Tigris
Tigris[1] (antzinako grezieraz: Τίγρις, Τίγρης; kurdueraz: Dîcle, Dîjla; turkieraz: Dicle; asirieraz: ܕܹܩܠܵܬ, Deqlaṯ; arabieraz: دجلة, Dijla) Mendebaldeko Asiako ibairik nagusienetariko bat da. Anatoliako Taurus mendietan sortzen da eta Pertsiar Golkoan amaitu. 1.800 km luze da[2].
Tigris | |
---|---|
دجلة Diğlä (ar), Dîjle (ku), Dicle (tr) | |
![]() | |
38.5032 eta 31.0043,39.5058 eta 47.4421 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 1.850 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 38° 30′ 12″ N, 39° 30′ 21″ E / 38.5032°N,39.5058°EKoordenatuak: 38° 30′ 12″ N, 39° 30′ 21″ E / 38.5032°N,39.5058°E |
Estatu burujabea | Irak, Siria eta Turkia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
ikusi
|
Arroaren azalera | 375.000 km² |
Ur-emaria | 1.014 m³/s |
Lakuak |
Lake Hazar (en) ![]() |
Iturburua |
Lake Hazar (en) ![]() |
Bokalea | Xatt al-Arab |
Eufratesekin batera Mesopotamia izeneko lurralde historikoa mugatzen zuen.
GeografiaAldatu
Tigris ibaia Turkiako Taurus mendietan sortzen da, Elazig hiriaren hego-ekialdean (Kurdistan). Kurdistango lurrak zeharkatu ondoren (Siriako eta Turkiako estatuen arteko muga eratzen du 50 km-tan zehar), Iraken sartzen da eta antzinako Mesopotamiako lurren ekialdeko muga eratzen du, Eufrates ibaiarekin batu eta Shatt al-Arab osatu aurretik.
1.800 km inguru luze da, eta arroak 221.000 km² inguruko eremua hartzen du; %19 Iranen, %56,1 Iraken, %0,4 Sirian eta %24,5 Turkian dago[2].
Ubide batzuek elkartzen dituzte Eufrates eta Tigris ibaiak Irakeko erdialdetik aurrera. Eufrates ibaian ontziak ezin daitezke ibili, baina bai Tigris ibaian. Ur lasterrei eta albotik hartzen dituen ibaien (Zab Txikia eta Zab Handia, Diyala, Adhaim, al-Uzaym) uren indar handiari eusteko ur-hesiak eraiki behar izan dira, eta ibaiadarrak lurrak ureztatzeko erabiltzen dira. Alubioietan laboreak, kotoia, fruituak eta arroza lantzen dira, eta datil-palmondoak behe arroan (munduko ekoizpenaren %80).
Bazterretako hiriakAldatu
Ibaia Taurus mendietan sortzen da, Turkian. Hortik aurrera, et Eufratesekin bat egin baino lehen, Mosul (Kurdistan) eta Irakeko hurrengo hirien alboetatik igarotzen da: Tikrit, Samarra, Bagdad, Kut eta Amarah.
IbaiadarrakAldatu
HidrometriaAldatu
Tigrisen emaria 32 urtez, 1906 eta 1972 artean, neurtua izan da Bagdaden[3], Eufratesekin elkartu baino 400 km gorago. Gune horretan, drainatutako eremuak 134.000 km² ditu, arro osoaren %60. Aldi horretan, urteko batez besteko emaria 1.210 m³/s izan zen; emari handiena apirilean izaten zuen (2.835 m³/s) eta txikiena urrian (365 m³/s). Hala ere, 1970eko hamarkadatik aurrera Turkia eta Iraken eraiki diren urtegi handiek erabat aldatu dute ur-emarien erregimena[2].
Tigrisen batez besteko emariak (m³/s), Bagdaden neurtuak
Datuak: 32 urtez, 1906 eta 1972 artean

Irudi galeriaAldatu
Diyarbakirren (Turkia)
Mosulgo aldirietan
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ a b c Tigris River Basin Inventory of Shared Water Resources in Western Asia. Waterinventory.org
- ↑ Tigris ibaia Bagdaden Webworld.unesco.org