Betleem
Betleem[1] (arabieraz بيت لحم Bayt Laḥm, "haragiaren etxea", hebreeraz בית לחם Bet léḥem/Bet láḥem, "ogiaren etxea") Jerusalemetik 10 km hegoaldera dagoen hiri palestinarra da.
Judeako mendietan dago, Zisjordanian, eta gaur egun 25.000 biztanle ditu. Munduko kristau komunitate zaharrenetarikoa bertan bizi da, eta historian zehar kristauak izan dira bertako biztanle gehienak, baina gaur egun musulmanek aurrea hartu diete.
Kristauentzat Betleemek esanahi garrantzitsua dauka, bertan jaio baitzen Jesus. Judaismoarentzat ere garrantzitsua da, bertatik gertu baitago Jakob aitalehenaren emazte Rakelen hilobia. Konstantino Handia enperadoreak 330ean eraiki zuen Natibitatearen basilika, Kripta Santua deituriko zulo baten gainean. Tradizioaren arabera, leku horretan bertan jaio zen Jesus. Baliteke hau izatea munduko kristau eliza guztien artean zaharrena.
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Betleem) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12 | 13 | 16 | 22 | 26 | 28 | 30 | 30 | 28 | 26 | 20 | 14 | 22.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5 | 5 | 7 | 10 | 14 | 17 | 19 | 19 | 17 | 15 | 11 | 7 | 12.2 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 12 | 11 | 9 | 4 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 | 7 | 11 | 59 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 |
Iturria: myweather2.com[2] |
Hiri senidetuakAldatu
Betleem ondorengo hiriekin dago senidetuta:[3][4][5]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Myweather2.com. January Climate History for Bethlehem | Local | Israel. .
- ↑ a b Senidetasuna Palestinarekin. © 1998-2008 The Britain - Palestine Twinning Network (Noiz kontsultatua: 2010-05-24).
- ↑ The City of Bethlehem has signed a twinning agreements with the following cities Bethlehem Udalerria.
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ::Bethlehem Udalerria::. www.bethlehem-city.org (Noiz kontsultatua: 2010-05-24).
- ↑ Jérôme Steffenino, Marguerite Masson. Ville de Grenoble - Coopérations et villes jumelles. Grenoble.fr (Noiz kontsultatua: 2010-05-24).
- ↑ Milano - Città Gemellate. © 2008 Milango Udalerria (Comune di Milano) (Noiz kontsultatua: 2010-05-24).
- ↑ Ayuntamiento de Zaragoza. Hermanamientos y Protocolos de Colaboración
- ↑ Sacramento Bee[Betiko hautsitako esteka]