Zeelandia

Zealandia» orritik birbideratua)

Zeelandia, baita Zeelanda Berria kontinentea izenaz ere ezaguna, antzinako kontinente bat da, orain %93a itsas azpian dagoena Ozeano Barean. 3.500.000 km² ditu, Australiaren azaleraren erdia ia.

Zeelandia
Datu orokorrak
EponimoaZeelanda
Geografia
Map
Koordenatuak40°S 170°E / 40°S 170°E / -40; 170

Zeelanda Berria kontinente honen zati txikia da, orain itsas maila gainetik dagoena. Itxuraz, luzea eta estua da, Zeelanda Berriaren antzera. Duela 25 milioi urte hasi ziren plaka tektonikoen mugimendu bortitzek banandu zuten. Zeelandiaren itsas azpiko zatiak hauek dira: Lord Howe goragunea, Challenger goi-ordokia, Campbell goi-ordokia, Norfolk bizkarra eta Chatham goragunea.

Zeelandian kostaldeko arrantza egiten da eta eskualde batzuetan meategiak egin daitezke etorkizunean.

Kanpo estekak Aldatu



  Artikulu hau Zeelanda Berriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.