Laranja kolore

gorria eta horia nahastuz sortzen den kolroea
Laranja
 
Kolore koordenatuak
Uhin-luzera ~585–620 nm
Hamaseitarra #FF8000
RGB (r, g, b) (255, 128, 0)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 50, 100, 0)
HSV (h, s, v) (30°, 100%, 100%)

Laranja espektro ikusgaiko horia eta gorriaren artean dagoen kolorea da, laranja izen bereko fruituaren bera. 620-585 nm inguruko uhin-luzera du.

Kolore osagarria urdin argia da. Margo eta tindagaiekin, %75 hori eta %25 magenta kolore kengarri primarioen nahasketan, laranja kolore sekundarioa lortzen da. Tindagai laranjak kadmioaren eta okrearen taldekoak dira eta gehien bat argi urdina xurgatzen dute. HSV kolore-sisteman gorriaren eta horiaren erdibidean dago.

Aspaldi, euskaraz eta beste hainbat hizkuntzetan ez zegoen laranja kolorea adierazten zuen hitzik. Horregatik, batzuetan gorriaren ñabarduratzat jotzen zen. Argi ikusten da arrautzek duten barneko gaiak duen izenean: gorringoa. Geroago, laranjak (fruituak) agertu zirenean, hauen izena erabiltzen hasi zen kolorea izendatzeko. Hala ere, oraindik ere erabiltzen den hori-gorri hitz elkartua erabiltzen zen kolore hau adierazteko.

RAL kolore sisteman laranjak 2001 eta 2099 artekoak dira.

Laranja kulturan

aldatu

Laranja Euskaltel euskal enpresaren marketin kolorea da eta, hortaz, Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldearena.

Laranja Espainiako Alderdi Popularraren alderdi kolorea da 2004tik. Baita ere, Frantziako Mugimendu Demokratarena.

Laranja Herbehereetako kolore nazionala da, errege familiaren kolorea baita.

Laranja Ukrainako kale protestetan erabilitako banderen kolorea izan zen 2004 eta 2005ean. Horregatik Iraultza Laranja izena hartu zuen.

Laranja protestantismoarekin lotzen da Ipar Irlandan.


Kanpo estekak

aldatu


Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak 
Koloreak

  ultramorea morea urdina berdea horia laranja gorria infragorria