Aruba
Aruba[1] Antilla Txikietako uharte bat da. Alonso de Ojeda esploratzaile espainiarrak aurkitu zuen 1499. urtean, Herbehereek bereganatu zuten 1636. urtean. 1986 arte, Antilla Herbeheretarren parte izan zen. Gaur egun, Herbehereetako Erresumako herrialdea da.
Aruba |
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Herbehereetako Erresumako lurraldea | ||||||
|
||||||
Ereserkia: Aruba Dushi Tera | ||||||
Hiriburua eta hiri handiena | Oranjestad | |||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Nederlandera, papiamentoa | |||||
Herritarra | arubar | |||||
Gobernua | Monarkia konstituzionala | |||||
- | Erregea | Gilen Alexandro | ||||
- | Gobernadorea | Fredis Refunjol | ||||
- | Lehen ministroa | Nelson Oduber | ||||
Independentzia | ||||||
Azalera | ||||||
- | Guztira | 193 km2 |
||||
- | Ura (%) | arbuiagarria | ||||
Biztanleria | ||||||
- | Zenbatespena (2007) | 104.494 (195.) | ||||
- | Dentsitatea | 581 bizt./km2 (18.) | ||||
Dirua | Florin arubar (AWG) | |||||
Ordu-eremua | AST (UTC-4) | |||||
Aurrezenbakia | 297 | |||||
Internet domeinua | aw |
Hiriburua Oranjestad hiria da.
Gobernua eta politikaAldatu
Berez, Aruba ez da estatu independente bat, barne autonomia osoa daukan Herbehereetako lurralde ez metropolitar bat baizik. Herbehereek defentsa arloa, hiritartasun kontuak, kanpo erlazioak eta estradizioak kontrolatzen dituzte, baina beste gai guztietan, Aruba lurralde guztiz autonomoa da. Arubak bere legeak, konstituzioa, gobernua eta dirua dauzka.
Estatu burua Herbehereetako erregea da, gobernatzaile batek ordeztua eta sei urterako hautatua. Gobernua, ordea, lau urtean behin hautatzen da. Gobernu burua Arubako lehen ministroa izaten da: bere ministro kontseiluarekin, gobernuko botere exekutiboa osatzen du.
EkonomiaAldatu
Arubako jarduera ekonomiko nagusia turismoa da, BPGaren erdia osatzen baitu. Dirua Arubako florina da. Ameriketako dolarrarekin trukaneurri finkoa dauka. (1.79:1).
Turismoa da arubar ekonomiako lehen euskarria, bertan baitago lan enplegu gehienen iturria. Banku jarduerek eta petrolio birfinketak ere garrantzi handia daukate.
HizkuntzaAldatu
Aruban, Antilla Herbeheretarretan bezala, hizkuntza ofizial bakarra nederlandera da, hezkuntzan erabilia; hala ere, arubatarrak oro har elebidunak edota eleaniztunak dira, ingelesa eta gaztelania baitarabiltzate. Haiekin batera, arubatarrek hizkuntza propio bat ere daukate, eguneko bizitzan maiz erabilia: papiamentoa, gaztelania eta portugesetik sortutako hizkuntza kreolera. Azken urteotan, Arubako gobernuak gero eta garrantzi handiagoa ematen ari zaio papiamentoari.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .