B2 bitamina

konposatu kimiko

B2 bitamina edo erriboflabina kolore horidun bitamina hidrosolugarria da. Bere egituran isoaloxazina eraztun konplexu bati erribitol talde bat lotzen zaio, erribosatik eratorritako alkohol bat.

B2 bitamina
Formula kimikoaC17H20N4O6
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CC1=CC2=C(C=C1C)N(C3=NC(=O)NC(=O)C3=N2)C[C@@H]([C@@H]([C@@H](CO)O)O)O
MolView3D eredua
Konposizioakarbono
Motapteridine (en) Itzuli
EstereoisomeroaD-araboflavin (en) Itzuli, lyxoflavine (en) Itzuli, [[7,8-dimethyl-10-((2R,3R,4S)-2,3,4,5-tetrahydroxypentyl)benzo[g]pteridine-2,4(3H,10H)-dione|7,8-dimethyl-10-((2R,3R,4S)-2,3,4,5-tetrahydroxypentyl)benzo[g]pteridine-2,4(3H,10H)-dione]] (en) Itzuli eta [[1-Deoxy-1-(4-hydroxy-7,8-dimethyl-2-oxobenzo[g]pteridin-10(2H)-yl)pentitol|1-Deoxy-1-(4-hydroxy-7,8-dimethyl-2-oxobenzo[g]pteridin-10(2H)-yl)pentitol]] (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua310 °C
Masa molekularra376,138 Da
Erabilera
Tratatzen duariboflavinosis (en) Itzuli
HaurdunaldiaUS pregnancy category A (en) Itzuli
RolaB taldearen bitaminak, photosensitizer (en) Itzuli, farmako esentzial, Bitamina eta primary metabolite (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyAUNGANRZJHBGPY-SCRDCRAPSA-N
CAS zenbakia83-88-5
ChemSpider431981
PubChem493570
Reaxys97831
Gmelin17015
ChEMBLCHEMBL1534
ZVG40080
EC zenbakia201-507-1
ECHA100.001.370
CosIng34829 eta 37498
MeSHD012256
RxNorm9346
Human Metabolome DatabaseHMDB0000244
KNApSAcKC00001552
UNIITLM2976OFR
NDF-RTN0000146013
KEGGD00050 eta C00255
PDB LigandRBF

Gehienetan, erriboflabina FAD eta FMN koentzimen osaketan parte hartzen du. Honela, arnasketa zelularrarekin zerikusia duten prozesu entzimatikoetan hartzen du parte, hala nola Krebs zikloan, arnas katean eta lipidoen beta oxidazioan.

B2 bitamina beharrezkoa da azalak bere osotasuna mantendu dezan, mukosen mantenurako, eta baita begiko kornea oxigenatzeko ere. Dietan zenbat eta kaloria gehiago jaso, orduan eta B2 bitamina gehiago beharko du organismoak.

Iturburu nagusiak haragiak, esnea eta esnekiak, zerealak, legamiak eta barazki berdeak dira. Beharrizanak asetzeko, egunero 1,1-1,4 mgr. bitarteko kopurua hartu behar da; haurdunaldian eta edoskitzean gehiago. Esan beharra dago, behar baino erriboflabina gehiago hartuz gero, soberakina iraitz aparatuaren bidez kanporatzen dela, organismoak ezpaitu metatzen.

Bitamina honen gabeziak begietako, ahoko eta azaleko arazoak sortzen ditu, zikatrizazio prozesuak mantsotu eta anemia sortu. Gabeziaren arrazoiak hainbat izan daitezke, hala nola, elikadura ez orekatua, alkoholismo kronikoa, diabetesa, hipertiroidismoa, ariketa fisiko gehiegi egitea, sukarraldi luzea, estresa, gehiegizko beroa, zenbait droga kontsumitzea edo edoskitze artifiziala.

Europar Batasunak onartutako elikagaien gehigarrien artean dago eta E-101 kodea du. Gehigarri moduan erabiltzen da zerealetan, pastetan, saltsetan, fruta-zukuetan, e.a.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu