Ireki menu nagusia

Kaiman uharteak[1] (ingelesez, Cayman Islands) Karibean dagoen Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea da. Uharteak Jamaikako ipar-ekialdean kokatuta daude, Kuba eta Honduras artean. Hiriburua George Town dute.

Kaiman uharteak
Cayman Islands
Bandera Armarria
Goiburua: He hath founded it upon the seas
(Berak eratu du itsasoen gainean)
Errege ereserkiaGod Save the Queen
Hiriburua
eta hiri handiena
George Town
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa
Herritarra kaimandar
Gobernua Monarkia konstituzionala
 -  Erregina Elisabet II.a
 -  Gobernadorea Helen Kilpatrick
Itsasoz bestaldeko lurraldea
Azalera
 -  Guztira 260 km2 (206.)
 -  Ura (%) 1,6
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2006) 57.800 (208.)
 -  Dentsitatea 139,5 bizt./km2 (63.)
Dirua Dolar kaimandar (KYD)
Ordu-eremua UTC (UTC-5)
Aurrezenbakia 1 345
Internet domeinua .ky

Eduki-taula

GeografiaAldatu

 
Kaiman uharteen mapa

Kaiman uharteak Karibe itsasoaren mendebaldeko aldean daude, Kubatik 240 kilometrotara hegoalderantz eta Jamaikatik 290 kilometrotara ipar-ekialderantz. Uhartedia hiru uharte nagusi ditu:

Uharteak lauak dira oso, lekurik altuena 40 metrotako The Bluff itsaslabarra (Kaiman Bracen) izaki.

HistoriaAldatu

Kristobal Kolonek, 1503eko maiatzaren 10ean, uharteak ikusteko lehendabiziko europarra zen, Amerikara bere laugarren bidaia egiten ari zela. Kolonek Las Tortugas (euskaraz Dortokak) izena jarri zien. 1586an Francis Drake uharteak bisitatzeko lehenengo britainiarra zen eta gaur egungo izena jarri zien. Espainiak, "1670eko Madrilgo Itunaren" bitartez, Erresuma Batuari uharteak eman zizkion Jamaikarekin batera.

1788an, Jamaikatik Erresuma Batura bidean zihoazten hamar itsasontzi uharteetan itsasperatu ziren eta bertokoek britainiarrei laguntza eman zieten. Hori zela eta, Erresuma Batuko George III.ak koloniari zergetatik salbuetsi zuen, egoera horrek orain arte dirau.

Britainiarrek XVIII eta XIX. mendeetan zehar uharteak kolonizatu zituzten. Jamaikako gobernuak 1863 urtetik Kaiman uharteak administratu zituen. 1962an Jamaikak independentzia lortu zuenean, Kaiman uharteak Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurralde bihurtu ziren (Commonwealthen barne).

Banaketa administratiboaAldatu

 
Kaiman uharteen barrutiak

Kaiman uharteak sei barrutietan banatuta daude:

  1. Bodden Town.
  2. Kaiman Brac (Kaiman Brac eta Kaiman txikiko barrutia).
  3. East End.
  4. George Town.
  5. Kaiman txikia (Kaiman Brac eta Kaiman txikiko barrutia).
  6. North Side.
  7. West Bay.

PolitikaAldatu

Uharteek hamabost kideko Biltzarra legeak egiteko. Kideak lau urtero hautatzen dira, herri-bozkaren bitartez. Hamabostetik bost gobernurako hautatzen dira, buruzagi bat izaki (Leader of Government Business), gaur egun Kurt Tibbetts.

Erresuma Batuako gobernadorea aukeratzen du, erregina ordezkatzeko. Gaur egun Stuart Jack da.

EkonomiaAldatu

Kaiman uharteak paradisu fiskaltzat dugu. Turismoa ere inportantea da uharteetan.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu