Ireki menu nagusia

Bering[1] (errusieraz: Берингов пролив, Beringov proliv; yupikeraz: Imakpik) Ozeano Barea eta Ozeano Artikoa lotzen dituen itsasartea da. Siberia eta Alaskaren artean kokaturik dago. Eskualdea esploratu zuen Vitus Bering daniar itsasgizonaren omenezkoa da izena.

Bering itsasartea
Bering (itsasartea) hemen kokatua: Ozeano Barea
Bering (itsasartea)
Bering (itsasartea)
Bering (itsasartea) (Ozeano Barea)
Bering Strait.jpeg
Ozeanoa Ozeano Artikoa
Ozeano Barea
Kontinentea Asia
Ipar Amerika
Koordenatuak 66° N, 169° W / 66°N,169°W / 66; -169Koordenatuak: 66° N, 169° W / 66°N,169°W / 66; -169
Zabalera 82 kilometro
Sakonera 30-50 metro

GeografiaAldatu

Bering itsasarteak Alaska (AEB, Ipar Amerika) eta Siberiako ipar-ekialdea (Errusia, Asia) banatu, eta Ozeano Artikoa (Txuktxien itsasoa) eta Ozeano Barea (Bering itsasoa) lotzen ditu. 82 kilometroko zabalera du gunerik estuenean, eta batez besteko sakonera 30-50 metro artekoa da. Itsasartearen erdian, Diomedes uharteak daude: Diomedes Handia, Errusiakoa, eta Diomedes Txikia, Ameriketako Estatu Batuetakoa.

HistoriaAldatu

Vitus Beringek, Errusiako armadaren zerbitzuko daniar esploratzaileak, aurkitu zuen 1728an, eta Beringia izeneko eskualdea zeharkatu zuen. James Cookek esploratu zuen 1778an. Robert McClurek Ipar-mendebaldeko Pasaia aurkitu zuen 1850ean, eta Adolf Erik Nordenskiöldek Ipar-ekialdeko Pasaia itsastatu zuen 1879an. Gerra Hotzean (1945-1989), Bering itsasartea, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko muga, erabat itxia egon zen.[2]

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bering (itsasartea)