Ireki menu nagusia

Nena (izenez Gabriele Susanne Kerner) (Hagen, 1960ko martxoaren 24a) rock abeslari eta aktore alemaniarra da[1]. 1983 urtean 99 Luftballons abestiarekin mundu mailan egin zen ezaguna.

Nena
Sommernachtstraum MUC 2013 11.JPG
Bizitza
Izen osoa Gabriele Susanne Kerner
Jaiotza Hagen1960ko martxoaren  24a (59 urte)
Herrialdea  Alemania
Bizilekua Breckerfeld
Hagen
Hanburgo
Ipar Renania-Westfalia
Familia
Ezkontidea(k) Benedict Freitag Itzuli  (1987 -  1992)
Bikotea(k) Udo Lindenberg Itzuli
Rolf Brendel
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, musikaria, aktorea eta egile abeslaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Izengoitia(k) Nena
Genero artistikoa popa
synth-popa Itzuli
new wave musika
punka
Neue Deutsche Wellea Itzuli
pop rocka
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Columbia Records
CBS
Warner Bros. Records
Warner Music Group
IMDb nm0626020
www.nena.de/
Nena, 2018an.

BiografiaAldatu

Gabriele Susanne Kerner Hagenen jaio zen eta bertan pasa zuen gaztaroa. Hiru urte zituenean Mallorcan oporretan zegoela hartu zuen Nena (neskatila) ezizena.

HastapenakAldatu

Nenaren musika ibilbidea 1979an hasi zen. The Stripes taldea sortu zuen Rainer Kitzmann gitarjoleak Hageneko taberna batean dantzan ikusi zuen Nena eta taldeko abeslaria izateko eskaintza egin zion[2]. Taldea Hagen bertakoa zen eta ingelesez abesten zuen baina ez zuen arrakasta nabarmenik izan. The Stripes diskoa kaleratu eta Ecstasy abestia zerbait entzun bazen ere 1982an taldea desegin zen[1]. Taldearen ibilbidea amaitu zen arren The Stripesen diskoetxea zen CBS-k Nenari Berlinera aldatu eta diskoa grabatzeko eskaintza egin zion.

1982-1987: Nazioarteko sonaAldatu

1982an Nur geträumt singlea atera eta Alemaniako zerrendetan bigarren postura iritsi zen[3]. Grabaketan ezagutu zituen Carlo Karges, Jürgen Dehmel, Rolf Brendel eta Jörn-Uwe Fahrenkrog-Petersenekin Nena taldea osatu eta izen bereko aurrekeno diska atera zuten 1983an. Disko honetan Gerra Hotzaren aurkako protesta gisa 99 Luftballons abestia zegoen. Alemaniako zerrendetan bigarren postua eskuratu zuen[4], baina abestiaren ingelesezko bertsioa (99 Red balloons) Erresuma Batuko lehenengo postura iritsi zen eta honekin nazioarte mailan zabaldu zen, arrakasta itzela lortuz[1]. 1984an Casey Kasemen American Top 40 irratsaioan alemanezko eta ingelesezko zatiak zituen bertsioa atera zen. Gaur egun oraindik alemaniar jatorriko rock abesti ezagunenetakoa da.

1983an Gib Gas – Ich will Spaß filmeko protagonista izan zen. Nenaren ibilbidea bultzatzeko helburuarekin egindako filmea izan zen[5].

Hurrengo hiruzpalau urtetan Nena taldeak beste bost disko atera zituen, batek 99 Luftballons izena zeraman, baina hala ere ez zuten arrakasta berririk lortu eta 1987an taldea desegin zen. Urte berean bigarren filme batean hartu zuen parte Nenak, Der Unsichtbare, oraingoan bigarren mailako pertsonaia izan zen[6].

Bakarkako ibilbideaAldatu

Nenak 1989an bakarkako ibilbideari ekin zion eta Wunder gescheh'n diskoa atera zuen. Diskoaren izenak "mirariak gertatzen dira" esan nahi du eta diskoa atera eta lau egunetara Berlingo harresia behera bota zuten. Hiru egun beranduago Berlin bertan eman zuen kontzertua Wunder gescheh'n abestiarekin amaitu zuen eta ordutik gertakizun garrantzitsu harekin lotu izan da.

Bigarren diskoa Bongo Girl izan zen[7] eta arrakastarik izan ez zuenez Sony diskoetxeak Nenarekin zuen kontratua bertan behera utzi zuen. 1995 urtean Nena eta bere familia diru arazoekin zebiltzan eta lagunei dirua eskatuta Berlinetik atera eta Hanburgora joan ziren bizitzera.

2002: arrakastaren itzuleraAldatu

Nenak bere musika ibilbidearen 20. urteurrena ospatzeko abesti ezagunenen bilduma egin zuen eta Nena feat. Nena diskoa atera zuen, kontzuertuetako irudiekin osaturiko DVDa ere kaleratu zuen. Berriz entzun zen 99 Luftballons abestia eta Kim Wilderekin bikote eginez abesturiko Anyplace, Anywhere, Anytime abestia Alemaniako zerrendetako hirugarren postura igo zen eta Herbeheretako eta Austriako lehen postuak ere eskuratu zituen[1].

Arrakasta honek bultzatuta abesti berriak zituen Willst du mit mir gehn diskoa atera zuen 2005 urtean eta "platinozko diskoa" bihurtu zen. Liebe Ist singlea lehen postuan kokatu zen. 2007an Cover Me diskoa atera zuen, David Bowie, Rolling Stones, Rammstein eta beste hainbaten abestien "cover"-ak eginez.

2009an bere diskoetxe propioa sortu zuen eta estreinurako 99 Luftballons abestiaren moldaketa bat egin zuen, 2002ko bertsioa baino klasikoarekin antz handiagoa zuena. Estrofa batzuk frantsesez zituen.

DiskografiaAldatu

The StripesAldatu

  • The Stripes (1980)

Nena (taldea)Aldatu

  • Nena (1983)
  • ? (Fragezeichen) (1984)
  • 99 Luftballons (1984)
  • Feuer und Flamme (1985)
  • It's All in the Game (1985)
  • Eisbrecher (1986)

BakarkaAldatu

  • Wunder gescheh'n (1989)
  • Bongo Girl (1992)
  • Und alles dreht sich (1994)
  • Jamma nich (1997)
  • Wenn alles richtig ist, dann stimmt was nich (1998)
  • Chokmah (2001)
  • Nena feat. Nena (2002) - zuzenekoa
  • Willst du mit mir gehn (2005)
  • Cover Me (2007)
  • Made in Germany (2009)
  • Du bist gut (2012)
  • Oldschool (2015)

FilmografiaAldatu

  • Gib Gas – Ich will Spaß (1983)
  • Der Unsichtbare (1987)

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d (Ingelesez) «Bio» NENA.de | Offizielle Website 2016-03-01 . Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  2. (Alemanez) «Band "The Stripes"» NENA.de | Offizielle Website 1979-07-02 . Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  3. (Alemanez) «Musikladen» NENA.de | Offizielle Website 2013-05-24 . Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  4. «Home - Offizielle Deutsche Charts» www.offiziellecharts.de . Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  5. (Alemanez) «Gib Gas – Ich will Spass» NENA.de | Offizielle Website 2013-05-11 . Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  6. Der Unsichtbare (1987) . Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
  7. (Ingelesez) «Bongo Girl - Nena | Songs, Reviews, Credits» AllMusic . Noiz kontsultatua: 2019-01-17.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nena