A bitamina bitamina lipodisolbagarria da eta elikagaietan hainbat estruktura desberdin izan ditzake. Animalia jatorriko elikagaietan, erretinol izeneko alkohola da bitamina honen forma nagusia, baina erretinal aldehido bezala ere ager daiteke, eta baita azido erretinoiko bezala ere. Landareetatik eratorritako jakietan berriz A probitaminak daude, A bitaminaren aitzindariak alegia, konposatu karotenoideen familiakoak.

A bitamina
AurkitzaileaMarguerite Davis
MotaBitamina eta erretinoide
Erabilera
Konposatu aktiboaAquasol A (en) Itzuli
Rolafree radical scavengers (en) Itzuli eta Bitamina
Identifikatzaileak
CAS zenbakia11103-57-4
Gmelin12777
EC zenbakia234-328-2
ECHA100.031.195
MeSHD014801
RxNorm11246
UNII81G40H8B0T
NDF-RTN0000146027 eta N0000006269

Egitura kimikoa aldatu

Diterpenoen egitura du, hau da, lau isoprenoz osaturik dago eta katearen muturrean hidroxilo talde bat du, horregatik molekula anfipatikoa da.

Funtzioak aldatu

Ikusmena aldatu

Erretinola begiko erretinako bi zelula motetan agertzen den arren (kono eta bastoietan), bastoietan betetzen duen funtzioari buruz ikerketa gehiago egin da orain artean.

Bastoien zereginetako bat, argi gutxi dagoenean ikusmena ahalbideratzea da. Zelula hauetan errodopsina izeneko proteina dago, eta bertan, erretinolak talde prostetiko bezala jokatzen du. Bastoi batera argia iristen denean, fotoi bat xurgatu eta erretinolaren konformazio espaziala aldatu egiten da, talde prostetikoa proteinatik bananduz. Honek nerbio-bulkada bat sorrarazten du, eta berau burmuinera iristen denean ikusi egiten dugu.

Immunitatea aldatu

A bitamina immunitate-sistemak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoa da. Azaleko eta mukosetako zelulak (arnasbideetakoak, txegoste-hodikoak eta gernu bideetakoak) infekzioen aurka babesten dute gorputza. Erretinola eta bere metabolitoak beharrezkoak dira zelula hauen osotasuna eta funtzioak mantentzeko. Gainera, erantzun immunean parte hartzen duten globulu zurien garapen eta bereizketan garrantzi handia dute.

Hazkuntza eta garapena aldatu

Bai A bitaminaren eskasia eta baita gehiegi hartzeak ere, jaiotze-akatsak ekar ditzakete ondorio bezala. Erretinola eta azido erretinoikoa, beharrezkoak dira enbrioien garapenerako[1]. Umekia garatzen ari denean, azido erretinoikoak gorputz adarren garapenean laguntzen du, eta baita bihotza, begiak eta belarriak eratzen ere. Gainera, azido honek hazkuntza hormona sortzeko genearen espresioa ere erregulatzen du.

Globulu gorrien ekoiztea aldatu

Globulu gorrien ekoizpena erregulatzen du eta bitaminaren gabeziak burdinaren metabolismoan kalteak eragiten ditu[2].

Sorburuak aldatu

Erretinola animalia jatorrikoa da eta batez ere arrainen gibelean, esnekietan eta arrautzetan dago.

A bitaminaren aitzindari izan daitezkeen karotenoideak laranja, hori eta gorri koloreko barazkietan eta hosto berdeak dituztenetan aurki daitezke, hala nola, azenarioan, kalabazan, tomatean eta espinaketan.

A bitaminaren gabezia aldatu

A bitaminaren gabeziak ikusmenaren akatsak sortzen ditu, xeroftalmia izeneko gaitza agertuz[3]. Begi-kornea opakoa bihurtu eta konjuntiba lehortu egiten da. Tratatu ezean, xeroftalmiak itsutasuna eragiten du.

Gaitz honetaz gain, bitamina honen gabeziak epitelio-ehunetako infekzioak eta hazkuntzaren atzerapena eragiten ditu[3].

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Zadik, Z.; Altman, Y.; Raifen, R.. (1996). «Vitamin A Levels and Growth Hormone Axis» Hormone Research in Paediatrics 46 (6): 279–281.  doi:10.1159/000185101. ISSN 1663-2826. PMID 9064277. (Noiz kontsultatua: 2018-12-29).
  2. www.tandfonline.com  doi:10.1080/1042819031000116661. (Noiz kontsultatua: 2018-12-29).
  3. a b «Vitamin A Monograph for Professionals - Drugs.com» web.archive.org 2016-12-30 (Noiz kontsultatua: 2018-12-29).

Kanpo-estekak aldatu