B6 bitamina
B6 bitamina oso antzekoak diren hainbat konposaturen talde bati, B taldearen bitaminen barruan daudenei, ematen zaien izena da. B6 bitaminaren zazpi forma ezagutzen dira.
B6 bitamina | |
---|---|
Mota | konposatu kimiko |
Erabilera | |
Rola | B taldearen bitaminak |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 8059-24-3 |
Gmelin | 27306 |
EC zenbakia | 232-503-8 |
ECHA | 100.029.543 |
MeSH | D025101 |
Gernuaren bidez kanporatzen dira gorputzetik eta karbohidratoen, proteinen eta gantzen sintesian hartzen dute parte. Batez ere leketan, patatetan, garian, haragian eta zerealetan daude eta batez beste 0,5 g ume batek eta 1,6 g nagusi batek behar ditugu.
Honen gabezia (arraroa den arren), hainbat drogen kontsumoarengatik edota proteinen kontsumo handiagatik ager daiteke eta honek,nerbio zein larruazaleko arazoak eragin ditzake; depresioak besteak beste. Honez gain: anemia, nekea, bertigoa, konjuntibitisa eta goragalea eragin ditzake.
Kantitate handitan beharko da, baldin eta proteinetan altuak diren dietak egiten bagaude. Gainera pisua galtzen lagun diezaguke, metatuta ditugun grasetatik energia hartzen laguntzen digulako.
Kirolarien artean oso bitamina ezaguna da, muskuluen errendimendua eta energia areagotzen duelako, esfortzu handiago baten beharra dagoenean gibelean eta muskuluetan dagoen glukogenoa askatzen duelako.
Bitamina hau oso hauskorra da bere kontserbazioari dagokionez. Izoztutako janarietan % 40ean jaisten da haren kantitatea, eta kontserbatuetan % 45eam.
Funtzioak
aldatu- Karbohidratoak eta gantzak metabolizatzeko kofaktore gisa jokatzen du
- Proteinen transformazio metabolikoan parte hartzen du
- Zirkulazioa hobetzen du, homozisteina (beharrezkoak ez ditugun azidoak) nibelak txikitzen dituelako
- Urdailerako, azido klorhidrikoaren ekoizpenean laguntzen du
- Nerbio-sistema egoera onean mantentzen du
- Sistema immunologikoa funtzionamendu onean mantentzen du
- Odoleko hemoglobinaren ekoizpenean parte hartzen du
- Behar-beharrezkoa da niazina eta B3 bitamina eratzeko
- B12 bitaminaren xurgapenean laguntzen du
- Hainbat sustantzia zerebral ekoizten ditu, eta bakoitzaren umorea erregulatzen du(pertsona askori depresioetatik eta estresetik ateratzen laguntzen die)
- ADN eta ARN -aren sintesian laguntzen du
- Espasmo muskularrak eta hanketan karranpak edukitzeko joera duen jendeari lagun diezaioke
- Ahoko lehortasuna txiki dezake
Gabeziari lotutako sintomak
aldatuBatetik, azaleko arazoak: ilearen erorketa, ahoko eta mingaineko ultzerak, azalean erupzioak eta dermatitisa. Bestetik nerbio sistemako arazoak sortzen ditu: haserrekortasuna, urduritasuna, antsia eta depresioa hala nola eta azkenik ahulezia eta argaltzea: muskuluen masa jaisten du eta agortze dakar.