Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Bridgetown (argipena)»

Bridgetown Barbadosko hiriburu eta hiri nagusia da. Hiria Saint Michael parish[1] edo parrokiaren barruan dago; horrek 94.860 biztanle zituen 2008an. Antilla Txikietako gune turistiko garrantzitsua da eta urtero milaka turistak bisitatzen dute hiria.

Bridgetown
Bridgetown
hiriburua
Administrazioa
Herrialdea Barbados
EstatuaBRB
Parish (parrokia)Saint Michael
Izen ofizialaCity of Bridgetown
Jatorrizko izenaBridgetown
Geografia
Koordenatuak13°05′51″N 59°37′00″W / 13.0975°N 59.6167°W / 13.0975; -59.6167
Map
Azalera38,8 km²
Altuera1
Demografia
Biztanleria110.000 (2014)
11.275 (2006)
Dentsitatea2.831,42 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1628
Hiri senidetuakWilmington (Ipar Carolina), Bridgetown (en) Itzuli eta Hackney
barbados.org…

Hiriaren egungo kokapena ingelesek ezarri zuten 1628an. Karibeko hiri oso garrantzisua izan zen eta egun izaten jarraitzen du, finantza, informatika eta bilera gune gisa. Greater Bridgetown edo Bridgetown Handia deitzen den eremua Christ Church eta Saint James parrokietan ere sartzen da.

Historia aldatu

 
Parlamentua.

Hiria eraiki zen lekuan europarren aurreko herritarren Barbadosko aztarna gutxienetakoa zegoen: Careenage aldean kokatutako zubia hain zuzen. Hori dela eta aldeari eman zitzaion lehen izena Indian Bridge izan zen. 1654an zubi berri bat egin zenean The Town of Saint Michael izena ipini zioten, behin betiko Bridgetown jaso arte.

Hiri hau da Ipar Amerika kontinentaletik kanpoko bakarra George Washingtonek bisitatu zuena. George Washington House orain eremu historikoaren barruan dago.

1824an Barbados elizbarruti anglikano baten[2] egoitza bihurtu zen. Hori dela medio Saint Michael parrokiako eliza katedral bilakatu zen eta horren ondorioz "hiri" (ingelesez City) titulua eman zitzaion. Hala ere, 1958 arte ez zen hiriarentzako berezko administraziorik egon.

2021ean Barbadosek Ingalaterrako koroa baztertu zuen, eta errepublika aldarrikatu. Sandra Mason presidente izendatu zuten, Bridgetown hiriburuan eginiko ekitaldi arranditsu batean.[3]

Geografia aldatu

Hiriak eta zabalagoa den Bridgetown Handiak Saint Michael parrokia ia osoa okupatzen dute, 39 km² gutxi gorabehera. Aurretik inguruan aintzirak zeuden baina lehortu eta lurrez bete zituzten.

Hiriaren bihotzean Constitution ibaia itsasoratzen da; bere bokaleak Careenage du izena eta honek bi zaititan banatzen du Bridgetown. Carlisle badian isurtzen ditu bere urak.

Kale nagusiak aldatu

Kalerik inportanteena Broad Street da, zuzen erdialdera doana. Parlamentuko eraikinetatik pasatzen da eta merkataritza-gune garrantzitsuena da.

Geroago 7 Autobidea bihurtzen den Bay Street ere aipatzekoa da; Barbadosko hegoaldeko kostalde eta Christ Church parrokiarantz abiatzeko balio du. Beste kale batzuk:

  • Swan Street: Broad Streeten paraleloa, iparralderantz.
  • Roebuck Street: iparraldera Queens Parkera doa, Swan Streetetik ekialdera.
  • Tudor Street; iparraldetik dator, Swan Streetekin gurutzatu eta Broad Streetekiko perpendikularra da.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Bridgetown)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 31 31 32 32 33 32 32 35 33 33 32 31 35
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 28 28 29 30 31 31 30 31 31 30 29 28 29.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 21 21 21 22 23 23 23 23 23 23 23 22 22.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 16 16 17 18 19 19 20 21 19 19 19 19 16
Pilatutako prezipitazioa (mm) 66 28 33 36 58 112 147 147 170 178 206 97 1278
Iturria: BBC Weather[4]

Banaketa administratiboa aldatu

  • Belleville
  • Cat's Castle
  • Cheapside
  • Fontabelle
  • Garden Land
  • New Orleans
  • Pinelands
  • Strathclyde
  • Weymouth
  • Whitepark
 
Nelsonen estatua.

Leku interesgarriak aldatu

  • Heroi Nazionalen Plaza (lehen Trafalgar Plaza) eta Fountain Garden ("Iturriaren Lorategia").
  • Independentzia Plaza eta Independence Arch ("arkua").
  • Montefiore iturria.
  • Barbadosko Parlamentuko eraikinak.
  • Saint Michaels and All Angels katedral anglikanoa.
  • St. Mary's eliz anglikanoa.
  • St. Patrick's katedral katolikoa.
  • Sinagoga.
  • Pelican Village eta Artisautza-gunea.
  • Queen's Park
  • Nelsonen estatua.
  • Barbadosko Museoa.
  • Kensington Oval, 2007 cricket[5] Munduko Kopako finalaren egoitza.
  • Carlisle Bay hondartza.
  • Cheapside azoka.
  • Tom Adams Finantza-gunea.
  • Garrison ("guarnizioa") Eremu Historikoa.
  • Hilton Hotela.
  • Martineau Etxea.

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Bridgetown ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Barbadosko banaketa administratibo nagusia.
  2. Barbados, Trinidad, Tobago, Grenada, Saint Vincent eta Santa Luzia hartu zituen elizbarrutiak.
  3. Lartzanguren, Edu. «Barbadosek Ingalaterrako koroa baztertu du, eta errepublika aldarrikatu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  4. Average Conditions Bridgetown, Barbados. BBC Weather (Noiz kontsultatua: 8 April 2012).
  5. Barbadosko kirol nazionala.
  6. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-08-02).

Kanpo estekak aldatu

Kartografia aldatu

  • Bridgetown & Environs, Barbadosko gobernua, 1975; 1:5.000 eskalakoa.