-2-yl]-2,3,4,7,8,9,11,12,14,15,16,17-dodecahydro-1H-cyclopenta[a]phenanthren-3-ol]] (en) , [[(3S,8R,9R,10R,13R,14R,17R)-10,13-dimethyl-17-[(2R)-6-methylheptan-2-yl]-2,3,4,7,8,9,11,12,14,15,16,17-dodecahydro-1H-cyclopenta[a]phenanthren-3-ol|(3S,8R,9R,10R,13R,14R,17R)-10,13-dimethyl-17-[(2R)-6-methylheptan-2-yl]-2,3,4,7,8,9,11,12,14,15,16,17-dodecahydro-1H-cyclopenta[a]phenanthren-3-ol]] (en) , [[(3S,8R,9S,10R,13R,14R,17S)-10,13-dimethyl-17-[(2R)-6-methylheptan-2-yl]-2,3,4,7,8,9,11,12,14,15,16,17-dodecahydro-1H-cyclopenta[a]phenanthren-3-ol|(3S,8R,9S,10R,13R,14R,17S)-10,13-dimethyl-17-[(2R)-6-methylheptan-2-yl]-2,3,4,7,8,9,11,12,14,15,16,17-dodecahydro-1H-cyclopenta[a]phenanthren-3-ol]] (en) , epicholesterol (en) eta [[(3S)-10,13-dimethyl-17-(6-methylheptan-2-yl)-2,3,4,7,8,9,11,12,14,15,16,17-dodecahydro-1H-cyclopenta[a]phenanthren-3-ol|(3S)-10,13-dimethyl-17-(6-methylheptan-2-yl)-2,3,4,7,8,9,11,12,14,15,16,17-dodecahydro-1H-cyclopenta[a]phenanthren-3-ol]] (en) |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | 149 °C 148 °C |
Irakite-puntua | 200 °C |
Masa molekularra | 386,354866092 Da |
Erabilera | |
Tratatzen du | nutrizio-gaixotasun |
Elkarrekintza | RAR related orphan receptor A (en) |
Rola | precursor (en) eta primary metabolite (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | HVYWMOMLDIMFJA-DPAQBDIFSA-N |
CAS zenbakia | 57-88-5 |
ChemSpider | 5775 |
PubChem | 5997 |
Reaxys | 2060565 |
Gmelin | 16113 |
ChEBI | 550297 |
ChEMBL | CHEMBL112570 |
RTECS zenbakia | FZ8400000 |
ZVG | 36750 |
DSSTox zenbakia | FZ8400000 |
EC zenbakia | 200-353-2 |
ECHA | 100.000.321 |
CosIng | 74991 |
MeSH | D002784 |
RxNorm | 2438 |
Human Metabolome Database | HMDB0000067 |
UNII | 97C5T2UQ7J |
NDF-RT | N0000146961 eta N0000007064 |
KEGG | D00040 |
PDB Ligand | CLR |
Ezaugarri kimikoak
aldatuAlkohol sekundarioa da kolesterola, esterolen familiakoa, C27 H45 OH formula kimikoa duena. Lipidoen sailekoa da. Mutur batean daukan hidroxilo taldeari esker molekula anfipatikoa da. Animali jatorriko ehunek ekoizten dute soilik, batez ere gibelak eta giltzurrun gaineko guruinek.
Kolesterol-jatorriak
aldatuUgaztunek kolesterola bi bide hauetatik lor dezakete:
- Kolesterol endogenoa: kolesterolik gabeko gantzen bidez gorputzetan sortzen dena (norberaren ehunek sortua). Gibela da kolesterol endogenoa sortzen duen organoa. Kolesterol endogenoaren zati bat behazun-azido bihurtzen du gibelak. Azido horiek ahalbidetzen dute hesteetako xurgapena eta koipeen digestioa. Kolesterol horrek badu esku-hartzerik D bitaminaren sintesian, eta gorputzaren hormona esteroideen bultzatzailea da. Kortisona eta aldosteronaren sintesian esku hartzen du, baita giltzurrun gaineko guruinetako androgenoenetan ere, testosteronaren sintesian barrabiletan, estrogeno eta progesteronarenean obulutegietan. Esterifikatua badago, ez da uretan disolbatzen (hidrofoboa da), aitzitik, oliotan bakarrik disolbatzen da. Bestalde, kolesterol esterifikatua ezin da organo batetik bestera ibili molekula konplexuagoetan, lipoproteinetan, izan ezik. Era askotako lipoproteinak daude: VLDL eta LDL (dentsitate txikikoak eta tamaina handikoak) eta HDL (tamaina txikikoak eta dentsitate handikoak).
- Kolesterol exogenoa: jakiek berez duten kolesterola da. Hesteetatik odolera pasatzen da. Animali jatorriko elikagaietan dago gehienbat; arrautzaren gorringo, gibel, esneki (gurina, gazta), burmuin, hestebete eta haragi gorrian.
Funtzioak
aldatuKolesterola bizitzarako ezinbestekoa da, funtzio ugari betetzen dituelako:
- Egiturazkoa. Animalien zelula mintzean oso substantzia garrantzitsua da. Bertan kantitate txikietan dagoen arren, jariakortasuna ematen dio eta bere ezaugarri fisiko-kimikoak erregulatzen ditu.
- D bitaminaren aitzindaria. Kaltzioaren metabolismoan ezinbestekoa da bitamina hau.
- Sexu hormonen aitzindaria. Progesterona, estrogenoak eta testosterona.
- Hormona kortikoesteroideen aitzindaria. Kortisola eta aldosterona.
- Behazun gatzen aitzindaria. Elikagai lipidiko batzuen xurgapenerako ezinbestekoa.
Kolesterol tasa
aldatuKolesterol kontzentrazio normala odolean 1,7 eta 2,2 g/l da, eta adinean aurrera egin ahala 2,5 g/l-raino igo ohi da. Giltzurrun edo guruinetako zenbait gaitzek eragin ohi dute kolesterolaren gehitzerik, baina oro har ez da horrelakorik gertatzen baldin eta ez bada herentzia genetikoaren edo lipidoen hazkundearen eraginez. Odoleko kolesterol tasak (batez ere VLDL eta LDL motakoak) gora egiten badu, koipe plakak (ateromak) ager daitezke zenbait zainetan (arterosklerosia), batez ere arteria koronarioetan, eta bularreko angina edo infartuak eragin ditzakete. Aitzitik, HDL motako kolesterolaren gehitzeak eragin babeslea du arteria koronarioetan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-estekak
aldatu