Ireki menu nagusia

Aingira[1] (ingelesez: Anguilla) Karibe itsasoan dagoen Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea da, Antilla Txikietan kokaturik. Uhartedikoak dira, Aingira uhartea ez ezik, gertuko zenbait uhartetxo ere, eta mugakide ditu Saint Martingo uhartea hego-ekialdean eta Birjina uharte britainiarrak mendebaldean.

Aingira
Anguilla
Bandera Armarria
Goiburua: Strength and Endurance
(Indarra eta gogortasuna)
Ereserkia: God Bless Anguilla
Errege ereserkiaGod Save the Queen
Hiriburua
eta hiri handiena
The Valley
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa
Herritarra aingirar
Gobernua Monarkia konstituzionala
 -  Erregina Elisabet II.a
 -  Gobernadorea Christina Scott
 -  Ministroburua Hubert Hughes
Itsasoz bestaldeko lurraldea
Azalera
 -  Guztira 102 km2 (220.)
 -  Ura (%) 0
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2006) 13.447 (212.)
 -  Dentsitatea 132 bizt./km2
Dirua Ekialdeko Karibeko dolar (XCD)
Ordu-eremua UTC (UTC-4)
Aurrezenbakia 1 264
Internet domeinua ai

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Aingira 1650ean Saint Kitts eta Nevistik etorritako ingelesek kolonizatuta izan zen. Erresuma Batuak 1825 arte zuzenki administratu zuen baina gero Saint Kitts eta Nevisi lotu zion.

1967eko uztailaren 11n autonomiari buruzko erreferendum baten bitartez, abertzaleek (1.813 alde 5 kontra) independentzia aldarrikatu zuten. Hori zela eta, 1969eko martxoaren 19tik irailaren 15 britainiar armadak uhartedia okupatu zuen. Azkenean 1971ean, Anguilla bill zeritzon legeari esker, Uharteko Biltzarra sortu zen, 1976an autonomia lortu eta 1980an Saint Kitts eta Nevistik banandu.

1992an CARICOMgo kide bihurtu zen.

PolitikaAldatu

Aingirak bere Konstituzio propioa du 1982ko apirilaren 1etik, 1990an berretsia.

Estatuburua Elisabet II.a erregina da eta uhartedian bere ordezkaria Alan Huckle. Uharteko Biltzarrak Lehen Ministroa hautatzen du, gaur egun Osbourne Fleming.

Aingirako alderdi politiko nagusiak hauek dira:

  • Anguilla National Front (ANF)
    • Anguilla National Alliance (ANA)
    • Anguilla Democratic Party (ADP)
  • Anguilla United Movement (AUM)
  • Anguilla Strategic Alliance (ANSA)
  • Anguilla Progressive Party (APP)

Banaketa administratiboaAldatu

Aingirak ez du banaketa administratiborik, uharteak dira banaketa bakarra:

 
Sandy Ground, Aingira
  • Aingira uhartea
  • Anguillita
  • Dog uhartea
  • Little Scrub
  • Prickly Pear
  • Sandy uhartea
  • Scrub uhartea
  • Seal uhartea
  • Sombrero uhartea

GeografiaAldatu

Uhartedia Karibe itsasoan dago, Antilla Txikietan; Biztanleak duen uharte bakarra Aingira uhartea da, besteak hutsik daude.

 
Aingirako mapa

Lurraldea laua da oso eta klima azpitropikala du (batez besteko tenperatura 27 °Ckoa da).

DemografiaAldatu

Aingirako biztanleriaren gehiena protestantea da (gehienak anglikanoak eta metodistak) baina badago gutxiengo katolikoa ere.

Etnikoki Afrikatik ekarritako eskalbu negroideen ondorengoak dira, baina badaude gutxiengo mestizo eta kaukasoarra ere.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu