12°31′07″N 70°02′09″W / 12.5186°N 70.0358°W / 12.5186; -70.0358

Oranjestad (Hiri laranja) Arubako hiriburua da, baita bertako hiririk garrantzitsuena ere.

Erdigunea
Holandarren arkitektura
Kokapena

2000. urtean 26.355 biztanle zeuden; 2008.ean, 33.000 biztanle. Hegoaldeko kostan dago Oranjestad, irlaren mendebaldeko ertzean. Papiamentoa da bertako hizkuntza; papiamentoz, hiriari hondartza esaten diote, beste gabe.

Historia eta kultura

aldatu

Zoutman gotorlekuaren inguruan eraiki zuten Oranjestad hiria 1796. urtean, eta Arubako hiriburu izendatu zuten. Gotorlekua da gaur egun ere hiriko turismoaren erakargarri nagusia. Zergarik ordaindu behar ez duen portua ere garrantzitsua da, baita gotorlekuaren ondoko Gilen III.a Dorrea ere. Hain zuzen ere, hiriari izena Gilen III.a Orange-Nassaukoa erregearen omenez ipini zioten.

Oranjestad hiriaren zati batzuk urari hartutako eremuetan eraikita daude, hala nola Renaissance Marketplace eta Queen Wilhelmina Park.

Karibe itsasoko lurretan dagoen nederlandar estiloko arkitektura koloniala dauka, baina alboko Curaçao uhartean baino gutxiago. Nolanahi ere, eraikuntza moderno batzuetarako estilo hori berreskuratu dute, besteak beste Royal Plaza-n, Main Street-en eta Main Square-n. Estilo horrekin eraikitako beste batzuk zaharberritzen dihardute.

Ekonomia eta garraioak

aldatu

Hiritik bi kilometrora nazioarteko aireportua dago. Merkataritza-gune garrantzitsua da Oranjestad. Izan ere, hiriko portuak bost merkantzia-ontzi handirentzako lekua dauka. Aruban, nolanahi ere, hainbat portu daude, bai merkataritzarako bai arrantzarako eta aisialdirako.

Hezkuntza

aldatu

Arubako Unibertsitatearen egoitza Oranjestaden dago.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu