Artikulu hau Saint Kitts eta Nevisko hiriburuari buruzkoa da; Guadalupeko hiriburuari buruzkoa ikusteko Basse-Terre.

Basseterre Saint Kitts eta Nevisko hiriburu eta hiri handiena da. Saint Kitts uhartearen hego-mendebaldeko itsasertzean dago, Saint George Basseterre parrokian. Karibe ekialdeko hiri zaharrenetako bat da, eta Antilla Txikietako industria eta finantza gune nagusietakoa. 2001ean 11.900 biztanle zituen[1]

Basseterre
hiriburua
Administrazioa
Herrialdea Saint Kitts eta Nevis
ParrokiaSaint George Basseterre
Izen ofizialaCity of Basseterre
Geografia
Koordenatuak17°17′54″N 62°44′03″W / 17.2983°N 62.7342°W / 17.2983; -62.7342
Map
Azalera6,1 km²
Altuera15
Demografia
Biztanleria13.220 (2001)
Dentsitatea1.950,82 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1627
Ordu eremuaAtlantic Time Zone (en) Itzuli

Historia aldatu

Basseterre 1627an eratu zuten frantsesek, Sieur Pierre Belain d'Esnambuc pean. San Christophe kolonia frantsesaren hiriburu bezala erabiltzen zen; kolonia hau Saint Kitts uhartearen iparralde eta hegoaldea hartzen zituen (irlaren erdi partea Britainiarrei zegokien). Philippe de Longviliers de Poincy Saint Kittseko gobernadore frantsesa izendatu zutenean 1639an, herria kai handi eta arrakastatsu batean bilakatu zen, Karibe ekialdeko merkataritza eta kolonizazioa agintzen zuena. Orduan De Poincyk Mendebaldeko Indien frantses kolonia osoaren hiriburu izendatu zuen Basseterre; Kolonia honek Guadalupe eta Martinika irlak hartzen zituen bere baitan eta Basseterre halako egoeran mantendu zen De Poincyren heriotzera arte, 1660an. Herria San Kitts irla osoaren hiriburu izendatu zuten 1727an, Frantsesak kanporatu eta ingelesek uharte osoaren kontrolatu zutenean.

Basseterreko herriak karibeko hiriburuen historio tragikoenetakoa dauka; hainbat aldiz suntsitua izan zen gerra kolonial, sute, lurrikar, uholde, istilu eta urakanen ondorioz. Hala eta guztiz ere, errestauraturiko hainbat eraikin daude Basseterreko alde zaharrean.

Basseterre Saint Kittseko komertzio eta industria gune garrantzitsuena da. Herrialdeko sarrera portu nagusia ere bada, bai itsaso zein hegazkin bidaientzat; errepide zein tren bidezko transportean ere nodo garrantzitsua da. Gobernu fedelararen administrazio eraikinak bertan daude (Nevis irlarenak Charlestonen daude). Karibe Ekialdeko Banku Zentralaren eta eskualdeko beste erakunde finantzieroen egoitza nagusia ere bertan dira.

Nahiz eta txikia izan, Basseterre Karibeko beste edozein herriren ahalmena izatea erakutsi du. Herriak Carifesta VII (Karibeko Artearen Festibala) hartu zuen bere baitan 2000. urtean, bere tamaina biderkatzen zuten herrien aurretik. Herria munduko herrialderik indartsuenari ere, Ameriketako Estatu Batuei, gailendu zitzaion 2007ko Munduko Cricket Koparen partiduak bertan jokatu zitezen. Warner Park Sporting kiroldegia izan zen txapelketako lehen txandaren norgehiagokak jokatzeko lekua eta horrela Saint Kitts eta Nevis Munduko Kopa bat hartzen zuen munduko herrialderik txikiena bilakatu zen.

Basseterre eta bere inguruetan badira jabe Amerikarreko mediku eskolak (Windsor Univertsitatea kasu). Robert Rossek eratutako prestigiozko bi erakunde mediku ere bertan daude: Ross Albaitaritza Medizinaren Eskola Unibertsitarioa eta Erizainen Nazioarteko Unibertsitatea. Lau eskola daude herrian, bi publiko eta bi pribatu.

Erreferentziak aldatu

  1. Basseterre, citypopulation.de

Kanpo estekak aldatu