Pomelo

Arabisagar» orritik birbideratua)

Pomeloa edo arabisagarra (Citrus x paradisi) Rutaceae familiako zuhaitza eta fruitua da.

Pomelo
Citrus x paradisi (Macfad.) Pompelino Grapefruit 002.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaRutaceae
LeinuaCitreae (en) Citreae
GeneroaCitrus
Espeziea Citrus paradisi
Macfad
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak grapefruit (en) Itzuli
Fruitua.

Ingelesez eta beste zenbait hizkuntzetan, pomelo hitza Citrus maxima espeziea izendatzeko erabiltzen da, eta ez Citrus x paradisi espezierako.

Zuhaitza laranjondoaren antzekoa da, eta haren neurria izan dezake (4-6 m). Hosto ugari ditu, berde ilun distiratsuak. Loreak zuriak dira, laranjarenak baino handixeagoak. Fruitua horia edo laranja kolorekoa da, eta laranja ertain bat baino bi aldiz handiagoa.

Jateko ona da; ur ugari izaten du, eta zapore garratzekoa da. C bitamina asko du, laranjak eta limoiak bezala. Jamaikan sortua dela uste da, hibrido gisa, Citrus maxima pomeloaren aldaera gisa.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu