Flabonoideak edo bioflabonoideak (latinetik, flavus, hori, naturan duen kolorea dela eta) landareen metabolito sekundarioak dira. 1930eko hamarkadatik 1950eko hamarkadara flabonoideak P bitamina gisa izendatzen ziren, ziurenik permeabilitate baskulararen gainean zuten efektua zela eta).

Flabonaren oinarrizko egitura.

Kimikoki 15-karbono eskeleto bat dute, bi fenil eraztunekin (A eta B) eta eraztun heterozikliko bat (C). Egitura hau C6-C3-C6 gisa laburbil daiteke. IUPACen nomenklaturaren arabera honako taldetan bana daitezke:

  • Flabonoideak edo bioflabonoideak
  • Isoflabonoideak, 3-fenilkromina-4-bat (3-fenil-1,4-benzopireno) egitura
  • Neoflabonoideak, 4-fenilkumarina (4-fenil-1,2-benzopireno) egitura

Hiru flabonoide motak zetonadun konposatuak dira, eta horregatik antoxantinak dira (flaboak edo flabonolak). Klase hau bioflabonoide gisa identikatzen lehena izan zen. Batzuetan flabonoide edo bioflabonoide izenak zetonarik gabeko polihidroxi polifenol konposatuak izendatzeko ere erabili dira.

Kanpo estekak

aldatu