Ireki menu nagusia
Kolekaltziferola (D3 bitamina)
Ergokaltziferola (D2 bitamina)

D bitamina gizakiak erabiltzen duen bitaminatako bat da. Ez da bitamina bakarra, bitamina-multzoa baizik: D1, D2, D3, D4 eta D5 dira D bitaminaren mota nagusiak.

Eduki-taula

Egitura kimikoa eta ezaugarriakAldatu

D bitamina guztiak liposolugarriak dira eta esterolen egitura kimikoa dute. Termoegonkorrak dira eta egosketak ez ditu suntsitzen.

Eskuratzeko bideaAldatu

D bitamina bi eratan lor daiteke:

Gomendatutako dosia egunean 5 mg-koa da eta, lehen esandakoaren arabera, udan gutxiago behar izaten da eguzkia medio.

Garrantzi biologikoaAldatu

D bitaminaren funtzio nagusia kaltzioa eta fosforoaren heste-xurgapena erraztean datza. Modu horretan D bitaminak hortzetan eta hezurretan kaltzioaren pilaketa eragiten du. Bitaminarik ezean hezurrak bigundu eta deformatu egiten dira. Honetaz gain, ikerketa berriek immunitate-sistema modulatzen duela erakusten dute [1]

Gabeziak aspaldidanik ezagutzen den errakitismoa eragiten du haurrengan. Gaixotasun honen eraginez hezurrak behar bezala ez direnez garatzen, okertu eta deformatu egiten dira. Eritasun hori duten pertsonek eguzkia eta aurrez aipatutako janariak hartu behar dituzte, ahal duten neurrian. Helduengan bitaminaren gabeziak osteoporosia eta osteomalazia eragiten du. Gaixotasun hauetan guztietan akatsak agertzen dira osifikazio-prozesuan: hezurrak ahuldu eta deformatu egiten dira.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Nagpal, Sunil, Songqing Naand and Radhakrishnan Rathnachalam (2005) Noncalcemic Actions of Vitamin D Receptor Ligands Full Text Endocrine Reviews 26 (5): 662-687