Greziar mitologian, Hiperborea, oraindik ezezagunak ziren iparraldeko lurretan, Trazia iparraldean zegoen eskualde bat zen. Bere izena (Boreasetik haratago), Boreas haize jainkoa Trazian bizi zela, eta, bere semeak, erresuma honetatik haratago, Hiperborean bizi zirela uste izatetik dator. Ohitura primitiboak ematen zitzaizkien: Silenok, bere fabuletako batean, aurkitu zutenagatik izututa, euren herrialdera itzuli eta sekula gehiago etorri ez ziren ozeanotik haratagoko beste kontinente batetako biztanleek bisitatutako lehen gizakiak izan zirela esaten zuen.

Hiperborei buruz, hilezkorrak zirela esaten da, erraldoi bezala deskribatuak izateaz gain. Apolo jainkoak, udazkenero, bere gurdia, bere neguko egoitza zen toki honetarantz gidatzen zuen.

Egungo erreferentziak

aldatu
  • Friedrich Nietzschek, bere hiperboreo izaera aldarrikatzen du, ezagutzen diren mugetatik haratago, kontu moral eta fisikoetan garai hartan zegoen pentsamendu homogeneoari aurre eginez.
  • Hiperboreoei buruzko beste erreferentzia literario bat, James Joyce idazlearen Ulisesen ematen da, laneko protagonistetako batek, bere hiperboreo izaera aipatzen duenean, bere lagunarekin moralki berdintzen denean, belaunikatu eta bere amagatik otoitz egin ez zuena, honen herio lekuan.

Kanpo estekak

aldatu